This text has been automatically translated, it may contain errors or inaccuracies.
EITB FOCUS
Favorite
Remove from my list

EAJk diputatu bat gehiago lortu eta hauteskunde orokorrak irabaziko lituzke Bizkaian, eta EH Bilduk emaitza hobetuko luke

Jeltzaleek botoen % 26,9 lortuko lituzkete Bizkaian, eta EH Bilduk, berriz, % 24. 2023ko emaitzak hiru puntu hobetuko lituzke Bizkaian koalizioak. PSE-EEk eta PPk ordezkaritzari eutsiko liokete, eta Sumarrek zeukan eserleku bakarra galduko luke.

eitb focus Bizkaia boto asmoa

EITB Focusen atal berriaren arabera, hauteskunde orokorrak egingo balira, EAJk botoen % 26,9 lortuko lituzke Bizkaian (jeltzaleek bozen % 27,1 jaso zituzten 2023an lurralde horretan). Hala, EAJ bi eserleku izatetik hiru izatera pasatuko litzateke Bizkaian.

EAJren atzetik, EH Bildu izango litzateke bigarren indarra Bizkaian, eta egun dauzkan bi eserlekuei eutsiko lieke. Lurralde horretan lortu du EH Bilduk igoerarik handiena, 2023ko hauteskunde orokorretan lortutako % 20,8tik % 24ra igaroko litzateke eta.

Sozialistek ere bi eserlekuei eutsiko liekete Bizkaian, baina hiru puntu behera eginda ( % 26tik % 23,1era). PPk berdin jarraituko luke eta Bizkaian duen eserleku bakarrari eutsiko lioke, baina boto-asmoan beherakada nabarmena izango luke (% 11tik % 9,4ra).

eitb focus - eserlekuak bizkaia hauteskunde orokorrak

Sumarrek diputatu bakarra galduko luke, Bizkaikoa, alegia, eta botoen % 11 izatetik % 8,2 izatera igaroko litzateke. Voxek ez luke ordezkaririk lortuko Bizkaian, baina boto-asmoari dagokionez puntu eta erdi baino gehiago egingo luke gora (% 2,7tik % 4,3ra). 

Fitxa teknikoa

EAEn eta Nafarroan bizi diren 1.600 pertsona (400, EAEko lurralde historiko bakoitzean, eta 400, Nafarroan) elkarrizketatu dira EITB Focus inkesta egiteko.

Gizakerrek EITBrentzat egindako ikerketa 2025eko irailaren 15etik 23ra egin da, telefono bidezko elkarrizketak eginda.

Datu, mikrodatu eta beste alderdi estatistiko guztiak EITB taldeko Gardentasunaren atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.

You might like

alma ezcurra pp
18:00 - 20:00
LIVE
From  min.

The PP again sends a message to jeltzales after the search of Tubos Reunion: "The PNV will have to explain"

Following the search carried out bythe Civil Guard at the headquarters of Tubos Reunidos, the People's Party has once again looked to the PNV to ask it to clarify its position on corruption. The Deputy Secretary of Sectoral Coordination of the PP, Alma Ezcurra, has said that after one of the leading companies in the Basque Country has been punctuated by corruption, the jeltzales must give their opinion and explain to the citizens.

Load more