Euskal Mendiak
2022/02/19 - 18:43
Arabako mendietan parke eolikoak ipintzearen aurka elkarretaratu dira Gasteizen
Arabako Mendiak Aske elkarteak proiektu horien tramitazioa geldiarazteko eskatu dio larunbat honetan Arabako Aldundiari; izan ere, zentralen kokalekuek "kalte itzulezina eragingo liokete hainbat lekutako natura-ondareari".
2022/02/07 - 09:54
Aramotz inguruan galdutako bi mendizale erreskatatu dituzte
Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko agenteek Aramotz inguruan galduta zeuden bi mendizale aurkitu dituzte. Bi pertsonak egoera onean zeuden eta oinez jaitsi dira (@UvrErtzaintza-ren irudiak).
2022/01/22 - 17:35
Izotza dagoenean mendian nola ibili azaldu diote Nafarroako suhiltzaileen erreskate taldekoek ETBri
Elurra oso hormatuta dago eta tenperatura hotzek izotz plaken arriskua areagotzen dute. Suhiltzaileek diote horrelako egunak ez direla egokiak eskiatzeko edo erraketekin ibiltzeko.
2022/01/21 - 19:31
Gozamena eta arriskua elkarri begira, mendi gailurretan
2022ko lehen hiru asteek lau hildako utzi dituzte euskal mendietan. Hego Euskal Herrian zaletasun honen gorakada izan da azkenaldian eta, horrekin batera, istripuak eta mendi-erreskateak ere hazi egin dira.
2022/01/19 - 07:29
Igandean Belaguan erraketekin txangoa egiten ari zela istripua izan zuen gizona hil da
Asteburuan izotz plaka batean irrist eginda hartutako kolpe eta egindako zauri larrien ondorioz hil da Aiegiko 45 urteko bizilaguna Nafarroako Unibertsitate Ospitalean.
2022/01/17 - 22:28
Pirinioetan goi mendia arriskutsu dago
Neurriak zorroztea gomendatzen dute adituek: eguraldi iragarpenak ikusi, material egokia eraman, ibilbidea ondo aztertu. Eguerdiko orduak dira egokienak, izotza urtzen denean. Datozen egunetan hotz egingo du eta izotza izango da oraindik.
2022/01/13 - 11:01
Ramiro Gonzalez: "Araban proiektatutako planta hidroelektrikoak ez dira eraikiko"
Radio Vitorian egindako elkarrizketan, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak adierazi du bi zentral hidroelektrikoak instalatzeko urtegi oso garrantzitsuak eraiki beharko liratekeela Badaia mendilerroaren bi aldeetan, eta hori ez datorrela bat Arabaren beharrizanekin.
2022/01/01 - 20:58
Gaua pitzadura batean harrapatuta igaro duen eskalatzailea erreskatatu dute Anboton
Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek ostiral arratsaldeko azken orduan Anbotoko pitzadura batean harrapatuta geratu zen eskalatzaile bat erreskatatu dute gaur. Argi faltagatik jaitsi ezinik geratu zen, Ertzaintzak jakitera eman duenez. (Irudiak: @UvrErtzaintza)
2022/01/01 - 16:34
Mendi buelta egitea edo Kontxan bainua hartzea, askoren plana urteko lehen egunean
Inoizko jendetzarik handiena izan da gaur goizean Pagasarrin urtea estreinatzeko. Donostian, berriz, dozenaka lagun hurbildu dira Kontxa hondartzara urteko lehen bainua hartzera.
2022/01/01 - 13:04
2022ko lehenengo egunsentia
Eitb.eus-eko erabiltzaileak oso goiz esnatu dira gaur eta, argazki-kamera eskuan izanda, urte berriko lehenengo egunsentiaren lekuko izan dira.
2021/11/27 - 12:57
Elurte handi batek Urbasa-Andiako parke naturala zuritu du
Azken orduetan, elurra mara-mara bota du, ondorioz, Nafarroako mendi anitz elurtuta esnatu dira. Jose Luis Imazek grabatutako bideoa.
2021/11/26 - 21:32
Gorbeia mendiko tontorra, erabat elurtuta
Gorbeia mendiko tontorra dagoeneko zuri. Gasteizko CPN Azterlariak taldeak utzitako argazkiak dira. Gurutzean elurra bai, baina, batez ere, izotza zegoen gaur. Kranpoiak erabili behar izan dituzte gailurrera iristeko.
2021/11/21 - 17:29
70 urteko gizon batek hartz bat hil du tiroz Pirinioetan eta polemika piztu da berriz ere
Gizona basurdeak ehizatzen ari zen eta hartzak eraso egin zion. Larri zaurituta eraman zuten ospitalean. Gaur egun 64 hartz bizi dira Pirinioetan.
2021/11/07 - 17:49
Iaz baino hilabete beranduago, baina iritsi da elurra Belaguara
Eski pistak oraindik itxita badaude ere, asko eta asko joan dira asteburu honetan mendira elur bila.
2021/11/05 - 14:06
Euskadik elurra kentzeko 201 makina eta zazpi garabi prest ditu, negurako
Eusko Jaurlaritzaren Neguko Bidezaintza Planaren baitan, 27.400 tona gatz eta 760.000 litro gatzun prest ditu Eusko Jaurlaritzak. Plana bost aldiz aktibatu zen joan den neguan, azken urteetako kopururik txikiena.
2021/11/03 - 15:46
Iaz baino beranduago, baina iritsi da elurra Belaguara
Zuri esnatu dira gaur Belagua inguruko mendiak eta goizean ere elurra egin du. Elurra ez, baina haizea eta euria ekarri du azaroak Kantauri isurialdera. Atzo arratsaldeko bostak aldera sartu zen frontea mendebaldetik eta gauean ere euria eta haizea zakar ibili dira.
2021/11/03 - 10:27
Elurrak zuriz estali du Belagua ingurua
Gauerditik aurrera elurra ari du eten gabe Nafarroako Pirinioetan. 2021-2022ko udazken/neguko lehen elurtea da gaurkoa.
2021/09/07 - 16:37
Oreinen marrualdia laster hasiko da Gorbeian eta mugatuta egongo da mendian ibiltzea
Ezin izango da merkatutako bideetatik atera, ez eta perretxikotan ibili ere oreinak lasaiago egon daitzen. Urriaren 3ra arte ezarri dituzte mugak.
2021/08/10 - 23:13
69 urteko mendizale bizkaitar bat hil da Candanchun, 100 bat metrotik erorita
Guardia Zibilak astelehen arratsaldean erreskatatu zuen mendizalea, eta 112 larrialdi-zerbitzuko helikoptero batek Miguel Servet Ospitalera eraman zuen, baina ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko.
2021/08/01 - 20:07
Mendizale bat erreskatatu dute helikopteroz Toloño mendilerroaren inguruan istripua izan ostean
Ezbeharra Gatzaga eta Briñas arteko Ebroko bide naturalean gertatu da. Buruan kolpe handi bat jaso ostean, biktimak konortea galdu du eta bere lagunek Larrialdiei Aurre Egiteko Zerbitzuari deitu diote.