This text has been automatically translated, it may contain errors or inaccuracies.
EITB FOCUS
Favorite
Remove from my list

Eusko Jaurlaritza eta Aldundiak, baloraziorik onena jaso duten erakundeak; Espainiako Gobernuak ez du gainditu

EITB Focusek erakundeek egiten duten kudeaketa baloratzeko eskatu die euskal herritarrei, Europar Batasunetik hasi eta bizi garen udaleraino. Eusko Jaurlaritza da nota onena lortu duena, 10etik 6.

EITB FOCUS - KUDEAKETAREN BALORAZIOA - EUS

EITB Focusen azken atalak erakundeek egiten duten kudeaketari buruzko galderak egin dizkie herritarrei, Europar Batasunetik hasi eta parte-hartzaileak bizi diren udaletaraino.

Gauzak horrela, Eusko Jaurlaritza da inkesta honetan parte hartu duten pertsonek ondoen baloratzen duten erakundea. Batez beste, 10etik 6ko nota jaso du.

Eusko Jaurlaritzak nota hobea lortu du Gipuzkoan (6,14), ondoren Bizkaian (5,96) eta azkenik Araban (5,74). 18 eta 35 urte bitarteko gazteak (6,09) eta 65 urtetik gorakoak (6,25) izan dira balorazioarekin eskuzabalenak.

EAJren eta PSE-EEren boto-emaileek eman diote nota onena erakunde horri: 6,73 eta 6,75, hurrenez hurren.

Aldundiek egindako lanak 6ko puntuazioa lortu ditu galdetutako euskal herritarren artean. Gipuzkoarrek eman dute puntuaziorik altuena (6,08), bizkaitarren (5,94) eta arabarren (5,72) atzetik.

Kasu honetan, EAJren, EH Bilduren, PSEren eta PPren boto-emaileak 5etik gorako nota jarri diete Aldundien kudeaketei.

Hirugarren postuan udalak daude, 10etik 5,7eko notarekin batez beste. Gipuzkoa da lurralde asebeteena bertako udalen lanarekin (6,07ko batez besteko nota), ondoren Nafarroa (5,87), Bizkaia (5,56) eta Araba (4,98).

PSN , Geroa Bai eta EH Bilduren boto-emaileek 6aren gainetik kokatu dute Maria Chiviteren Gobernuaren lana.

Bi erakundek ez dute gainditzea lortu, eta 5earen azpian geratu dira: Europar Batasuna (4,8) eta Espainiako Gobernua (4,6).

Fitxa teknikoa

EAEn eta Nafarroan bizi diren 1.600 pertsona (400 EAEko lurralde historiko bakoitzean eta 400 Nafarroan) elkarrizketatu dira EITB Focus inkesta egiteko.

Gizakerrek EITBrentzat egindako ikerketa hau 2025eko irailaren 15etik 23ra egin da, telefono bidezko elkarrizketaren bidez.

Datu, mikrodatu eta beste alderdi estatistiko guztiak EITB taldeko Gardentasun atariko Open Data atalean kontsultatu daitezke.

Ikusi hemen txosten osoa

You might like

alma ezcurra pp
18:00 - 20:00
LIVE
From  min.

The PP again sends a message to jeltzales after the search of Tubos Reunion: "The PNV will have to explain"

Following the search carried out bythe Civil Guard at the headquarters of Tubos Reunidos, the People's Party has once again looked to the PNV to ask it to clarify its position on corruption. The Deputy Secretary of Sectoral Coordination of the PP, Alma Ezcurra, has said that after one of the leading companies in the Basque Country has been punctuated by corruption, the jeltzales must give their opinion and explain to the citizens.

Load more