This text has been automatically translated, it may contain errors or inaccuracies.
OSASUN ITUNA
Favorite
Remove from my list

Osasun Ituna ixteko “presarik ez izatea” eta “benetako eztabaida egitea” eskatu du EH Bilduk

Pello Otxandianok adierazi du ituna ezin dela "bozketa orokor batekin amaitu". Horrez gainera, osasun sistema publikoarekin "konpromiso argia eta zalantzarik gabea" duen EH Bilduren zuzenketa bat eman du ezagutzera.

El portavoz de EH Bildu, Pello Otxandiano, en rueda de prensa en Bilbao.



EUROPA PRESS

24/6/2025
Pello Otxandiano prentsaurrekoan. Argazkia: Europa Press.

Datorren ostiralean, ekainak 27, Osasun Mahaiak egingo duen bileran Osasun Ituna ixteko "presarik" ez izateko deia egin du EH Bilduk. Halaber, "benetako eztabaida" egiteko denbora eskatu du, harreman publiko-pribatuaren gaiak dakarren "korapilo estua" askatzeko eta "Osakidetza indartzeko balio behar diguten politikak benetan ezartzeko".

Bilbon egindako prentsaurreko batean, Eusko Jaurlaritzak planteatutako dokumentuari EH Bilduk egindako zuzenketa aurkeztu du Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak. Alderdiaren helburua "osasun sistema publikoa indartzea” dela esan du, “zerbitzua bitarteko publiko eta propioen bidez emateari lehentasuna emanez, eta egiturazko zerbitzu kritikoak eraginkortasunaren, ekitatearen eta kalitatearen printzipioen pean berriz ere jarriz".

Horretarako, bost jarduera-ildo proposatzen ditu alderdiak zuzenketa horretan:

  • "Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren laguntzarekin, zerbitzuen prestazioaren inbentarioa egitea sei hilabeteko epean; kontratuak, itunak, hitzarmenak, dirulaguntzak eta beste tresna batzuk kontuan hartuz".
  • "Zerbitzuak ekoizteko sektore pribatuarekin egindako kontratu bakoitza ebaluatzea". Horretarako ondoko puntu hauen analisia egitea proposatzen dute: kostuen konparazioa, osasun-emaitzetan izandako eragina, ekitatean eta irisgarritasunean izandako eragina, arrisku fiskalen eta kontratuko arriskuen ebaluazioa eta Osakidetzarekin pareka daitezkeen lan-baldintzak betetzea, asistentzia-kalitatearen adierazleak eta sektore publikoak nahitaez bete beharreko planak.
  • Administrazioak, zerbitzu profesionalek, langileen ordezkariek eta erabiltzaileen ordezkariek osatutako "esparru bat sortzea, zerbitzuak kanpora ateratzeko behar bezala justifikatutako egoera puntualak aztertu eta onartuko dituena, osasun-sistema publikoari mugak jarri gabe".
  • "Zerbitzuak integratzeko plan bat egitea; osasun-arlokoak nahiz osagarriak, sektore publikoak zuzenean eman behar dituenak.
  • "Gaitasun publikoa, plangintza, antolaketa eta kontratazioa indartzea".

Zuzenketa hori “topagune bat da”, “osasun sistema publikoaren etorkizunarekin konpromiso argia” erakutsi nahi baldin bada.  

Otxandianok azpimarratu duenez, “gai hau ezin da bozketa orokor batekin amaitu”, ezin da "itunaren aldeko edo aurkako jarrera” soila agertu. Bere ustez, ponentzia bakoitza bozkatu behar da. Aurreratu duenez, EH Bildu "erabat irmoa" izango da desadostasun nagusiak biltzen dituzten bi gaietan (harreman publiko-pribatua eta Zerbitzuen Zorroa), "eztabaida osoaren erdian dauden funtsezko gaiak direlako".

EH Bilduko bozeramaileak kritikatu egin du Eusko Jaurlaritzak "Osasun Ituneko 24 mahaietatik 22tan" akordioa lortu dela esan izana. "Gaur oraindik ez ditugu ostiralean bozkatuko diren ponentziak ezagutzen", esan du.

Bere ustez, Jaurlaritzak "komunikazio plan bat" izan du. “Ikasturte amaieran osasun ituna iragartzea" izan duela helburu salatu du, eta “edukiak bigarren mailan” jarri dituela iritzi dio. Bere ustez, ituna "saldu" nahi izan dute, "edukiak behar bezala lantzeko baldintzak eta denborak planteatu gabe". 

Adierazi duenez, "ez da onargarria, elkarlanerako foro bat interes alderdikoien mesedetan erabiltzea”, eta, "parte-hartzaile asko” horregatik daudela “haserre” azaldu du.

Ostiralean egingo den bileran akordiorik ez egotearen inguruan galdetuta, Otxandianoren hitzetan, EH Bilduk "ez du bertigorik ez itunean egoteko ezta ez egoteko ere”. Nolanahi ere, “presarik ez” dagoela azpimarratu du eta gehitu du "uztailean denbora nahikoa” dagoela “eztabaida baldintza egokietan egiteko eta jarrerak argitzeko".

You might like

18:00 - 20:00
LIVE
From  min.

Denis Itxaso: "Among the conditions for turning premises into housing, we will eliminate the condition of having two facades, among others."

The new decree that the Basque Government will adopt on Tuesday in the Governing Council will involve the implementation of a wide range of housing policy measures, developing the general lines announced in recent months. Among the measures, the conditions for converting premises into housing will be made more flexible, which will allow, according to the Government's estimates, about 7,500 premises to change their use inthe Basque Country.

18:00 - 20:00
LIVE
From  min.

The City Council of Vitoria-Gasteiz will examine whether Korrika meets the eligibility requirements for grants

On the occasion of the exhibition of photos of ETA prisoners in the race for the Euskera, the People's Party has today called for the suspension of public funding by motion, which has been rejected by the City Council, although Socialist Councilwoman Maria Nanclares has announced that they will study the case to see if it complies with the municipal ordinance.

18:00 - 20:00
LIVE
From  min.

Pradales has accused EH Bildu of not supporting "country agreements," and has urged him to "get wet."

The lehendakari, Imanol Pradales, has reproached EH Bildu for not having supported a single major "country" agreement in these two years of legislature and has asked him to "get wet" . Otxandiano, for his part, has warned that the "disagreements" between the two parties, partners in the Basque Government, on issues such as the Euskera, are "an obstacle" to progress.

Load more