This text has been automatically translated, it may contain errors or inaccuracies.
EITB FOCUS
Favorite
Remove from my list

EH Bilduk diputatu bat gehiago lortu eta indar nagusia izango litzateke Gipuzkoan

EiTB Focusen azken atalaren arabera, hauteskunde orokorrak egingo balira, EAJk ere emaitza hobetuko luke eta bigarren indarra izango litzateke Gipuzkoan, dituen bi eserlekuei eutsita.

eitb focus Gipuzkoa boto asmoa hauteskunde orokorrak

Hauteskunde orokorrak egingo balira, Gipuzkoan EH Bildu izango litzateke lehen indarra, EITB Focusen azken atalaren arabera. Gauzak horrela, koalizio sobernaistak Gipuzkoako botoen % 31,3tik % 34,3ra pasako litzateke, eta Diputatuen Kongresuan bi ordezkari izatetik hiru izatera igaroko litzateke.

EAJ bigarren indarra izango litzateke Gipuzkoan eta egungo bi ordezkariei eutsiko lieke. Gainera, koska bat hobetuko luke boto-portzentajea, % 22,7tik % 23,2ra pasatuko litzatekeelako.

PSE-EEk eskuratuko luke brontzea. Lurralde horretan jasango lukete sozialistek higadurarik handiena, botoen % 23,4 lortzetik % 19,3 izatera pasatuko bailirateke.

eitb focus eserlekuak Gipuzkoa  hauteskunde orokorrak

Gainerako alderdiek ez lukete eserlekurik lortuko Gipuzkoan. PPk okerrera egingo luke, koskatxo bat, 2023an lortutako % 8,7tik % 8,1era.

Azkenik, Voxek ere ez luke eserlekurik lortuko lurralde horretan, baina emaitzak hobetuko lituzke, % 2,1etik % 4,9ra egingo bailuke gora. 

Fitxa teknikoa

EAEn eta Nafarroan bizi diren 1.600 pertsona (400, EAEko lurralde historiko bakoitzean, eta 400, Nafarroan) elkarrizketatu dira EITB Focus inkesta egiteko.

Gizakerrek EITBrentzat egindako ikerketa 2025eko irailaren 15etik 23ra egin da, telefono bidezko elkarrizketak eginda.

Datu, mikrodatu eta beste alderdi estatistiko guztiak EITB taldeko Gardentasunaren atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.

You might like

alma ezcurra pp
18:00 - 20:00
LIVE
From  min.

The PP again sends a message to jeltzales after the search of Tubos Reunion: "The PNV will have to explain"

Following the search carried out bythe Civil Guard at the headquarters of Tubos Reunidos, the People's Party has once again looked to the PNV to ask it to clarify its position on corruption. The Deputy Secretary of Sectoral Coordination of the PP, Alma Ezcurra, has said that after one of the leading companies in the Basque Country has been punctuated by corruption, the jeltzales must give their opinion and explain to the citizens.

Load more