Amaia Uribe
2022/05/27 - 16:26
Poliziaren kontrako kritika ugari, Uvaldeko tiroketan oker jokatu zuelakoan
Uvalden ikerketak aurrera egiten duen bitartean hildakoen senideek ezbaian jarri dute poliziaren lana. Askok zalantzan jartzen dute ez ote ziren beranduegi iritsi eskolara. Eta hori gutxi ez, eta gaur, erriflearen elkartearen batzarra izango da, Houstonen, hilketa izan den lekutik gertu.
2022/05/09 - 16:42
Enkantera aterako da gaur Andy Warholek egindako Marilyn Monroeren erretratu bat, eta ikusmina da nagusi
Arte munduak errekor guztiak gaindi ditzake gaur. Andy Warholek egindako Marilyn Monroen erretratu bat aterako da enkantera eta adituek uste dute, XX. mendeko artelanik garestiena bihurtu daitekeela. 190 milioi euroan saltzea espero da, eta ikusmin handia piztu du.
2022/05/07 - 16:40
Frank Gehry: ''Guggenheim proiektua egiteko Euskal Herriko artea eta literatura ikasi nituen''
Bilboko Guggenheim Museoaren 25. urteurrenean, Los Angeleseko bere estudioko ateak ireki dizkigu Frank Gehry arkitekto goraipatuenetarikoak.
2022/05/05 - 20:22
AEBko inteligentzia zerbitzuek Errusiako jeneralak hiltzen lagundu diote Ukrainari
Ameriketako Estatu Batuetako inteligentziak ukrainarrei lagundu die Errusiako hainbat jeneral hiltzen. Halaxe dio 'New York Times' egunkariak. Mugimenduak edo lokalizazioak partekatu omen dituzte ukrainarrekin.
2022/05/01 - 17:03
Etxe Zuriko korrespontsalen afari umoretsua itzuli da, pandemia garaiko etenaldiaren ostean
Umorez beteriko ekitaldia izaten da honakoa, eta bere buruari barre egin dio Joe Bidenek afari ostean eman duen hitzaldian. Duela sei urtetik presidente batek ez zuen parte hartzen halako ekitaldi batean, Trumpek boikota egin ziolako eta pandemiaren ondorioz etenaldia egin zelako.
2022/04/03 - 21:14
18 Grammy Sari irabazi dituen Rafa Sardina musika-ekoizle bermeotarrarekin izan gara
Gaur Grammy sariak banatuko dituzte Las Vegasen. Rafa Sardina bermeotarra Los Angeleseko musika-ekoizlerik ezagunenetakoa da, eta bere estudioko ateak ireki dizkigu.
2022/03/02 - 15:32
Putinek egindakoa ordaindu beharko duela esan du Bidenek nazioaren egoerari buruzko bere lehenengo hitzaldian
Ukrainako banderak eskuan eta kolore hori eta urdinak jantzietan entzun dute kongresu kide askok Joe Bidenen nazioaren egoerari buruzko lehen hitzaldia.
2022/02/15 - 15:46
Ikusteko dago Errusiaren iragarpena nahikoa den Etxe Zuriarentzat
Estatu Batuek Errusiari keinuren bat egiteko eskatu zioten Errusiari eta horren ondoren etorri da tropa mugimendu hori Ukrainako mugan. Washingtonentzat iragarpen hori nahikoa izango den ikusteko dago.
2022/02/11 - 19:13
Bidenek Ukrainatik lehenbailehen ateratzeko eskatu die estatubatuarrei, egoera asko nahastu litekeela eta
Joe Bidenek ohartarazi du Errusiaren inbasio arriskua erreala dela, eta Ukrainan bizi diren estatubatuarrei herrialdetik alde egiteko deia egin die.
2022/02/03 - 15:41
Armen indarkeriak nabarmen egin du gora New Yorken; 1.800 tiroketa izan ziren iaz
Joe Biden New Yorken egongo da gaur, armen indarkeriari aurre egiteko plan bat iragartzeko. Bere administrazioak 500 milioi dolar inbertitu nahi ditu hirietako segurtasuna areagotu eta legez kanpoko armen trafikoa geldiarazteko.
2022/01/20 - 22:10
Joe Bidenen agintaldiko lehen urteko porrotak
Etxe Zurian Donald Trump ordezkatu zuen momentuan, aldaketa sakonak agindu zituen, itxaropen handia piztu zuen herritarren artean, baina, berak esandakoaren kontra, asko desilusionatu ditu.
2021/12/27 - 11:40
New York turistaz bete da berriro, baina kutsaketek kolokan jarri dituzte euren planak
New Yorken, kutsaketak %80 igo dira azken bi asteotan. Eta kolpe gogorra izaten ari da turismoarentzat. Izan ere, Gabonetako denboraldia izaten da urteko sasoirik onena, eta mugak itxita egon ondoren, orain, hiria bisitariz betetzen ari zen unean kutsaketen gorakada iritsi da.
2021/12/26 - 15:52
Non albistea, han ETB
2021eko albiste garrantzitsuenean harian egon da ETB, eta laburbilduma osatu dugu bideo honetan.
2021/12/20 - 15:31
AEBn kutsaketak bikoiztu egin dira, eta New Yorken azken 3 egunotan 60.000 kasu berri atzeman dira
Azken egunotan kutsaketak bikoiztu egin dira eta New York da berriro pandemiaren epizentroa. Azken 24 orduotan, 22.000 kasu berri atzeman dira eta adituek esan dute hori hasiera baino ez dela. Urtarrilerako aurreikusten dute han txarrena.
2021/12/03 - 23:11
Alec Baldwinek dio ez zuela pistolaren katua sakatu eta ez dela Halyna Hutchinsen heriotzaren erruduna
Alec Baldwinek berak ez zuela armaren katua sakatu eta ez dela gertatu zenaren erruduna esan du. Aktoreak dio berak ez zekiela kargatuta zegoenik ere. Azken orduetan bere ixiltasuna hautsi du.
2021/11/08 - 15:23
19 hilabeteko itxialdiaren ostean, Estatu Batuetako mugak irekita daude Europako bidaiarientzat
Turismotik bizi direnak pozik daude europarrak bueltan direlako. AEBko turismo sektoreak gorriak ikusi ditu mugak itxita egon diren 19 hilabete hauetan. Hotelak, jatetxeak eta saltoki ugarik ateak itxi behar izan dituzte.
2021/10/31 - 16:45
Sleepy Hollow, Halloween jaiaren hiriburua
Bururik gabeko zaldunaren kondaira dela eta, turismoa erakartzeko aitzakia paregabea bilakatu da Halloween. Milaka eta milaka pertsona hurbiltzen dira egunotan New Yorkeko herri txiki honetara.
2021/10/19 - 23:07
Las Vegaseko kasinoak marka guztiak hausten ari dira pandemiaren ostean
Pandemiaren ostean, Las Vegasen azken hamarkadetako urterik onenak ari dira izaten. Bekatuaren hiria bisitariz josita topatu du Amaia Uribe lankideak.
2021/10/17 - 18:25
Beasaingo Indar enpresak munduko ur ponpa indartsuenak eraiki ditu Las Vegaseko lehorteari aurre egiteko
Azken urteotan euri gutxi egin du Las Vegasen, eta ondorioz, hiria urez hornitzen duen lakua lehortzen ari da. Indar enpresak aldi baterako konponbidea aurkitu du. Munduko ur ponpa indartsuenak eraiki ditu, lakuaren parterik sakonenetik ura ateratzeko.
2021/09/10 - 23:07
Segurtasun neurriak indartu dituzte New Yorken, atentatuen biktimen omenezko ekitaldiak direla eta
Ekitaldi nagusia, hegazkinek dorre bikien aurka talka egin zuten ordu berean izango da. Hildako biktima guztien izenak irakurriko dituzte. Besteak beste, Joe Biden AEBko presidentea izango da ekitaldi horretan.