Europa Ligako finala Bilbon: Zer eragin izan du trafikoan eta garraio publikoan?
Bilbon jokatzekoa den Europa Liga txapelketako finalak hainbat gorabehera eragin ditu trafikoan, garraio publikoan eta zabor-bilketan. Ondoriook San Mames inguruan igarri dira jada batik bat, baina, oro har, Basurtu, Indautxu eta Olabeaga auzoetan nabaritzen ari dira herritarrak. 09:00etan Sabino Aranarako sarbidea itxi dute.
Hori horrela, San Mames inguruan egingo da trafiko-eten luzeena, maiatzaren 21eko 00:00etatik maiatzaren 22ko (osteguna) 05:00etara. Horretarako, hesiak jarriko dituzte Sabino Arana etorbidean, Jesusen Bihotzaren eta Simon Bolivar kaleen artean. Estadioaren perimetroa ere itxiko dute, Felipe Serrate, Ventosa bidea, Luis Briñas eta Zunzunegui etorbidearen artean.
09:00etatik aurrera, gutxi gorabehera, itxita egongo da Sabino Aranako A8rako irteera, Urkixo zumarkaletik. 14:00etan, inguru hauetan etengo da trafikoa: Euskalduna zubian, Jesusen Bihotzaren plazan, Kale Nagusian (Maria Diaz de Haro kaleraino) eta Jose Maria Escuza kalean. Halaber, zirkulazioa aldizka etengo da Trenbide etorbidean, Sabino Aranaren eta Ametzolako biribilgunearen artean.
Gainera, Ertzaintzak trafikoa etengo du Zunzunegi etorbidean, A-8 autobidetik Bilborako sarbidean, hilaren 21eko 17:30etik aurrera. Beraz, hirira sartu nahi duten ibilgailu partikularrek sarrera Juan de Garay, Enekuri, Miraflores, Santo Domingo eta Artxandako tuneletatik egin beharko dute.
Aparkalekuak hilaren 22ra bitartean kenduko dira kale horietan, baita Basurtuko Kaputxinoen kalean, Autonomian, Hurtado Ametzagan eta Zunzunegui kalean ere bai.
Gainera, kale horietan dauden garajeetan ezin izango da sartu ez irten hilaren 21eko 15:00etatik hilaren 22ko 05:00etara, Udaltzaingoak baimena ematen duen kasuetan izan ezik.
Ordutegi horretan, Basurtu, Indautxu eta Olabeagan sartzeko eta irteteko, Autonomia, Zabalburu eta Juan de Garay kaleak erabili ahalko dira, alde batetik, eta, Basurtu-Kastrexana errepidea eta Kadaguako korridorea, bestetik. Bizilagunak larrialdi atzeraezinak dituztenean bakarrik sartu ahalko dira auzo horietan.
San Mamesetik gertu dauden etxebizitzetara, hau da, futbol-zelaiko segurtasun-eraztunen barruan dauden etxebizitzetara, hiru bidetatik iritsi ahalko dira oinezkoak:
- Sabino Aranatik, Jesusen Bihotza plazan eta Zunzunegui etorbideko izkinan, tranbiaren paraleloan dagoen espaloitik.
- Luis Briñasetik, zenbaki bakoitietako espaloitik.
- Ventosa bideko etxebizitzetara, oinezkoen sarbidea kale horren eta Trokabidearen artean egongo da.
Ametzola, Tottenhameko zaleen topagunea
Fan Meeting Point guneetako bat, zehazki Tottenhamen zaleak hartuko dituena, Ametzolan kokatuko da.
Hala, igandera arte, desmuntaketaren amaiera egunera arte, Trenbidearen etorbidea okupatuko da geltokiko biribilgunetik kalearen amaieraraino, baita inguruko oinezkoentzako eremuak ere.
Ondorioz, maiatzaren 24ra arte (larunbata), hainbat aparkaleku okupatuko dituzte Trenbideko etorbidean (azken zatian), baita Santiago Brouard (Ugalde eta Trenbide etorbidearen tartean), Ugalde (5 plaza) eta Maria Victoria Uribe Laso (2 plaza) kaleetan ere.
Autonomia kalean —atari bakoitien aldean— ere ezin izango da aparkatu hilaren 21eko 10:00etatik hilaren 22ko 14:00etara, zehazki Gordoniz eta Concha Jeneralaren kaleen arteko tartean (batez ere Tottenhamen zaleak aireportutik ekartzen eta bertara eramaten dituzten autobusentzat erreserbatua).
Atari bikoitien aldean, berriz, Gordoniz eta Concha Jeneralaren kaleen arteko tartean, ezin izango da aparkatu maiatzaren 20ko 22:00etatik aurrera.
Inguru horretako trafiko-eten handiena ostiralean (maiatzak 23) bukatuko da, 12:00etan. Tarte horretan, ezingo da zirkulatu Trenbideko etorbidean zehar, zehazki, Gordoniz eta Santiago Brouard kaleen artean.
Perimetroko atarietan bizi diren pertsonak oinezkoentzako korridore batetik sartuko dira etxera; garajeetan sartzeko eta/edo irteteko, berriz, Ugalde kalea eta horretarako prestatutako eremua erabiliko dira.
Manchester Uniteden zaleak, Etxebarria Parkean
Manchester Uniteden zaleak beste Fan Meeting Point batean bilduko dira, Etxebarria parkean. Parke horren eremu zabal bat okupatuta geratuko da ostegunera arte.
Tximiniaren ondoko haur-parkea ezin izango da erabili, eta oinezko pasabide bat jarriko da Gas plazatik (Quintana kalea) eta parkeko sarbidetik.
Finalaren eguneko 00:00etatik hurrengo eguneko 14:00etara (osteguna), Begoñako Basilikako aparkalekua okupatuko da, bai eta Zumalakarregi etorbideko eta Begoñako Andra Maria inguruko aparkalekuak ere, autobusak aparkatzeko.
Geroago, asteazkenean, hilak 21, 09:00etatik aurrera, Zumalakarregi etorbidean zirkulazio-errei bat okupatuko da, Guridi Musikariaren biribilgunetik Begoñako tuneletaraino, autobusek aparkatzeko.
Horregatik, hilaren 21eko 22:00etatik aurrera, Manchester Uniteden zale guztiek autobusetan alde egin arte, itxita egongo da Zumalakarregi etorbidea (San Agustin biribilgunearen eta Guridi Musikariaren biribilgunearen artean).
Areatzan, Fan Festival jaia
Areatzak eta Arriaga plazak ere izango dute protagonismoa finala jokatzen denean, bertan antolatuko baita Europa Ligako Fan Festival jaia, maiatzaren 20an eta 21ean.
Horrek esan nahi du balitekeela aldaketak egotea oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioan ingurune horretan, zenbat jende pilatzen den.
Maiatzaren 21ean, 12:00etatik 14:00etara, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulazioa eten egingo da Mesedeetako zubiaren, Areatzako zubiaren eta Ernesto Erkoreka plazaren arteko eremuan.
Asteazkenean eta ostegunean aparkaleku-erreserbak egingo dira Zingira eta Bailen kaleetan eta hiriko beste eremu batzuetan, hala nola Botikazar erriberan (Iruña eta Rafaela Ibarra kaleen artean).
Halaber, Euskalduna Zubian ibilgailuen zirkulazioa etengo da hilaren 21eko (asteazkena) 14:00etatik hilaren 22ko (osteguna) 02:00ak arte.
Bestalde, Bilborako A-8 autobideko sarbidea, Zunzunegui etorbidetik, kolokan egongo da Ertzaintzak hilaren 21eko 15:00etatik aurrera itxi egingo baitute. Hala, ibilgailu partikularrak Juan de Garay, Enekuri, Miraflores eta Agirletatik sartu beharko lirateke.
Aldaketak garraio publikoan
Oro har, autoa ez erabiltzea eta garraio publikoa erabiltzea aholkatu du Udalak. Ingurutik pasatzen diren Bilbobus eta Bizkaibus linea gehienen ibilbideak eta geralekuak kendu edo aldatu egingo dira. Informazio hori kontsultatzeko, jo Bilbobusen webgunera edo deitu 010 telefono zenbakira.
Bestetik, metro, tren eta tranbia zerbitzuak indartu egingo dituzte.
Bilboko metroa goizeko 05:55etik 23:02ra arte ibiliko da; trenek 7,5 minutuko maiztasunarekin zirkulatuko dute —ohiko ordutegian—, eta ordu-tarte batzuetan zerbitzua indartu egingo da, adibidez, 13:50etik 14:30era. Denbora horretan, maiztasunak 2:30 eta 5 minutu bitartekoak izango dira. Metroak 3:00etan utziko dio zerbitzua emateari.
Kontuan izan behar da San Mameseko geltokia itxita egongo dela hilaren 21eko 15:00etatik hilaren 22ko 06:00etara.
Ordu horretatik aurrera, tranbiak ez du zirkulatuko Euskalduna eta La Casilla artean. Hala ere, zerbitzua indartu egingo da partidaren aurreko orduetan, baita partidan zehar eta hurrengo orduetan ere.
Renferen aldiriko trenei dagokienez, Ametzola eta Autonomiako geltokiak itxita egongo dira hilaren 21eko 09:30etik 22ko osteguneko 09:00etara. Olabeaga eta San Mameseko geltokiak maiatzaren 21eko 15:00etatik aurrera itxiko dira.
TAOari dagokionez, asteleheneko (hilak 19) 09:00etatik larunbateko (hilak 24) 14:00etara, zerbitzuak egoiliarren eremuak aldatuko ditu, DES-R egoiliarren bereizgarria duten pertsonek hiriko edozein sektore berdetan aparkatzeko aukera izan dezaten.
Segurtasuna
San Mamesen sartzeko, hiru segurtasun eraztun ezarriko dituzte, sarbideak kontrolazeko, eta partida ikusteko sarrera duten pertsonak baino ezingo dira sartu eremu horretara.
Pertsona horiek perimetro mugatuaren barruan dauden taberna, jatetxe eta saltokietara sartu ahal izango dira. Taberna, jatetxe eta saltoki horiek egun guztian egongo dira irekita.
Zure interesekoa izan daiteke
Ander Zubillagak omenaldia egin die Biescasko biktimei tragediaren 30. urteurrenean
Biescasko kanpinaren uholdea 1996ko abuztuaren 7an gertatu zen, Araseko sakanaren bat-bateko ur-goraldi bikain batek Las Nieves kanpina suntsitu zuenean. 87 pertsona hil ziren eta 187 zauritu. Ander Zubillaga gitarrista tolosarrak sei urte eskasekin bizi izan zuen tragedia hura.
Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzea antzeztuko da Getarian ostiral honetan
EITBk zuzenean emango du Orain.eus atarian, ETB1en eta ETB ONen, 16:45etik aurrera, lau urtean behin egiten den ekitaldi honen berri.
Zuzenean: Eklipsea Bardean
Abuztuaren 12ko 19:00etatik aurrera, eguzki-eklipse osoaren zuzeneko seinalea eskainiko dugu Bardeatik.
Zuzenean: Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzea
Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzearen antzezpena zuzenean Getariatik, 16:45etik aurrera.
Asintomatikoa eta kontrolpean dago Galizian atzemandako hantabirusaren kasua
Pazientea, frantziar-argentinar herritar bat, ostatuan isolatuta dago, eta Osasun Ministerioa zein Galiziako Xunta haren kontaktuen jarraipena egiten ari dira.
Mila pertsona inguru etxetik atera dituzte Baionako erdigunean gas-isuri baten ondorioz
Baionako hiriguneko mila bizilagun etxetik atera behar izan dituzte bart, gas-ihesa dela eta; ondorioz, segurtasun dispositibo handia aktibatu behar izan dute. Suhiltzaileek 100 metroko perimetroa itxi dute, eta goizaldeko ordu batak arte ezin izan dute etxebizitzetara itzuli.
Sosik ez, eta hilobirik ere ez: Juan Sebastian Elkano getariar nabigatzaile handiari buruzko 5 bitxikeria
Zenbat dakizu munduari lehen bira eman zion euskal itsasgizon handi honi buruz? Elkanoren figura lerroburuetara ekarri nahi dugu, haren heriotzaren 500. urteurrena bete berri den honetan. Hain justu, Getarian Elkanoren lehorreratzea antzeztuko dute gaur arratsaldean, lau urtean behin egiten den gisara, eta Orain-ek zuzenean eskainiko du, streaming bidez.
Haurrak protagonista Gasteizko jaietan, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsierarekin
Jaietako laugarren eguna haurrei eskainiko diote gaur, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsierarekin. Egun osoan zehar, jarduerak izango dira eta orain.eus-ek zuzenean eskainiko du jaitsiera Andre Maria Zuriaren plazatik.
Migratzaileek helmuga berri baterainoko bidea azaldu dute
Azaldu dutenez, askok saiakera bat baino gehiago egin behar izan zituzten aurreikusitako helmugara iritsi aurretik. Migratzaile batzuek egoera berean dauden beste pertsona batzuekin egiten dute ibilbidea.
Martxoaren 3ko biktimak gogoan, zapi beltzak jantzi dituzte blusek eta neskek
Jaiak eta memoria ekimenaren barruan, Martxoaren 3ko sarraskian hildako bost langileak eta ehunka zaurituak gogoratu dituzte gaur Gasteizko Andre Maria Zuriaren festetan. Jendetza batu da Katedral Berriaren atarian egin duten oroimen ekitaldian.