Amaia Uribe
2024/07/03 - 22:12
Bi hautagai britainiar nagusien proposamenak, aurrez aurre
Ekonomia izan da Alderdi Laboristako Keir Starmerren eta Alderdi Kontserbadoreko Rishi Sunak lehen ministroaren kanpainetako gai nagusia. "Brexit"-a, ordea, ez dute aipatu kanpainan.
2024/02/25 - 18:55
Seven Fields, Ukrainako gerragatik kaltetutako haurrentzako babes-eskola
Gerrak kolpatutako 40 ume daude Kievetik ordubetera dagoen eskola horretan. Ohiko irakasgaiaz gain, banakako eta taldeko laguntza psikologiko jasotzen dute. Elkarri lagunduta, gerrak lapurtutako ametsak berreskuratzen hasi dira.
2024/02/24 - 18:59
Oleg Dunda Ukrainako parlamentaria: ''Mendebaldeko herrialdeei armak eta munizioa eskatzen dizkiegu''
Zelenski presidentearen alderdiaren egoitzan izan da Amaia Uribe EITBko kazetaria, Kieven, Oleg Dunda Ukrainako parlamentaria elkarrizketatzeko. Putini buruz, Olegek uste du "mendeku bila dabilen ero bat" dela eta, Errusiako presidentetzarako hauteskundeen atarian, erasoak areagotu ditzakeela
2024/01/28 - 17:14
Ukrainako soldaduak errekrutatzeko aldia 18 hilabetera mugatzeko eskatu dute
Ukrainako gerraren bigarren urtemuga betetzear denean, gero eta gehiago dira soldaduak errekrutatzeko aldia 18 hilabetera mugatzeko eskatzen ari direnak. Horietako batzuekin egon da Amaia Uribe, EITBren bidali berezia Kievera.
2024/01/26 - 21:32
Gerra-materiala biltzen duen boluntario talde batekin izan da EITB, Kieven
Ukrainan, herritar gehienek dute senide edo ezagun bat gerra frontean, eta horiek babesteko egiten dute lan atsedenik gabe.
2024/01/25 - 21:32
Euren egoeraz ez ahazteko eskatzen diote ukrainarrek nazioarteari
Errusiar inbasioa hasi zenetik bi urte betetzear diren honetan, ukrainarrek badakite Gazako gatazka nazioartearen arreta gehiena bereganatzen ari dela.
2024/01/25 - 20:21
EITB gerra-eremuetara itzuli da
Amaia Uribe kazetaria Ukrainara joan da gerraren azken ordua kontatzera, eta Mikel Ayestaranek Jerusalemdik emango du Gazako gerraren berri.

2023/03/31 - 22:50
CNN katearen arabera, Trumpi 34 kargu leporatuko dizkiote, eta kartzela-zigorra ere jaso lezake
Manhattango Fiskaltzari dagokio Trump deitzea auzipetzearen berri emateko. Orduan ezagutuko dira leporatzen dizkioten karguak. Golf txapelketa batean ezagutu ziren Trump eta Stormy Daniels, Melania haurra izan berri zegoenean.
2022/11/04 - 15:50
Migratzaileak hiri demokratetara bidaltzen dituzte gobernadore errepublikanoek
"Mendekuaren autobusak" deitzen zaie migratzaileak eramaten dituzten autobusei. Migratzaileek ez dute gustoko gerra politiko honen erdian egotea eta irtenbide bat eskatzen dute.

2022/11/03 - 15:50
Armen etorkizuna jokoan dago datorren astean AEBn egingo diren Senaturako eta Kongresurako hauteskundeetan
Irabaziz gero, eraso errifleak debekatzeko legea onartuko dutela agindu dure demokratek. Amaia Uribek armen aldekoen eta kontrakoen iritziak bildu ditu.
2022/10/17 - 13:04
Richard Armstrong: ''Mundu guztiak ezagutzen du Bilboko Guggenheim Museoa''
New Yorkeko Guggenheimeko zuzendariak elkarrizketa eskaini dio Amaia Uribe lankideari. Harrotasunez hitz egin dio Bilboko museoaz, eta onartu dio aurten New Yorkekoak baino bisitari gehiago jasoko dituela.
2022/10/12 - 22:45
Joaquin Achucarro pianojole bilbotarrak kontzertu berezia eman du New Yorkeko Guggenheim museoan
Pianojole bilbotarrak 90 urte beteko ditu azaroaren 1ean eta ospatzeko, kontzertu bira berezia ematen ari da. Azaroaren 3an Bilbon egongo da, baina, aurretik, kontzertua eskaini du New Yorkeko Guggenheim museoan. Egunero entseatzen jarraitzea da bere arrakastaren gakoa.

2022/10/03 - 16:55
Inguru asko urpean daude oraindik Floridan, eta egoerak okerrera egin dezake ibaiak hazita daudelako
Ian urakanak Floridan utzitako sarraskiaren ondorioak guztiz zehaztu ezinik jarraitzen dute, eta urteak beharko omen dituzte egoera berriro lehengora ekartzeko. Egunak dira urakanak estatua astindu zuenetik eta oraindik kostatik urrun ere, ura orkatilatik gora dago nonahi.
2022/09/23 - 22:34
Interes tasen igoera handiak ez du lortu inflazioa kontrolatzea AEBn
Interes tasak igotzen lehena Erreserba Federala izan zen, baina oraindik ere inflazioa ezin kontrolatu daude Ameriketako Estatu Batuak. Horregatik, erakundea prest dago igotzen jarraitzeko, azken 15 urteetako mailarik altuenera heltzea aurreikusten da.

2022/08/09 - 19:43
FBIk Trumpek Floridan duen etxea miatu du, ustez Etxe Zuritik eramandako agiri klasifikafuen bila
Trumpek Floridan duen etxea miatu du FBIk dokumentu ofizialen bila. Trumpen arabera, ezker erradikala dago guztiaren atzetik.