GAL
2013/11/15 - 11:05
Zerrenda: 24 preso aske jada, Estrasburgoko epaia aplikatuta
86 presori eragiten die 'Parot doktrina'ren indargabetzeak, tartean ETAko 56 (eta 'Langraiz bidea' hartu duten beste zazpi), GRAPOko zazpi eta GALeko bat.
2013/10/15 - 12:31
Jose Amedo: 'GALek bere egitekoa bete zuen'
Amedok, GALen hainbat ekintzaren atzetik egotearren 108 urteko kartzela zigorra jaso zuen polizia ohiak, "segurtasun indarrek jasotzen zuten presioari" egotzi dio Lasa eta Zabalarekin egin zutena.
2013/10/15 - 12:30
Lasa eta Zabala: 30 urtean kareak gomutatik desagerrarazi ez duena
Joxean Lasa eta Joxi Zabala GALek utzi zuen 27 hildakoren zerrendako lehenengoak izan ziren. Egun, 30 urte geroago, argitu gabe jarraitzen du nork gidatu zuen makineria parapolizial ilun hori.
2013/10/15 - 12:13
Francisco Etxeberria: 'Oso tortura odoltsua izan zen, oso basatia'
Francisco Etxeberria gorpuak identifikatu zituen mediku ospetsuak '60 Minutos' saioan esan duenez, "Lasa eta Zabala zein egoera larrian utzi zituzten ikusita, hiltzea erabaki zuten".
2013/10/11 - 19:13
Amedo: 'Ez nintzateke honelako kasu batean inoiz berriro sartuko'
Amedok, GALen hainbat ekintzaren atzetik egotearren 108 urteko kartzela zigorra jaso zuen polizia ohiak, "segurtasun indarrek jasaten zuten presioari" egotzi dio Lasa eta Zabalarekin egin zutena.
2013/10/05 - 11:14
Rodriguez Galindo aske, 'jarrera ona' duelako
Guardia Zibileko jeneral ohiak baldintzapeko askatasuna lortu du zigorraren hiru laurdenak bete eta gero. Galindo Lasa eta Zabala auzian zigortu zuten.
2013/10/04 - 16:03
Jose Amedo: 'Garzon torturatzailea izateko jaio zen gaizkilea da'
Amedok Cal Viva GALen inguruko liburua aurkeztu du gaur hedabideen aurrean. Polizia ohiak azpimarratu du Garzonek bezeroak "torturatu" egiten zituela.
2013/06/11 - 15:56
Bake eta Bizikidetza Planaren sei gakoak
Memoriaren Institutua, ETAko presoei bideratutako 'Hitzeman' programa, torturaren gaineko ikerketa eta 'sufrimenduaren mapa' dira, besteak beste, planaren berrikuntza nagusiak.
2013/04/29 - 17:57
Masak ukatu egin du Brouard hiltzeko agindua eman izana
Julian Sancristobal Estatuko Segurtasun zuzendariak antolatu zuela ere gezurtatu du Guardia Zibileko teniente koronel ohiak.
2013/04/23 - 00:34
Michel Dominguez GALeko kide ohia atxilotu dute droga trafikoagatik
ETAren kontrako ‘gerra zikinaren’ ordezkaririk ezagunenetarikoa atxilotu dute Bartzelonan, droga trafikoa egotzita. Epaileak espetxera bidali du.
2013/04/16 - 23:12
Edurne Brouard: 'Hilketa argitzeko itxaropen handirik ez dugu'
Santi Brouarden alabak esan du "aurrera egiteko gogoarekin" jarraituko dutela, nahiz eta Justiziarengan "itxaropen gutxi" izan.
2013/04/16 - 22:45
Morcillok Santi Brouard berak hil zuela onartu du epailearen aurrean
Morcilloren aitorpena entzun ondoren, Edurne Brouard biktimaren alabak esan du GALeko mertzenario ohiaren hitzek familiak mantendu duen teoria “goitik behera” berresten dutela.
2013/04/16 - 20:38
Santi Brouard berak hil zuela onartu du Morcillok epailearen aurrean
"Santiago Brouard kontsultatik atera zenean, bi aldiz tiro egin nion, eta lurrean zegoenean azkena eman nion", azaldu zuen Morcillok El Mundo egunkarian iragan igandean.
2013/04/15 - 12:44
Santi Brouard berak hil zuela aitortu du Morcillok
GALeko mertzenario ohiak azaldu duenez, Rafael Masa Guardia Zibileko komandante ohiak eman zion agindua.
2013/03/20 - 12:35
Brouarden auzia zabalduko dute, eta familiak parte hartuko du
Julian Sancristobal Espainiako Segurtasun zuzendari ohiak hilketan zerikusirik izan ote zuen ikertu nahi du kasuko epaileak.
2013/02/14 - 22:35
Amedoren salaketak 'ibilbide laburra' du, Edurne Brouarden ustez
"Baliteke berriz ere dirurik gabe geratu izana, eta kobratu nahi izatea'', esan du Santi Brouarden alabak. Edonola ere, epaileak salaketari sinesgarritasuna ematen badio bertaratuko dela iragarri du.
2013/02/14 - 16:02
Jose Amedo polizia ohiak Santi Brouarden hilketaren datuak aurkeztu ditu
Santi Brouarden hilketa berriro epaitegietan da. 28 urte pasa dira, eta Jose Amedo polizia ohiak hilketaren datuak aurkeztu ditu Bilboko epaitegian. Brouarden familiak ez dio sinesgarritasunik eman.
2013/02/14 - 10:22
Brouarden hiltzailea Morcillo dela salatu du Amedok
Morcillok ustez HBko mahai-nazionaleko kidea hil zuela aitortzen duen bideo bat aurkeztu omen du poliziaburu ohiak Auzitegian.