Euskal Mendiak
2021/04/09 - 15:04
Eguzkik eta Landarlanek Aralarko pistaren salaketa artxibatu dutela salatu dute
Bi talde ekologisten ustez, ebazpen judizialak "erabat babesik gabe" uzten ditu lurraldeko parke naturalak.
2021/04/05 - 14:15
Gizon bat erreskatatu dute Txindoki mendian
41 urteko mendizaleak min hartu du orkatilean eta laguntza eske deitu du larrialdi zerbitzuetara.
2021/03/31 - 12:11
Erratzun piztutako baso suteak 200 hektarea inguru erre ditu
Suak Hauza mendiari eta Iñarbil auzoari eragin die, eta sastrakak eta oteak erre dira gehienbat. Perimetro ia dena kontrolpean hartu dute, zati baten faltan.
2021/03/28 - 16:40
Eguzkia lagun, mendiaz gozatzeko plana egin dute askok
Orio eta Zarautz arteko mahastietan barrena txangoa egitea izan da askoren gaurko plana. Bizkaian Pagasarri mendizalez bete da gaur ere. Araban, Garaio urtegian autoak aparkatzeko zailtasun handiak egon dira.
2021/03/27 - 16:58
Aralarko abeltzainek harremanak eten dituzte Enirio-Aralar mankomunitatearekin
Larre eta txabolen ordenantzak kalte egiten diela salatu dute gaur abeltzain batzuk Larraitzen. Aurreko legegintzalditik indarrean dagoen ordenantza urratu nahi dutela diote Mankomunitatetik.
2021/03/25 - 21:53
Euskal berezitasun genetikoa Burdin Arotik izandako isolamenduari zor zaio
Euskal herritarren berezitasun genetikoa baieztatu du inoiz egindako azterketa genetiko handienak. Berezitasun hori, azken milaka urteko isolamenduari zor zaio, Pompeu Fabrako ikerketaren arabera.
2021/03/24 - 11:16
Bizirauteko ezinbestekoak
Euskal Herriko basoak osasuntsu daude, baina etengabe aldatzen ari dira. Radiata pinuaren areagotzeak, banda marroiak eta basoen kudeaketan izandako aldaketek goitik behera aldatu dituzte basoak.
2021/03/22 - 11:11
Elurra gailurretan eta hotza izan dira nagusi udaberriko lehen egunetan
Udaberri hasiera honetan, Arabako soroek kolore berdea erakusten dute eta Gujuliko ur jauziak itxura ederra du.
2021/02/21 - 14:19
Baso sute handi bat Nafarroa, Gipuzkoa eta Lapurdin zabaldu da
Baso sute handi bat itzaltzeko lanean ari dira suhiltzaileak. Sua Beran eta Lesakan (Nafarroa), Lapurdin eta Gipuzkoan zabaldu da, azken honetan Endarlatsan.
2021/02/15 - 13:12
Aralarko pistako lanen aurka Eguzkik eta Landarlanek jarritako salaketa, artxibatuta
Jabier Larrañaga Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko diputatuak nabarmendu du ebazpenak argi utzi duela bere departamenduak araudia errespetatu zuela.
2021/01/27 - 15:33
Barrikan agertutako giza gorpuzkiek bi tiro dituzte
Polizia zientifikoa ikertzen ari da oraindik, hildakoa nor den argitzeko. Antza denez, 35 eta 40 urte arteko gizonezko bat da.
2021/01/25 - 13:40
Midi d'Ossau mendia, Baionan bertan balego bezala
Jean-Phillipe Jubera argazkilari lapurtarrak erretratu eder bezain txundigarria egin du, eguraldi ona eta 600 mm-ko teleobjektiboa lagun. Argazkiak zeresana eman du sare sozialetan.
2021/01/21 - 09:34
Gorbeia mendian galdutako bi mendizale erreskatatu dituzte
Ertzaintzaren Erreskate Unitateko kideek bi mendizaleak onik aurkitu dituzte eta segurtasunez jaisten lagundu diete (@UvrErtzaintzaren irudiak).
2021/01/14 - 22:00
Tenperaturak goraka doazela, elur-jausien arriskua areagotu egin da
Ertzaintzak elausoak kontrolatzeko egin duen hegaldian hainbat topatu ditu: Ganekogortan, Anboton eta Eretzan, esaterako.
2021/01/14 - 21:23
Ikaragarrizko elur-jausia, Gorbeia mendian
Zabaleran 20 bat metro izan ditzake eta luzeeran 100 bat. Elurra jausita, lurra agerian geratu da. Zorionez, elurrak ez du inor harrapatu.
2021/01/10 - 22:14
Mendiko erreskate tasak alertapean edo arrisku guneetan egoteagatik ordaintzen dira
Zenbait erreskate kobratzearen helburua arduragabakeria zigortzea da. Disuasio neurriak ere badira. Kasu gehienetan, hala ere, istripuak izaten dira, eta mendizaleak ez du ordaindu behar.
2021/01/06 - 19:32
Lau erreskate egin dituzte Bizkaiko eta Gipuzkoako mendietan
15 urteko neska bat da erreskatatutakoetako bat, eta snowboard egiten ari zen Pagoetako parkean (Aia, Gipuzkoa) erori eta helikopteroz eraman baino lehen.
2021/01/06 - 12:29
Ganekogorta mendiko hegoaldeko bidea itxi dute elur-jausi arriskuagatik
Gailurrera iristeko mendizaleek gutxien erabiltzen duten bidea da elur-jausi arriskuagatik zarratu dutena, iparraldeko bidea baino luzeagoa baita.
2021/01/05 - 21:52
Ertzaintzak beste bost gazte erreskatatu ditu Gorbeia mendian
Erreskate taldekoek bastoiak eta elur erraketak utzi dizkiete menditik jaitsi ahal izateko. Horrelako egunetan adituek aholkatzen dute ez igotzea.
2021/01/04 - 09:37
Galduta zeuden hiru mendizale erreskatatu dituzte Gorbeia mendian
Hiru mendizaleek hipotermia sintoma arinak zituzten DYAk eta Ertzaintzak erreskatatu dituztenean (@UvrErtzaintzaren irudiak).