Albiste izango dira: Europa Ligako finala Bilbon, sexu erasoa Donostian eta Israelen kontrako presioa
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko maiatzaren 21ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Europa Ligako finala Bilbon: Ingalaterrako bi taldek, Tottenham-ek eta Manchester United-ek, Europa Ligako finala jokatuko dute San Mamesen. Erresuma Batuko 55.000 zale espero dira Bilbon, eta bi taldeetako jarraitzaileen arteko harreman ona dela-eta istilurik gertatzerik aurreikusten ez duten arren, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Babes Zibileko Plana (LABI) aktibatu du, badaezpada.
- Sexu erasoa Donostian: Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Donostian adin txikiko bati sexu erasoa egitea egotzita. Erasoa Ulia mendian gertatu zen astelehen goizaldean. Adingabea Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardurapean zegoen eta biktimaren "babesa, zaintza eta jarraipen osoa bermatzeko neurriak" hartu dituela azaldu du. Bien bitartean, Ertzaintzak gertaturikoa ikertzen jarraitzen du.
- Israelen aurkako presioa areagotu dute: Europar Batasunak eta Erresuma Batuak Israelen kontrako presioa areagotu dute, Gazako Zerrendan bizi den egoera tarteko. Europar Batasunak Israelekin duen Elkartze Akordioa aztertuko du, 17 estatuk Kaja Kallas Kanpo Politikarako EBko goi-ordezkariari egindako eskakizunaren ondorioz. Erresuma Batuak, bere aldetik, bertan behera utzi ditu aldebiko merkataritza akordio berri baterako negoziazioak Israelekin. Dena den, oraingoz Benjamin Netanyahuk ez du atzera egin eta Israelgo Armadak Gazako erasoaldiarekin jarraitzen du.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda