Amaia Uribe
2018/09/14 - 17:17
Amaia Uribe, Florence urakanaren begian
Amaia Uribe ETBko kazetaria Wilmingtonen da, Florence urakanaren berri emateko. Zutik mantentzeko ere lanak izan ditu zuzenekoa egiten ari zen bitartean.
2018/09/13 - 16:43
Jatetxe eta dendak babestu dituzte Wilmintognen
Florencen urakanak indarra galdu du eta 2. mailara jaitsi da, baina kezka ez da arindu. Oraindik suntsitzeko gaitasun handia omen dauka.
2018/08/05 - 15:35
Sei urteko ume youtuber bat enpresari bihurtu da orain AEBn
Jostailuak probatzen egin da ezagun, eta bere jostailu bilduma atera du orain. Horrek, baina, eztabaida sortu du kalean.
2018/06/15 - 16:31
Milaka haur gurasoengatik urrun, AEBtan
Mexikoko mugan atxilotzen dituzten etorkinak euren seme-alabengatik urruntzen dituzte. Milaka familia daude egoera horretan eta kalean protestak dira nagusi.
2018/05/29 - 16:46
Alberto ekaitz tropikalak hondamen handia eragin du AEBn
Ekaitzaren albistea jarraitzen ari ziren kazetari bi hil dira euren auto gainera zuhaitz bat erorita, eta beste lagun bat desagertuta dago urak eramanda.
2018/05/26 - 17:20
Abortuaren aurkako lege orokorra onartu nahi du Trumpek
Haurdunaldiak eteten dituzten ospitaleak zigortu nahi ditu Donald Trumpek, diru-laguntza publikoak kenduta.
2018/05/25 - 22:24
Harvey Weinsteinek bere burua entregatu du komisarian
Urte luzez ustez egin zituen hainbat sexu deliturengatik izan da akusatua azken hilabeteotan. Gaur, eskuburdinak jantzita eraman dute epaitegi batera.
2018/05/14 - 15:16
Chillidaren sorkuntzak ikusgai, New Yorken
Gutxitan erakutsi diren Chillidaren artelanak ikusgai jarri dituzte Manhattanen. 'Hauser and Wirth' ate galeriak ireki du New Yorken erakusketa berri hau.
2018/05/05 - 18:33
Trump: 'Presidente naizen bitartean armak izateko eskubidea bermatuta dago'
AEBko presidenteak Erriflearen Elkarte Nazionalaren urteroko topaketan parte hartu du. Ikusmin handia zegoen, Parklandeko tiroketaren ostean armen erabilera gogortzeko asmorik zuen jakiteko.
2018/05/01 - 16:47
Ipar Amerikan zeresana ematen ari da ETAren desegite prozesua
Unibertsitateetan, gai hau aztertu duten adituak daude, eta ETB horietako birekin izan da. William Douglas Renoko irakaslearekin eta Gorka Espiaurekin.
2018/04/17 - 16:37
Stormy Daniels eta Trumpen abokatua, aurrez aurre
Michael Cohen Trumpen abokatua dokumentu batzuk ikerketatik kanpo gera daitezen eskatzeko epaitegira joan da. Ezustean, bertan agertu da Stormy Daniels porno izarra izandakoa.
2018/04/08 - 17:34
'Etorkinen Karabana', Mexikon: 'Trumpek ez gaitu geldituko'
Estatu Batuetan datozen orduetan hasiko dira tropak Mexikoko mugara iristen. Trumpek Guardia Nazionala bidaltzea erabaki du, Mexikon barrena dabilen 'Etorkinen Karabana' geldiarazteko asmoz.
2018/03/31 - 22:40
Atzerrira joandako euskaldunak erakarri nahian dabiltza euskal enpresak
Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta, egunotan Boston inguruan bizi diren euskaldunen topaketa bat izan da Euskal Herrian dauden lan aukeren berri emateko.
2018/03/24 - 16:45
Armen aurkako manifestazioa egingo dute gaur Washingtonen
Parklandeko tiroketa jasan zuten ikasleak AEBko armen aurkako legedia gogortzeko borrokan ari dira. Hori dela eta, manifestazioa deitu dute gaur Washingtonen.
2018/03/14 - 15:22
Eusko Legebiltzarreko kideak, Washingtoneko kapitolioan
John Garamendi euskal jatorriko kongresukideak egin die harrera Washingtoneko kapitolioan. Bisitaren helburua, bi erakundeen arteko harremanak estutzea da.
2018/03/11 - 16:40
Altzairuari jarritako muga-zergak defendatu ditu Donald Trumpek
Txinak eta Europak ohartarazi arren, altzairuaren gaineko muga-zergak jartzea erabaki du Donald Trump AEBko presidenteak. Pittsburgh hirian egindako ekitaldi batean hitz egin du.
2018/03/04 - 14:31
'Me too' mugimenduaren Oscar Sariak izango dira aurtengoak
Sexu-jazarpenaren kontrako mugimenduak Hollywoodeko bazterrak nahastu ditu. Gaur banatuko dituzten Oscar sarietan protagonista izango dira 'Me too' hitzak.
2018/02/27 - 23:26
Manhattanera sartzeko bidesariak jartzea proposatu dute New Yorken
Pilaketek sortzen duten eragozpenaz gain, kutsaduraren arazoa ere hor dago. Eta horren aurrean, New Yorkeko gobernadoreak proposatu du erdiguneko kaleetan gidatzeko bidesariak jartzea.
2018/02/11 - 17:05
Datorren negurako moda proposamenak aurkezten hasi dira New Yorken
New York Fashion Week abian da, eta hamar egunez datorren negurako moda proposamenak aurkeztuko dituzte. Besteak bestek, Custo Barcelona diseinatzaileak egin du desfilea.