Gernika Lumo
2023/12/16 - 14:16
Gernika-Lumoko EH Bilduk dio akordioa ''erabat itxita'' dagoela EAJrekin, ''lehenbailehen'' sinatzeko prest
Jose Ramon Bilbao Catala 'Buli'k, zentsura-mozioa onartuz gero alkate izango litzatekeen EH Bilduko zinegotziak, esan du proiektuak aurrera eramateko "egonkortasuna" lortzeko aurkeztu nahi dutela mozioa: "Ez da inoren kontra".
2023/12/15 - 14:54
Itxaso Atutxaren hitzak babestu ditu Ortuzarrek, eta zentsura-mozioa aukera bat dela berretsi du
EBBko presidenteak adierazi duenez, ez daki EH Bildurekin hitz egin den mozio hori aurkezteko. Nolanahi ere, bere ustez, Gernika-Lumoko alkateak ez du bere konpromisoa bete.
2023/12/08 - 16:25
Giza mosaiko erraldoia egin dute Gernikan Palestinako herriaren alde
Gernika-Palestina herri-ekimenak deituta, 3.000tik gora lagunek giza mosaiko handi bat egin dute, Palestinako bandera eta Picassoren "Guernica" koadroaren zati bat irudikatuta, eta gatazkan esku hartzeko eskatu diote nazioarteari.
2023/12/08 - 13:46
Palestinaren kontrako genozidioa amaitzeko eskatu dute Gernika-Lumon, giza irudi erraldoia osatuta
Milaka pertsonak palestinar herriari elkartasuna adierazi eta nazioarteari gatazkan esku hartzeko galdegin diote: "Munduak eta historiak ezin dute Gernika berri bat onartu".
2023/11/29 - 14:19
Greba feminista orokorreko manifestazio eta mobilizazioak: non eta noiz
Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta eskualdeko udalerri handietan manifestazio jendetsuak deitu dituzte arratsalderako, eta goizean mobilizazioak egongo dira ehunka herritan.
2023/11/24 - 05:00
Saltzaile eta erosle gutxiago dabil herrietako asteroko azoketan
Ordiziako eta Gernikako azoketan izan gara. Saltzaile asko erreleborik utzi gabe erretiratzen dira, erosleak ere gero eta gutxiago eta helduagoak dira. Baina teknologia berriek itxaropenerako bidea ere zabaltzen dute.
2023/11/23 - 09:44
Bertso Eguna urtarrilaren 27an izango da, Gernika-Lumon
Egun osoko plana izango da: bertso poteoa, bazkaria eta bertso saio nagusia. Abenduaren 19an jarriko dituzte sarrerak salgai.
2023/10/30 - 15:47
Giro bikaina Gernikako Urriko Azken Asteleheneko azokan
Eguraldia lagun, milaka pertsona gerturatu dira azokara. Gernikara 100.000 pertsona baino gehiago joatea espero da eta Udalak garraio publikoa erabiltzeko eskatu du.
2023/10/30 - 15:01
Eguraldia lagun, milaka pertsona hurbildu dira Gernika-Lumora, Urriko Azken Asteleheneko azoka tarteko
Goizak aurrera egin ahala, eguzkia nagusitzen joan da Bizkaiko udalerrian. Jendetza ibili da herrigunean paratutako 307 postuetan. Baserritarrek nabarmendu dutenez, ahalegindu dira prezioei eusten, baina fruta eta babarruna iaz baino garestiago egon dira postuetan.
2023/10/30 - 10:04
Gernikako Azken Asteleheneko azokak 307 postu eskainiko ditu eta milaka bisita izatea espero da
Gernikako Udalak garraio publikoan joateko deia egin du, bai autobusez, bai trenez. Eguerdira arte euria espero da, baina, arratsalderako, ostarteak zabalduko dira.
2023/10/30 - 09:15
Albiste izango dira: Israel-Hamas gerra, Urriko Azken Astelehena Gernikan eta urriko KPI datuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/10/29 - 00:19
Urdaibaiko Guggenheim museoaren aurkako manifestazio zaratatsua egin dute gaur arratsaldean Gernikan
Euskadiko Biosferaren erreserba bakarra dela ekarri dute gogora, eta proiektuak izango dituen ondorio kaltegarriak salatu dituzte. Eider Gotxi, Guggenheim Urdaibai Stop Plataformako kideak ohartarazi du Museoak ez dituela eskualdearen beharrak betetzen, beste interes batzuk dituela.
2023/10/27 - 12:27
Ireki dute Omako baso berria
Agustin Ibarrolaren lana oinarri duen aire libreko artelana ondoko pinudi batean margotu dute, Kortezubin bertan. Bisitak egin ahal izateko erreserba egin behar da aurrez.
2023/10/23 - 21:17
Autonomismoa elkarbizitzarako proiekturik onena dela aldarrikatu du Feijook Gernikan
Gernikako Estatutuaren urteurrena ospatzeko egin ohi den ekitaldian parte hartu du PPko buruak, Euskadiko alderdiko buruzagiekin batera.
2023/10/21 - 15:41
''Konponbiderako giltzak'' lelopean manifestatuko da Sare urtarrilaren 13an
Presoen eskubideen aldeko urteroko martxaren leloa aurkeztu du ETAko presoei babesa erakusteko herri-plataformak Gernika-Lumon, eta horiei ezartzen zaien "salbuespenezko espetxe-politika" salatu du berriro.
2023/10/05 - 10:14
Albiste izango dira: Literaturaren Nobel Saria, Gernikako gobernagarritasuna eta Usansoloren desanexioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/10/04 - 23:14
Gorroñok ez du Gernikako alkatetza utziko
Tentsio handiko osoko bilkura batean, Jose Maria Gorroño Gernikako alkateak (Guztiontzako Herria) hitz gogorrak erabili ditu EAJren kontra. Udal hauteskundeen ondoren hitzez adostutakoa ez betetzea eta gezurretan aritzea egotzi die jeltzaleei.
2023/10/04 - 16:10
Guztiontzako Herriak "babes osoa" agertu dio Jose Mari Gorroñori alkate karguan jarrai dezan
Gernikako Udalak bilkura deitu du arratsalderako, eta, aurreikusitakoaren arabera, Jose Mari Gorroñok ez du Alkatetza utziko.
2023/10/02 - 11:42
Gernikako Urriko Lehen Asteleheneko Ganadu Feriaren lehiaketa ospatzen ari dira, atzoko adarkada gorabehera
Gernikako Urriko Lehen Asteleheneko azokako epaimahaiak bertan behera utzi zuen atzo animaliak baloratzeko ekitaldia, zezen batek laguntzaile bati adarkada bat eman ostean. Zaurituaren egoera ikusita, gaur lehiaketa bertan behera ez uztea erabaki dute.
2023/10/02 - 10:22
Gernikako Urriko Lehen Asteleheneko ganadu azokan abelburuen lehiaketa egiten ari dira
Zaurituaren egoera ikusita, gaur lehiaketa bertan behera ez uztea erabaki dute. Gainera, egitarauak jasotzen dituen gainerako jarduerak ere egiten ari dira.