Egipto
2016/03/31 - 20:01
Hiru urteko zigorra idazle egiptoar bati, "islama iraintzeagatik"
Fatima Naut idazleak "hilketatzat" jo zuen sakrifizio musulmanaren ospakizuna. Justizia egiptoarrak sare sozialetan argitaratzen diren iruzkinak eta argitalpenak jazartzen eta epaitzen ditu.
2016/03/29 - 11:57
Atxilotu egin dute Egiptoko hegazkinaren bahitzailea
EgyptAir airelineak jakinarazi duenez, gizon bakar batek hegazkina bahitu du, lehergaien gerriko batekin mehatxu egin ondoren. Bahitzaileak bidaiariak aske utzi ditu.
2016/03/29 - 10:43
Atxilotu egin dute Egiptoko hegazkinaren bahitzailea
Bahiketak ez du terrorismoarekin loturarik izan. Bidaiari guztiak onik atera ahal izan dira.
2016/01/25 - 12:00
Egiptoko iraultzak bost urte bete ditu ezegonkortasunean murgilduta
Iraultzako protagonista gehienak espetxean edo erbestean daude, 2013ko uztailaren kolpe militarrak aurrera eraman duen errepresioaren ondorioz.
2016/01/09 - 14:29
Egiptoko Kasazio Auzitegiak hiru urtezko zigorra berretsi dio Mubaraki
Presidentearen jauregiari esleitutako aurrekontutik dirua bidegabe jabetzeagatik zigortu dituzte Mubarak eta haren bi semeak.
2016/01/07 - 13:10
Kairoko piramideetatik gertu dagoen hotel bati eraso diote
Ez da inor zauritu. Poliziak ustezko erasotzaileetako bat atxilotu du, eta besteak identifikatzeko lanetan ari da.
2015/12/04 - 11:56
16 hildako Kairon, jatetxe eta klub baten aurkako erasoan
Gutxienez 16 pertsona hil dira gaur Kairoko jatetxe eta klub bati molotov koktelekin egindako erasoan.
2015/12/04 - 11:31
Gutxienez 16 lagun hil dira Kairoko jatetxe batean izandako erasoan
Hiriaren erdiguneko jatetxe batean molotov koktelak eztandarazi dituzte, Kairo mendebaldean. Lehen informazioen arabera, jatetxeko langile ohi bat izan daiteke erasotzailea.
2015/11/29 - 08:59
Tutankamonen hilobian kamera huts bat egon daiteke
Tutankamon faraoiaren hilobian egindako lehen analisien arabera, 'zerbait' ezkutatu daiteke hilobiaren hormetako baten atzeko aldean.
2015/11/19 - 10:26
Hegazkin batek lur hartu behar izan du bonba mehatxua jaso ondoren
Hegaldia Varsoviatik (Polonia) abiatu da eta Hurghadan (Egipto) lur hartu behar zuen. Hegazkin barruan lehergailu bat zegoela ohartarazi du bidaiari batek.
2015/11/08 - 00:30
Egipto: 'Oraindik ezin zehatz daiteke hegazkinaren ezbeharraren zioa'
Erresuma Batuko inteligentzia bodegan lehergailu bat jarri zutela ari da aztertzen aukeren artean.
2015/11/06 - 12:34
Hegazkinaren sotoan lehergailu bat jarri zutela uste du Londresek
Inteligentzia zerbitzuek militante islamikoen arteko elkarrizketak atzeman dituzte, eta lehergailuaren hipotesiak indarra hartu du Erresuma Batuko Gobernuak informazioa aztertu ondoren.
2015/11/05 - 20:59
Egipton dauden britainiarrak etxera ekartzea aztertzen ari da Cameron
Londresek zalantzak ditu Egipton eroritako hegazkina bonba batek eraitsi zuen ala ez, eta aztertzen ari dira Egipton dauden britainiarrak etxera ekartzea.
2015/11/05 - 15:02
Sinain (Egipto) dauden 20.000 turistak ebakuatuko ditu Erresuma Batuak
Cameron lehen ministro britainiarraren arabera, "litekeena" da Errusiako hegazkina lehergailu batek bota izana.
2015/11/05 - 07:53
Hegazkina lehergailu batek bota zuela uste dute AEBk eta Europak
Estatu Islamikoak “ekipajean edo hegazkinaren beste toki batean jarritako lehergailu bat izan zela uste dugu”, adierazi du Ameriketako Estatu Batuetako funtzionario batek.
2015/11/02 - 15:59
Ez dute atentatu hipotesia baztertzen Egipton eroritako hegazkinean
Airbus A321 motako hegazkina eirean desegin zen, eta Metrojet konpainiaren arabera "kanpoko ekintza mekaniko batek" bakarrik eragin dezake hori
2015/11/01 - 17:19
Egipton eroritako hegazkina airean lehertu zela baieztatu du Errusiak
Dena den, Errusiako Abiazio Batzordeak ziurtatu du 'goizegi' dela ondorioak ateratzeko.
2015/11/01 - 12:34
Hainbat ikerlari errusiar Egipton dira jada, ezbeharra argitzeko asmoz
Sinaiko penintsulara abiatu dira, istripuaren lekura, hain zuzen ere. Bertan hilotzen erreskateari eusten diote oraindik ere, 224 lagun gorpuak atera behar baitituzte.
2015/11/01 - 11:12
Hegazkin ezbeharrean hildakoak aberriratzen hasi da Errusia
Estatu Islamikoak bere gain hartu badu ere hegazkinaren eraistea, Errusiak zein Egiptok baztertu egin dute aukera hori.
2015/10/31 - 19:33
Erreskate-taldeek 100 gorpu baino gehiago atera dituzte
Istripua jazo den lekutik gertu lanean ari dira anbulantziak. Sinain eroritako hegazkin errusiar horrek 224 bidaiari zeramatzan.