Amaia Uribe
2021/09/10 - 16:41
Irailaren 11ko erasoen lekuko izan ziren euskal jatorriko bi lagunekin hitz egin du EITB Mediak
Ramon Aizarnak eta Mertxu Curutchetek atzo balitz bezala gogoratzen dute 2001eko irailaren 11an New Yorken bizitakoa.
2021/09/09 - 23:08
Irailaren 11n New Yorkeko gobernadore zen George Patakik beste eraso bat gertatu litekeela esan digu
Irailaren 11ko atentatuak jazo zirenean, New Yorkeko gobernadorea zen George Pataki. Amaia Uribe EITBk AEBn duen korrespontsalak harekin hitz egin du.
2021/09/09 - 16:37
20 urte geroago, New Yorken bizirik dago oraindik irailaren 11ko atentatuen marka
Irailaren 11ko atentatuen 20. urteurrena Afganisanen talibanek agintea hartu berritan egokitu da eta horrek ilundu egin ditu bitimen aldeko oroitzapen-ekitaldiak.
2021/08/30 - 16:51
Joe Biden kritika-andana jasotzen ari da Afganistango erretiratzea dela eta
Afganistango erretiratzea kaotikoa dela, eta soldaduak arriskuan jarri dituela leporatzen diote. Bidenek berriz berretsi du soldaduak babesteko behar den guztia egiteko agindua.
2021/08/20 - 16:35
AEBn eztabaida handia piztu da eskoletan musukoak derrigortzearen inguruan
AEBko eskoletan musukoa derrigorrezkoa da, baina estatatu errepublikanoetako gobernadoreei ez zaie erabakia gustatu. Floridan, esaterako, musukoa derrigortzen duten eskoletan zuzendariei soldata ez ordaintzeko mehatxua egin du gobernadoreak.
2021/07/03 - 18:25
Askatasunaren Estatuaren ahizpa txikia New Yorken da egun batzuetarako
Ontzi batean eraman dute Frantziatik AEBra 3 metroko erreplika. Laster Washingtonera lekualdatuko dute eta han egongo da hurrengo 10 urteetan.
2021/06/14 - 16:32
Turistak itzuli dira New Yorkera, baina mugek itxita jarraitzen dute europarrentzat
New Yorkeko Udalak historiako kanpainarik garestiena jarri du martxan turistak erakartzeko. 30 milioi dolar inbertituko ditu 280.000 laguni jaten ematen dion sektorea suspertzeko.
2021/06/08 - 11:54
Alzheimerraren aurkako sendagaia onartu dute AEBn, baina zientzialariak zatituta daude
Bi hamarkadatan lehen aldiz, espezifikoki alzheimerra tratatzeko medikamentu bat onartu dute. Hala ere, eraginkortasunaren inguruko iritzi kontrajarriak dituzte zientzialariek.
2021/05/30 - 19:14
Txitxarren inbasioa AEBetan, 17 urtean lur azpian egon eta gero
Datozen egunotan, bilioi bat txitxar agertuko dira Estatu Batuetako Ekialdeko Kostaldean. 2004an agertu ziren azkenengo aldiz, eta 2038ra arte ez dira berriro agertuko.
2021/05/22 - 19:18
Empire State Buildingek 90 urte bete ditu
New Yorkeko ikur bihurtu da dudarik gabe 443 metroko eraikina. 4 milioi bisitari jasotzen zituen pandemiaren aurretik.
2021/05/20 - 00:42
Txertoa jaso dutenek ez dute maskara eraman beharko New Yorken
Txertatuek ez dute maskara eraman beharko New Yorken. Pandemia sasoiko neurri gehienak ezabatu ditu, eta 24 orduz martxan da berriro.
2021/05/12 - 22:48
New Yorkeko metroan bidaia-bonuak oparitzen dituzte, txertatzearen truke
New Yorkeko metroan txertoa hartzea posible da. Gainera, txertoa hartu nahi duen orori bidaia-bonoa oparitzen diote.
2021/05/11 - 10:58
New York turistak txertatzen hasi da, sektorea suspertzeko
New Yorkeko Udalak txertaketa guneak jarri ditu turistentzat hiriko hainbat puntutan. Dosi bakarra behar duen Janssenen txertoa jartzen zaie bisitariei.
2021/05/02 - 22:45
Asko dira Washington hiriburua estatu bihurtzea nahi dutenak
Washington barruti federala da, eta ez du eskubiderik Kongresuan ordezkariak izateko. Demokratek lehenengo pausoa eman dute Washington herrialdeko 51. estatua bilakatu dadin.
2021/04/30 - 16:42
Joe Bidenen onarpen maila % 59koa da inkesten arabera, Trumpena baina hobea
Gaur bete ditu agintean 100 egun Joe Bidenek. Ia inoiz izan diren politikarik aurrerakoienak bultzatu ditu, baina migranteen afera zintzilik dago oraindik.
2021/04/25 - 17:24
‘Mank’, Oscarretan faborito: Fincherrek Orwellen Kane hiritarrari egindako omenaldia
"Mank" filmak hamar izendapen ditu 2021eko Oscar Sarietan. Orwellen "Citizen Kane" filmari egiten dio gorazarre David Fincherren lanak. Erik Messerchmidt argazki zuzendaria elkarrizketatu du Amaia Uribek.
2021/04/20 - 16:49
12 epaimahaikideek aho batez ebatzi beharko dute Derek Chauvin errudun den ala ez
George Floyd kasuko epaimahaiaren azterketa hasi da eta edozein unean iritsi liteke ebazpena. Itxaropen asko daude jarrita epaiketa honetan, polizia indarkeriare ikur bihurtu delako.
2021/04/19 - 16:46
Floyd kasuko epaiketa gaur amaituko da
George Floyd hil zuen Derek Chauvin poliziaren kontrako epaiketa gaur amaituko da. Gaur entzungo dira fiskaltzaren, akusazioaren eta defentsaren azken arrazoibideak.
2021/04/18 - 16:58
Egunero dozenaka pertsona migratzaile iristen dira Texaseko Roma hirira
La Pistolera FM irrati lokala krisi honen erreferente informatibo bihurtu da. Ramon Balboa kazetariak 31 urteko ibilbidean sekula ez du ikusi halako migrazio olderik ikusi.
2021/04/16 - 10:22
Une hunkigarria: Ekuadorreko familia bat berriro elkartu da hiru urteren ostean
Hiru urte elkar ikusi gabe egon ostean, Ekuadorreko familia bat New Yorkeko aireportuan elkartu den une hunkigarria zuzenean bizi izan du Amaia Uribek.