Eusko Jaurlaritza datorren astean hasiko da aurrekontuak negoziatzen
Alderi guztiekin hitz egingo du Jaurlaritzak, Voxekin ezik.
D'Anjou sailburuak urriaren amaieran eman zizkion aurrekontuak Legebiltzarrari.
Eusko Jaurlaritza datorren astean hasiko da aurrekontuak alderdi politikoekin negoziatzen, Noël d'Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan iragarri duenez.
Sailburuak azaldu du Eusko Jaurlaritzak "eskua luzatu" diola oposizioari 2026ko aurrekontuak adosteko. Gaineratu du Jaurlaritzak "lasaitasunez" egingo diela aurre negoziazioei, bermatuta duelako aurrekontuen onarpena EAJren eta PSE-EEren gehiengo parlamentarioari esker.
Sailburuak adierazi duenez, Jaurlaritzak oposizioarekin "zintzotasun osoz" hasiko du elkarrizketa. Gaineratu du azken astean Jaurlaritzak "interes komuneko puntu batzuk" ikusi dituela, besteak beste, etxebizitzaren, osasunaren eta segurtasunaren arloetan. "
Negoziazioa alderdi guztiekin egingo da, Voxekin izan ezik.
Imanol Pradales lehendakariak ere aurrekontuen inguruan hitz egin du Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkideak egindako galderari erantzunez. Lehendakariak gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak aurrekontuak bermatuta dituen arren akordioen bila ari dela.
Pello Otxandiano EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak ere aurrekontuen inguruan galdetu dio lehendakariari. EH Bilduren arabera, aurrekontuen oreka hausten da Jaurlaritzak onartutako proiektuarekin.
Javier de Andres Euskadiko PPko presidenteak ere hizpide izan ditu aurrekontuak eta Gobernuaren aholkulari eta goi-kargudunentzat aurreikusitako gehiegizko gastua kritikatu.