Ciudadanos
2019/09/26 - 14:36
Cs-k EAEko 'bigarrena' kargutik kendu du, PPrekin koalizioa negoziatzeagatik
Javier Gomez, orain arte EAEko Antolakuntza idazkaria zena, A10eko hauteskundeetara Euskadiko 'popularrekin' batera aurkezteko hartu-emanak izaten ari zela salatu dute militante batzuek.
2019/09/24 - 11:40
Gorteak desegin eta hauteskunde orokorrak deitzeko dekretua argitaratu dute
Hala, hauteskunde-egutegia deiturikoa abiatu da, eta zenbait debeku ezarri dira, adibidez, inaugurazio-ekitaldiak edo propaganda instituzionaleko kanpainak egitea.
2019/09/23 - 22:36
EH Bilduk atzera egin du eta bertan behera utzi du bere azken proposamena
Eskuineko alderdiei Euskadi "kanpoan botoak lortzeko" ez erabiltzeko eskatu zien koalizio abertzaleak.
2019/09/22 - 16:20
PSOEk irabaziko lituzke berriz azaroaren 10eko hauteskundeak
Galdeketen arbera, ez litzateke aldaketa handirik egongo. PSOEk irabaziko lituzke hauteskundeak, PPk gora egingo luke eta Ciudadanosek behera.
2019/09/21 - 18:03
Estatuko alderdien inguruan EH Bilduk egindako proposamenak hautsak harrotu ditu
"Euskal Herrian ia presentziarik ez duten Espainiako alderdiei herri hau Estatuan botoak lortzeko erabiltzeari uzteko" eskatzea proposatu du EH Bilduk.
2019/09/20 - 11:49
Sanchezek ez luke 'lasai lorik egingo' Podemosekin koalizio-gobernua osatu izan balu
"Lasai lo egin ahal izateko botere guztia bildu" beharra aurpegiratu dio Iglesiasek Sanchezi. Adierazpenek uztaileko koalizio-gobernu eskaintza benetakoa ez zela "frogatu" dute, erantsi duenez.
2019/09/18 - 16:37
Espainiako politikariek ez dute autokritikarik egin eta elkarri leporatu diote errua
Azaroaren 10erako bozen lehen hauteskunde eztabaidaren lekuko izan da Kongresua, amaitzear den XIII. legegintzaldi honetako kontrolerako bigarren eta azken saioan.
2019/09/18 - 00:24
Iglesiasek Sanchezi egotzi dio errua, eta alderdi-aniztasuna onartzea eskatu du
Pablo Casadok espero du hauteskundeak errepikatzea "ez izatea doakoa" PSOEko liderrarentzat. Andoni Ortuzarren esanetan, "izugarrizko porrot politikoa" da; EH Bilduk dio "abagune handia" galdu dela.
2019/09/17 - 23:46
Sanchezek ez du babes nahikorik lortu eta hauteskundeak errepikatuko direla esan du
Sanchezek PPri, Ciudadanosi eta Unidas Podemosi leporatu die inbestiduraren blokeoa. Azken horretan jarri du azpimarra, "lautan galarazi" duelako Gobernu aurrerakoia osatzea.
2019/09/17 - 17:46
Azken orduko hartu-emanak, inbestidura ahalbideratzeko asmoz
Riverak bilera eskatu dio jarduneko presidenteari. Gero, Sanchezek telefonoz deitu die Cs-eko buruari, Iglesiasi eta Casadori. PSOE-Cs itun baten beldur da Podemos. Casadok 'ezetza' berretsi du.
2019/09/16 - 15:17
Ciudadanosek abstentzioa eskaini dio Sanchezi 'Nafarroan Bildurekin hausten badu'
Sanchezen hitzetan, "ez dago benetako oztoporik" PP eta Cs alderdiek abstentzioa emateko. Riveraren eta Casadoren arteko bilera amaituta, PPk bere jarrerari eutsi dio, abstentzio batean sartu gabe.
2019/08/14 - 20:24
Isabel Díaz Ayuso, Madrilgo presidente berria
Ayusok (PP) eskualdeko Ganbararen konfiantza jaso du Madrilgo buruzagia izateko datozen lau urteetan. Ciudadanosek eta Voxek aldeko botoa eman dute.
2019/07/30 - 19:02
PSOEk % 41,3ko boto zuzena izango luke, eta PPk %13,7koa
Gainera, Ciudadanosek hiru puntu galduko lituzke eta Unidas Podemosek aurrea hartuko lioke, hirugarren indar gisa.
2019/07/27 - 23:47
PPk eta Ciudadanosek Sanchezen aurka egin dute, Nafarroan lortutako akordioa dela eta
Ines Arrimadasek argi utzi du ez dutela haien abstentzioarekin Sanchez presidente izatea ahalbidetuko. Alfonso Alonsok "nafarrak traizionatzea" leporatu dio sozialistari.
2019/07/26 - 17:14
Calvok itxitzat eman du koalizio gobernua eta beste bide batzuen alde agertu da
PPri eta Ciudadanosi egotzi die inbestidura saioaren porrotaren errua; bi alderdiek, haren ustez, ez dutelako zegokien ardura hartu.
2019/07/26 - 10:46
Hasierako puntura itzuli eta beste bide batzuk aztertu behar direla esan du Sanchezek
Alderdi bakoitzaren interesak lehenbailehen alde batera utzita, Espainiak gobernua izan dezan laguntzeko eskatu die buruzagi sozialistak PP, Cs eta Podemoseko buruzagiei.
2019/07/23 - 16:50
Estebanek Riverari: 'Zu imajinatzen zaitut banda batean, baina mariatxi banda batean'
Aitor Estebanek Albert Riverari buruzko txistea egin du inbestidura saioan: 'Ikusten zaitudanean, banda batean imajinatzen zaitut, baina mariatxi banda batean, eserlekutik etengabe serenata emanez'
2019/07/23 - 16:42
Sanchezek ez du Kongresuaren gehiengo osoa lortu presidente izateko
Horrenbestez, lehen bozketari aurre egin dio hautatua izateko beharrezko gehiengo osoa lortu barik: 124 aldeko boto izan ditu, 170ek kontra egin dute eta 114 abstenitu egin dira.
2019/07/22 - 20:32
Presidente izateko eskuinaren abstentzioa bilatzea leporatu dio Iglesiasek Sanchezi
Pablo Iglesiasen ustez, ez da zentzuzkoa Unidas Podemosekin koalizio gobernua negoziatzen ari den bitartean Pedro Sanchezek PPren eta Ciudadanosen abstentzioa eskatzea.
2019/07/22 - 18:12
Sanchezek eskuzabaltasuna eskatu die talde guztiei
Eskerrak eman dizkio Unidas Podemosi elkarrizketarako prest egoteagatik eta akordioaren alde lan egiten jarraitzeko deia egin die.