Euskal Mendiak
2018/09/18 - 16:39
Pinuen % 40 gaixorik daude Gipuzkoan, eta % 25 Bizkaian
Halere, zuhaitzek aurrera egin dezaketela azaldu du Carlos Uriagereka adituak. Haren hitzetan, berdea gordetzen duten bitartean, bizirik daude.
2018/09/17 - 19:56
Gorbeian lan egiten duten artzainen inguruko dokumentala aurkeztu dute
Artzain horien guztien historia kontatzeaz gain, haiek ordezkatzeko dagoen arazoa ere kontutan izan dute dokumentalean.
2018/09/17 - 10:03
Bost mendizale erreskatatu dituzte Aralarren
Puttarri tontorretik jaisten ari zirela galdu egin dira. Nekatuta baina onik erreskatatu dituzte.
2018/08/19 - 13:22
45 urteko erandiotar bat hil da Untzillatx mendian
Atzo aurkitu zuten gorpua mendizale batzuek. Argitzeke daude heriotzaren nondik-norakoak baina Ertaintzak uste du eroriko bat izan zuela, ez baitute kriminalitate zantzurik aurkitu.
2018/08/05 - 16:15
Samindura handiz hartu dute Laudion mendizale gaztearen heriotzaren berria
Jon Urkijo Laburu, 25 urtekoa, Latiorro auzoan bizi zen. Laudioko futbol taldean jokatu zuen lesio bat izan zuen arte.
2018/06/24 - 18:22
Pirinioak parapentean zeharkatuko dituzte 35 kirolarik
Hondarribian hasi eta Gironako Port de la Selva hondartzan amaituko da lasterketa.
2018/06/24 - 15:15
Bi pertsona zauritu dira Serantes mendian erorita, Santurtzin
Biak Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dituzte, bat helikopteroz eta bestea anbulantziaz.
2018/05/25 - 19:21
Helikopteroz eraman dute Txindokin zalditik erori den artzain bat
Istripua 14:10ean gertatu da. Inguru malkartsuak gertatu da ezbeharra eta ondorioz helikopteroz eraman dute zauritua Zumarragako Ospitalera.
2018/04/01 - 21:59
Hiru alpinista espainiar hil dira Suitzan elur-jausi baten ondorioz
Gainera, beste bi arin zauritu dira. Elur-jausia gertatu denean, pistatik kanpo zebilen alpinista-taldea, Valais kantonamenduan.
2018/03/18 - 15:01
Kobazuloetan argazkiak ateratzen dituen Ilunpe Art taldearekin izan gara
Ilunpe Art argazkilari taldeak 5 urte daramatza haitzuloen irudiak ateratzen, herritarroi, lurpean ditugun mirari helezin horiek erakusteko.
2018/02/24 - 15:11
Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak Babes Zibileko domina jaso dute
Uztailean bizitza arrisku larrian zegoen mendizale italiar bat salbatu zuten Himalayan.
2018/02/06 - 13:32
GI-632 errepidea itxita dago Deskargan auto-istripu bat dela eta
Astearte honetako 07:55 aldera gertatu da istripua, Antzuolan, Durangorako bidean. Gidaria, emakume bat, suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute, eta ospitalera eraman dute jarraian.
2018/01/03 - 19:17
Legution ari dira Gorbeian galdu zen gaztearen bila
Mutilaren diru-zorroa eta giltzak topatu dituzte Legution. Bilaketa-lanak bertan behera geratu dira Gorbeian eta ikerketaren ardura Ertzaintzak hartu du.
2018/01/03 - 13:02
Bertan behera geratu dira Jon Barcena bilatzeko lanak Gorbeian
Berrizko gaztea mendiaren inguruko 'zenbait herritan' ikusi dutela esan dute hainbat pertsonak. Horrez gain, bere diru-zorroa eta giltzak Legution topatu dituzte.
2018/01/03 - 10:45
Gorbeian desagertutako gaztearen bila ari dira, laugarren egunez
Profesionalez bakarrik osaturiko taldea Zigoitiko frontoitik abiatu da 08:00etan.
2018/01/02 - 21:23
Gorbeiako parke naturalaren hegoaldea osorik arakatu dute
Hirugarren egunez jarraian aritu dira Jon Barcena gaztearen bila Gorbeian, baina ez dute aurkitu. Aurrerantzean profesionalak soilik ibiliko dira 19 urteko berriztarraren bila.
2018/01/02 - 20:19
Berrizko 19 urteko gazte baten bila ari dira Gorbeia mendian
Aurrerantzean profesionalak soilik arituko dira 19 urteko berriztarraren bila, eta norbaitek lagundu nahi badu, Gorbeia oso ondo ezagutu beharko du.
2018/01/02 - 15:08
Jon Barcena gazte berriztarraren bila jarraitzen dute Gorbeian
Profesionalez gain, 500 bat boluntario ere dabiltza lan horretan. 15 laguneko 48 talde daude, astearte honetan, mendian; larunbatetik dago desagertuta 19 urteko mendizalea.
2018/01/02 - 12:28
400 boluntario baino gehiago dabiltza Berrizeko mendizalearen bila
Gaztea, 19 urtekoa bera, abenduaren 30ean desagertu zen, Gorbeian. Bilaketa-lanei berriro ekin diete hainbat lagunek, astearte goizean.
2017/12/18 - 14:20
Euskal Herriko eta Pirinioetako mendiak, mendiko aplikazio berri batean
Euskal Herriko mendiak eta Pirinioak klik bakar batean gure mugikorrean. Sua argitaletxeak aplikazio bat aurkeztu du gaur bertan, inguruko mendi eta ibilbideak 3 dimentsiotan eskuratzeko.