Jai giro 'ingelesa' Bilboko kaleetan, Europa Ligako finalaren bezperan
Zale ingelesak dibertitu egin dira Bilboko tabernetan, eta giro aparta bizi izan da gaur, asteazkenean Manchester Unitedek eta Tottenhamek elkarren aurka San Mames futbol-zelaian jokatuko duten Europa Ligako finalaren bezperan.
Kalez kale ibiltzeko eta terrazak betetzeko gonbitea egin duen udaberriko egun eguzkitsu eta atsegin batean, Bizkaiko hiriburuan jai giroa izan da, eta zale ingelesek gozatzeko gogoa erakutsi dute.
Bilboko Zazpikaleak, bisitarientzako ezinbesteko gunea, jendetsuenetako bat izan da, eta jarraitzale askok bertako tabernak aukeratu dituzte ondo pasatzeko.
Jarraitzaile ingelesak etorrita daude, eta lehen orduetan ez da gorabehera nabarmenik izaten ari. Hala ere, zale gehienak asteazken honetan heltzea espero da.
Bilbon ez ezik, partida eguna ematen zuen arratsaldean Donostiako Alde Zaharrak, Tottenham zein Manchesterren zaleak euren taldeen aldeko kantuen lehiaketa bizian. Izan ere, Bilboko prezioetatik ihesi, Gasteiz eta Donostian gaua pasatzea erabaki dute askok. Nolanahi ere, bihar, goizean goizetik, Bilbora joko dute, norgehiagokaz lehenengo ordutik gozatzeko.
2.000 ertzain inguru arduratuko dira datozen orduetan segurtasuna zaintzeaz, egun batzuk lehenago abiatutako dispositiboaren barruan. Segurtasun Sailaren arabera, ez da istilurik izan lehen orduetan.
Bilboko kaleetan jende asko egotea aurreikusten denez —Londreseko eta Manchesterreko 55.000 zale, gutxienez—, Udaltzaingoa herritarrei mezuak zabaltzen ari zaizkio sare sozialetan, lapurretak prebenitzeko nork bere segurtasunerako neurriak hartzea gomendatzeko.
Ingalaterratik lehen hegaldiak 11:30ean hasi dira lur hartzen Loiuko aireportuan (Bizkaia), eta datozen 72 orduetan 80 charter hegaldi inguru omen dira etortzekoak, finala dela eta.
Horrela, Bizkaiko aireportuan gaurko aurreikusitako hegaldiak 195 dira —9, Londrestik, eta ,7 Manchesterretik— datozen hegazkinak, eta bihar 282 izango dira. Ostegunean 276 izango dira, Aenako iturriek jakitera eman dutenez.
Hegaldi horiei gehitu behar zaizkio Forondako, Hondarribiko eta Santanderreko aireportuetan lur hartuko duten hegaldiak, futbol norgehiagokarekin lotutako operazioak.
Ilarak sortu ditu aireportuko taxi-geralekuan. Egoera hori saihesteko, Aldundiak ezohiko baimena eman du —19:00etatik aurrera— VT lizentzia duten taxiek Bizkaiko hiriburua ez den beste udalerri batzuetatik pertsonak jasotzeko.
Era berean, bidaiariek itxaron behar izan dute Loiun, Bizkaibus autobusak hartzeko. Bihar A3247 linearen ibilbidea aldatuko dute, eta Bilboko Intermodalean eta aireportuan bakarrik egingo dituzte geldialdiak.
Nahiz eta Tottenham Hotspur eta Manchester United taldeen jarraitzaileak hartzeko eremu bereziak asteazken honetara arte ez dituzten irekiko, dagoeneko martxan dago Areatzan kokatutako 'fan zone' neutrala.
Zure interesekoa izan daiteke
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela urtetan
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, eta programazioaren zati handi bat kolokan dago teknikarien greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatuko dute. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du dagoeneko, eta programaren beste ekitaldi batzuk loka jarri ditu.
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.