Barakaldo
2022/05/24 - 19:23
14 urteko espetxe zigorra ezarri diote Barakaldon bikotekide ohia hil zuen emakumeari
Epaimahaiak errudun jo zuen andrea duela bi aste, homizidioa eta senidetasun larrigarria egotzita.
2022/05/21 - 22:51
Break On Stage dantza eta kultura urbanoaren erakustaldia egin dute Barakaldon
Break On Stage ikuskizunaren final handia jokatu da larunbat honetan Barakaldo Antzokian. Break dance-aren eta kultura urbanoaren erakustaldirik garrantzitsuenetako bat den honetan, 12 talde izan dira oholtzan, euren trebezia eta bikaintasuna erakusten.
2022/05/21 - 22:21
Bi pertsona atxilotu dituzte Barakaldon, lokal okupatu bat berreskuratzea baimendu duen jazarpen baten ostean
Debekatutako biraketa batek eragindako polizia jazarpenaren ostean, gidari iheslaria lokal batean babestu da, beste pertsona baten laguntzaz. Ondoren jakin denez, legez kanpo okupatuta zegoen espazioa.
2022/05/19 - 13:05
Zubi zatia batzu askatu dira Arrontegirako sarbidean
Gutxienez pertsona bat arin zauritu da Arrontegiko sarbidean, zubi baten zatiak galtzadara erorita. Ibilgailu batek ere kalteak izan ditu.
2022/05/19 - 12:41
Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, errepidera zubi puska bat erorita
Gertakaria Arrontegiko sarbidean gertatu da, 09:00 aldera, eta trafikoan eragina izan du. Suhiltzaileak eta Udaltzaingoa bertaratu dira, eroritako zatiak garbitu eta trafikoa bideratzeko.
2022/05/19 - 12:26
Alauda Ruiz de Azua: "Naturaltasun, organikotasun eta benetakotasun handiaren bila egiten dut lan"
Alauda Ruiz de Azua barakaldar zinemagileak "Cinco lobitos" pelikula estreinatuko du ostiralean Hegoaldeko zinema aretoetan, Berlinaleko parte-hartzearen eta Malagako zinemaldiko sarien bermearekin.
2022/05/18 - 19:52
Enbata, Barakaldotik ikusita
Enbata Bizkaian da jada. Tenperatura aldaketa Barakaldotik hasi da eta lurralde osoan zehar hedatuko da. Alberto Zorrillak grabatutako bideoa.
2022/05/17 - 19:05
BECek nekazaritzako elikagaien industriako 7.000 profesional baino gehiago hartuko ditu ostegunera arte
Biltzarreko lehen egunak elikagaien ekoizpen adimenduna ardatz izan du. Bigarren egunean, jasangarritasunari nola heldu ikusiko dute; eta hirugarren eta azken egunean, osasun eta segurtasuna aztertuko dituzte teknologia berriak erabiliz.
2022/05/14 - 19:13
Bad Religion talde kaliforniarra, Barakaldoko BECeko oholtza gainean
42 urteko ibilbidea du punk taldeak. Kanta ospetsuak abestu dituzte bart, tartean, "Punk Rock Song".
2022/05/12 - 13:28
Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoaren azterketak Gasteizko EHUko Ikasgelategian eta BECen izango dira
Eskaintzaren lehen fasearen frogak zein ordutan izango diren zehaztu du Osakidetzak. 1.061 lanpostu gorde dira lehen fase horretarako.
2022/05/11 - 18:37
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Udaleko Erasoen Aurkako Mahaia gertakarien jakinaren gainean jarri zen, eta bertan azaldu zen, halaber, ez dela ohiko protokoloa aktibatu, eta ez dela gertatutakoaren datu gehiagorik eman, erasoaren biktima izan den emakumeak "ez baitie Udalaren deiei erantzuten". Gizona aske dago jada.
2022/05/10 - 17:14
Herri-epaimahaiak errudun jo du Barakaldon bikotekidea hiltzeagatik epaitutako emakumea
Aldeek joan den ostiralean aurkeztu zituzten ondorioak epaiketaren azken saioan, eta gaur herri-epaimahaiak erruduntzat jo du emakumea, hilketagatik, ahaidetasunarekin eta azpikeriarik gabe.
2022/05/10 - 16:46
Break On Stage kultura urbanoaren jaialdia maiatzaren 21ean ospatuko da Barakaldon
Gaur ezagutu dugu Brake On Stage, kultura urbanoaren jaialdiaren egitaraua. Barakaldon ospatuko da maiatzaren 21ean eta antolatzaileen esanetan indartsu dator, inoiz baino partehartzaile gehiagorekin.
2022/05/10 - 13:33
Sei ibilgailuren arteko istripu batek auto-ilarak eragin ditu Txorierrin
Talkan pertsona bat arin zauritu da N-637 errepidean, Sondikan. Goiz korapilatsuaren ondotik, 10:30erako, zirkulazioak normaltasuna berreskuratu du.
2022/05/08 - 14:32
Hiru pertsona atxilotu dituzte Barakaldon borroka batean parte hartzea egotzita
Horietako bati garagardo botila batekin eraso egin diote, eta zauriak ditu belarrian eta buruan.
2022/05/06 - 17:09
Fiskaltzak 14 urteko espetxe-zigorra eskatu du Barakaldon bikotekidea hil omen zuen emakumearentzat
Alderdiek ostiral honetan aurkeztu dituzte ondorioak epaiketaren azken saioan. Emakumearen abokatuak absoluzioa eskatu du, eta akusazio partikularrak, berriz, 22 urte eta erdiko espetxe-zigorra eskatzen jarraitzen du, azpikeriaz egindako hilketagatik.
2022/05/05 - 12:34
Metropolian autoz ibiltzen direnen herenak mugitzeko era aldatuko du bulebarrari esker, Pradalesen ustez
Azpiegituretako eta Lurralde Garapenerako foru-diputatuak adierazi du azpiegitura honek aukera ematen duela, alde batetik, udalerriak elkarrekin konektatzeko, eta, bestetik, beste era bateko mugikortasuna bultzatzeko.
2022/04/25 - 18:53
Errusiaren aldeko pintadak egin dituzte Lezamako biltegi batean eta Bizkaiko PSE-EEren hiru egoitzatan
Konkretuki, Ukraina-Euskadi Elkarteko biltegian eta Derio, Trapagaran eta Gurutzeta auzoko (Barakaldo) egoitza sozialistetan egin dituzte pintadak.
2022/04/23 - 15:56
Armagintzaren aurkako bizikleta martxa batek Bizkaia zeharkatu du
Bizkaiko zenbait udalerri zeharkatu ditu martxaren hamalaugarren edizioak, "industria armamentistikoa zibil bilakatzea" aldarrikatzeko.
2022/04/20 - 18:53
BECek nekazaritzako elikagaien industriako 7.000 profesional baino gehiago hartuko ditu maiatzaren 17tik 19ra
"The Foodtech Revolution" lelopean, bigarren edizioak 283 erakusketari hartuko ditu, eta nazioarteko 386 adituk Food 4 Future World Summiten hartuko dute parte.