Funtzionarioak
2023/05/05 - 19:02
Erandioko Udalak helegitea jarriko du udaltzain bati B2 euskara maila eskatzea errefusatu zuen epaiaren aurka
Horrekin batera, udalak azpimarratu du "herritarrei hizkuntza-eskubideak errespetatuz arreta ematen" jarraituko duela.
2023/04/19 - 10:26
Albiste izango dira: Eztabaida Sozialerako Mahaia, Justiziako funtzionarioen greba eta lehortearen mahaia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/02/15 - 15:14
Hezkuntzan izan du jarraipen gehien Nafarroako administrazio publikoan deitutako lanuzteak
Greba hau deitzeko erabakigarria izan da Maria Chiviteren Gobernuak duela bi aste greba mugagabean diren medikuei 400 euroko soldata igoera agindu, eta gainontzeko langile publikoei dirua mugatua dela esan izana.
2023/02/15 - 15:02
Nafarroako Gobernuak dio % 7,44ko eragina izan duela grebak foru administrazioan, eta % 9,78koa osasungintzan
Hezkuntzan ere jarraipen txikia izan du lanuzteak, Gobernuaren arabera; hain zuzen ere, % 8,37koa. LAB sindikatuak, bestalde, salatu du Gobernuak "desitxuratu" egin duela jarraipenaren datua.
2023/02/14 - 13:19
Jaurlaritzak % 2,5 igoko die soldata sektore publikoko langileei
"Gutxiegi" zelakoan, EAEko sindikatuek errefusatu egin zuten igoera. Horren harira, Jaurlaritzak gogorarazi du Espainiako Gobernuak Estatuko funtzio publiko osorako ezarritakoa dela, eta beraz, hori dela "legez egin daitekeena".
2023/02/06 - 23:36
LAB, CCOO, ELA, UGT eta STEILASek otsailaren 15ean grebara deitu dituzte Nafarroako 29.000 langile publikoak
Sindikatuek aitortu dutenez, mobilizazioa deitzeko erabakian zerikusia izan du Nafarroako Medikuen Sindikatuaren grebak, horren ondorioz, Foru Gobernuak soldata hobekuntzak eskaini behar izan dituelako, klaseko sindikatuei ukatu dietena, hain zuzen ere.
2023/01/26 - 11:53
Zupiria: "Espainiako sistema judiziala huts nabarmena egiten ari da hizkuntza aniztasuna zaintzeko orduan"
Epai bat tarteko, Arkautik B2 maila egiaztatu ez zuten udaltzainak onartu beharko dituela eta, Hizkuntza Politikako sailburuak ez du erabakia aztertu nahi izan, baina gogorarazi du Europak "hainbatetan salatu duela Espainiako justiziak ez dituela herritarren hizkuntza eskubideak bermatzen".
2023/01/24 - 19:29
B2 euskara maila egiaztatu ez zuten udaltzainak onartzera behartu dute Arkauti
Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak bi hilabeteko epea eman dio Arkautiri bere garaian euskara titulua ez izateagatik kanpoan geratu ziren hautagai guztiak bitartekoen zerrendan berriz sartzeko.
2023/01/12 - 20:50
Barakaldok, EAJren eta EH Bilduren botoekin, euskararekin lotutako epaiaren gaineko haserrea adierazi du
EAJk eta EH Bilduk babestuta, Udalak "kezka eta haserrea" agertu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak emandako epaiaren harira; izan ere, kultura zerbitzuetako kudeaketaz arduratzen den azpikontratatutako enpresa bati euskarazko hizkuntza profila eskatzea baliogabetu zuen.
2023/01/11 - 19:30
EAEko Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du Gipuzkoan erretiro-sariak kentzeko erabakia
Gipuzkoako Foru Aldundiak ebazpen judizialaren berri eman du. Foru erakundeak zehaztu duenez, auzitegia "ez da gaiaren muinean sartzen", eta erabakiak "34 pertsonari bakarrik eragiten die".
2023/01/03 - 15:45
Barakaldoko Udalak ez dio helegiterik jarriko azpikontratatutako langileen euskara eskakizunen epaiari
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiaren arabera, ezin zaie euskara eskakizun bera eskatu langile publikoei eta azpikontratatutako enpresa pribatu bateko langileei.
2023/01/02 - 17:38
EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du ezingo zaizkiela azpikontratatuei funtzionarioen euskara eskakizunak ezarri
Hala, Barakaldoko Udalak enpresa pribatu bati kontratua egiteko baldintza agiriko hizkuntza eskakizunaren puntua baliogabetu du.
2022/12/21 - 14:16
Osakidetzak lan eskaintza publiko berriaren oinarri orokorrak argitaratu ditu
Aurreikusitakoaren arabera, abenduaren 27an argitaratuko dituzte lan eskaintza horren oinarri zehatzak EAEko Aldizkari Ofizialean.
2022/12/14 - 14:31
Nafarroako Gobernuak 734 lanpostuko lan eskaintza publikoa onartu du
2022ko Lan Eskaintza Publikoan eskainiko diren lanpostuak honela banatuko dira: 204, osasun arlorako; 253, hezkuntzarako; eta 277, gainerako departamentuetarako, Administrazio Nukleoan.
2022/12/01 - 19:34
Enplegu Publikoaren Legeak 100.000 langileren jarduera arautuko du
Europaz kanpoko langileei arlo zehatzetan ireki die atea Enplegu Publikoaren Legeak, baina lege sektorialek arautuko dute.
2022/12/01 - 13:36
LAB: ''Enplegu Publikoaren Legea inposatua da, ez da inolako negoziaziorik egon''
Xabier Ugartemendia LABeko Zerbitzu Publikoetako arduradunaren hitzetan, ostegunean Legebiltzarrean onartutako legeak "eskuinaren interesei" ematen die erantzuna. Sindikatuak protesta egin du Gasteizen, Legebiltzarraren aurrean.
2022/12/01 - 11:52
Eusko Legebiltzarrak Enplegu Publikoaren Legea onartu du
Legeak EAEko sektore publikoan diharduten 100.000 langileren jarduna arautuko du, eta atea zabalduko die EBtik kanpoko beharginei beharrizan berezia dagoenean eta arlo jakinetan. Oposizioa (PP+Cs abstenitu egin da) eta sindikatuak kontra azaldu dira.
2022/12/01 - 10:46
Garamendi: ''Legeak bidea zabaltzen dio euskal enplegu publikoaren eredu berriari''
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren iritziz, lege honek "euskal sistema publikoaren eredu propia ezartzen du". Gaur onartuko den legeak 100.000 pertsonari baina gehiagori eragiten diela gogoratu du Garamendik.
2022/12/01 - 08:59
Albiste izango dira: Enplegu Publikoaren Legea, HIESaren aurkako Eguna eta "Bai bakarrik da bai" legea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/11/27 - 10:21
Osakidetzaren LEParen bigarren faseko azterketen bigarren eguna gaur, BECen
65.000 hautagai ari dira lehian asteburu honetan, Osakidetzak eskainitako 1.314 plazetako bat lortzeko. Zelarien, mantentze-lanetarako Ofizialen eta Zerbitzu Orokorretako Gidari Ofizialen txanda da gaur.