Estatu Islamiarra
2017/11/08 - 08:38
Gizon bat atxilotu dute Ceutan, ISISen aldeko propaganda egitea egotzita
Barne Ministerioaren arabera, atxilotuak komunikazio lanak egiten zituen ISISentzat, "informatzaile" gisa.
2017/11/04 - 15:29
Kolpe bikoitza, Sirian eta Iraken, jasan du Estatu Islamikoak
Taldeak bi herrialdeen arteko muga zeharo galdu du, eta orain, gelditu diren jihadistak basamortuan gotortu dira.
2017/11/02 - 08:14
Atentatuaren ustezko egilea epailearen aurrean, terrorismoa egotzita
Hurrengo saioa azaroaren 15ean izango da. FBI bigarren hiritar uzbekistandar baten bila ari da, Saipovekin lotura duelakoan.
2017/11/01 - 16:49
Emergentzia egoera amaitu da Frantzian gaur
2015eko azaroan 130 hil zituzten jihadistek Parisen eta orduan erabaki zuten, askoren ustez, herritarren askatasun eskubidea urratu duen egoera.
2017/11/01 - 16:02
Atentatua egin duen erasotzailea atxilotu du Poliziak
Poliziak emandako lehen datuen arabera SayFullo Saipov du izena, 29 urte dauzka eta orain dela zazpi heldu zen Estatu Batuetara. Floridan, hirian bizi dela dioten dokumentuak ditu.
2017/11/01 - 12:18
Zortzi hildako, New Yorkeko atentatu terroristan
Erasotzaileak gidatzen zuen ibilgailua bidegorri batean sartu da hainbat lagun harrapatu ditu eta eskola-autobus bat jo du. Erasotzailea atxilotzea lortu dute.
2017/10/28 - 20:22
Estatu Islamikoko 75 kide hil dituzte Irakeko Armadaren operazioetan
Operazioek Gobernuko indarrei 33 herri eta eskualde berreskuratzea ahalbidetu diete, Armadaren arabera.
2017/10/25 - 09:26
I-11gatik zigortutako espainiar bat atxilotuta, ISISen kide izatea egotzita
Barne Ministerioaren arabera, gizon horrek espetxe-zigorra jaso zuen Al-Qaidako kide izateagatik eta kartzelatik irten zenean, 2011an, "'zibersoldaduaren jardunari ekin zion".
2017/10/22 - 23:07
ISISen mehatxua oraindik Raqqa gainean da
ISISen aurkako gerran aste garrantzitsua izan da. Kalifa-herriaren hiriburua izan dena, Raqqa, erori egin da, Estatu Islamikoa azkenetan dago, baina ez amaituta.
2017/10/18 - 10:20
Estatu Islamikoa izen bat baino ez da
ISISek Siriako Raqqa galdu berri du. Beraz, jada ez du kalifatzarik. Europan atentaturen bat gertatzeko arriskua handia da orain.
2017/10/17 - 18:46
Raqqa hiria Estatu Islamikotik guztiz aske geratu da
Hala adierazi du Siriako Indar Demokratikoak Telegrameko bere kontuan. Oraingoz ez du xehetasun gehiagorik eman, baina hemendik gutxira, agiri ofizial batean, datu berriak emango dituela aurreratu du.
2017/10/17 - 10:47
Emakume bat atxilotu dute Gironan, jihadistak errekrutatzea egotzita
Palamosko 21 urteko bizilaguna da atxilo hartutakoa. Bere burua doktrinatu ostean, jihadistak erakarri, errekrutatu eta gatazkaguneetara eramateko nazioarteko sare batean sartu ei zen.
2017/10/05 - 12:52
Indar irakiarrek eta xiitek Hawiya hiriaren kontrola bereganatu dute
Jihadistek herrialdean duten azken gotorlekuetakoa zela uste dute. Irakeko indarrek xiiten eta estatubatuarren laguntza izan dute oldarraldian.
2017/10/04 - 10:59
Frantziak terrorismoaren aurkako lege berriaren proiektua onartu du
Poliziari botere handiagoa emango dio, eta, halaber, errazagoa egingo du gorroto-mezuak zabaltzeagatik susmagarriak diren meskitak ixtea.
2017/10/02 - 12:31
Estatu Islamikoak bere gain hartu du Marseillako hilketa
Igande honetan, gizon batek bi emakume hil ditu labana batekin, Saint-Charles geltokian, Marseillan. Amaq albiste agentziak jakitera eman duenez, "Estatu Islamikoaren soldadu batek egin du erasoa".
2017/09/27 - 10:19
Espainiar bat atxilotu dute Belgikan, ISISen talde baten burua delakoan
Poliziaren arabera, nazioartean organizaziorako kide berriak erakarri, doktrinatu eta errekrutatzen zituen talde baten burua da.
2017/09/15 - 11:00
Militar bati labanaz erasotzen saiatu da gizon bat Parisen
Eraso saiakera 06:30 aldera jazo da Chatelet metro geltokian (hiriburuaren erdigunean). Erasotzailea atxilo hartu dute.
2017/09/15 - 00:13
Estatu Islamikoak 80 pertsona baino gehiago hil ditu Irakeko hegoaldean
Bi bonba-autok eztanda egin dute. Aldi berean, Fedekeko jatetxe baten aurka eraso armatua egin dute, Al Nasriya hiritik 80 bat kilometrora.
2017/09/10 - 12:23
23 lagun hil dira Siria ekialdean, nazioarteko koalizioaren bonbardaketetan
Nazioarteko koalizioaren helburu nagusia Abu Kamal udalerrian Estau Islamikoaren menpe zegoen egoitza suntsitzea izan da. Espetxe baten moduan erabiltzen zuten.
2017/09/06 - 11:02
Talde jihadista baten 6 ustezko kide atxilotu dituzte Melillan eta Marokon
Barne Ministerioaren arabera, 39 urteko espainiar bat da ustezko liderra, eta berak eratu zuen taldea. Kideak tamaina handiko atentatuak egiteko prest zeuden, polizien arabera.