Espainiako Felipe VI.a
2021/01/16 - 22:09
Ehunka pertsonak monarkia errefusatu dute Iruñean
Urriaren 12an beste protesta bat egin zuten Iruñean. Auzitegi Nazionalak 12 pertsonaren aurka ikerbidea abiatu zuen orduan. Erabaki horren kontra protesta egin dute manifestariek.
2021/01/04 - 19:47
Sortuk manifestazioa deitu du, urriaren 12ko protestagatik akusatutako gazteen alde
Iruñean Espainiako erregearen kontrako protesta batean parte hartzeagatik, dozena bat gaztek telematikoki deklaratuko dute urtarrilaren 12an, 13an eta 14an Nafarroako Auzitegitik.
2020/12/29 - 19:52
Monarkiari buruzko erreferendum bat egiteko beharra azpimarratu du Urkulluk
Iñigo Urkullu lehendakariak monarkia parlamentarioaren inguruan belaunaldien arteko erreferendum bat egiteko beharra azpimarratu du, erakunde horren legitimazioa eta iraupena bermatzeko.
2020/12/29 - 18:51
Espainiako "monarkia berritzeko" erreforma bat egin nahi du Sanchezek
Espainiako Gobernuko presidenteak ez du xehetasunik eman nahi izan Zarzuelak edo Espainiako Gobernuak erakundea erreformatzeko har ditzaketen neurrien inguruan.
2020/12/26 - 20:37
Felipe VI.aren Gabonetako mezuak Euskadin eta Katalunian izan zituen ikusle gutxien
EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos bat etorri ziren hitzaldiaren aurkako kritikekin. Erregeak, zeharka aipatu zituen soilik Juan Carlos Borboikoari lotutako ustelkeria kasuak.
2020/12/25 - 15:40
EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos, kritiko erregearen diskurtso "hutsalarekin"
EAEko PPk, bestalde, erregeak zabaldutako "konfiantza eta mezu itxaropentsua" nabarmendu ditu. PSOEk esan du "balore etikoekin konpromiso sendoa" erakutsi duela.
2020/12/25 - 14:30
PP: 'Hurbileko hitzaldia izan zen, errealista, egungo arazoen errealitateari atxikia'
Laura Garrido Euskadiko PPko legebiltzarkidearen hitzetan, erregearen mezua hurbileko diskurtsoa izan zen, errealista eta herritarren arazoen errealitateari itsatsita dagoena.
2020/12/25 - 14:06
EH Bildu: 'Mezua esanguratsuagoa izan zen esan ez zuenagatik esan zuenagatik baino'
Mertxe aizpuruak adierazi duenez, "ez zuen aipamenik egin errege etxeari eragiten dion ustelkeriari buruz", lurraldeen inguruko gaiei buruz edo Indar Armatuetako kideen adierazpenei buruz.
2020/12/25 - 12:51
EAJk erregeari leporatu dio berari dagozkion gaietan busti ez izana
Aitor Estebanek gaitzetsi egin du Felipe VI.ak, 40 urteren ostean, Estatuko Buruzagitzaren egoera edo militarren gutunak bezalako gaietan busti ez izana.
2020/12/25 - 12:16
Uriarteren hitzetan, hitzaldi hutsa izan zen eta ez zuen garrantzitsua denaz hitz egin
Roberto Uriarte Ahal Dugu alderdiko diputatuak Felipe VI.aren Gabonetako mezua aztertu du hedabideen aurrean.
2020/12/24 - 22:34
Felipe VI.ak zeharka aipatu ditu Juan Carlos Borboikoarekin lotutako eskandaluak
Erregeak pandemian eta haren ondorioetan oinarritu du bere mezua, eta zeharka soilik aipatu ditu Juan Carlos Borboikoari lotutako ustelkeria kasuak.
2020/12/17 - 16:16
Errege Etxeak gezurtatu egin du Juan Carlos I Abu Dhabiko ospitale batean dagoela
Hori bai, Gabonetan etxera ez itzultzea erabakia du; izan ere, Errege Etxearen arabera, dagoen osasun egoera ikusita, nahiago du dagoen lekuam gelditzea.
2020/12/10 - 10:40
Juan Carlos I.ak 678.000 euroko zorra kitatu du Ogasunarekin
2016 eta 2018 urteen artean, "black" kreditu txartelen bidez, ustez Espainiako errege emerituak eta haren senideek gastatu zuten diruari dagokion zorra da.
2020/12/07 - 16:23
'Black' txartelekin lotuta 500.000 euro aitortu nahi omen ditu Juan Carlos I.ak
El País-en arabera, atzerrian dituen ondasunekin zerikusirik ez du erregularizazioak, errege emerituak eta haren senide batzuek erabilitako banku txartelekin baizik.
2020/12/06 - 20:02
'Black' txartelekin lotuta errentaren aitorpena aurkeztu du Juan Carlos I.ak
Atzerrian dituen ondasunekin zerikusirik ez du erregularizazioak, errege emerituak eta haren senide batzuek erabilitako banku txartelekin baizik.
2020/12/05 - 21:11
271 militar ohi: "Espainiaren batasuna arriskuan dago"
Antzeko beste ekimenekin zerikusirik ez dutela diote. Hala ere, beste lankide ohien "kezka berdinak" dituztela azaldu dute. "Espainiaren aurkako irainak" onartzea leporatu diote Gobernuari.
2020/12/03 - 22:28
Espainiako militar ohi talde batek egindako mehatxuak ikertzeko eskatu du Defentsak
40 bat militar ohik gutuna igorri diote Felipe VI erregeari Espainiaren batasunaz kezkatuta, eta 26 milioi pertsona fusilatzeko prest daudela esan dute sare sozialetan.
2020/11/07 - 16:15
Juan Carlos I.ak ia 10 milioi euro ditu Jersey uharteko zerga-paradisuan
Kapitalen Zuritzea Prebenitzeko Zerbitzuak (Sepblac) Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzari abisua eman dio, errege emerituaren dirutza Jersey uhartean ezkutaturik aurkitu ondoren.
2020/11/06 - 19:42
Fiskaltzak beste ikerketa bat irekiko du Juan Carlos Iaren aurka, hirugarrena
Ez dute jakinarazi ikerketak errege emerituaz gain beste norbaiti eragiten dion eta gertakariak abdikatu aurrekoak edo ondorengoak diren, bortxaezintasuna galdu ostekoak, alegia.
2020/11/03 - 20:31
Juan Carlos I.aren aurkako beste ikerketa bat abiatu du Auzitegi Goreneko Fiskaltzak
Jatorri ezezaguneko kreditu txartelak erabiltzeagatik ikertzen ari dira Juan Carlos I eta Sofia Espainiako errege-erregina ohiak, baita haien hainbat senide ere, eldiario.es-ek jakinarazi duenez.