Hego Korea
2017/08/25 - 13:47
Samsungeko oinordekoa, 5 urteko kartzela-zigorrera zigortua ustelkeriagatik
Hego Koreako justiziak erruduntzat jo du Lee Jae-Young, Park Geun-hye presidente ohia erosi zuela egotzita, Gobernuaren mesedeak lortzeko helburuarekin taldeko buru moduan finkatzeko.
2017/08/11 - 11:45
Hainbat lagun kaiolatuta Seulen, txakur-haragia debekatzea xede
Dozena bat lagunek hartu dute parte protestan; horietako batzuk odolez zikindurik baude bezala agertu dira. Txakur-haragia Hego Koreako jatetxe askotan eskaintzen dute.
2017/07/28 - 23:05
Ipar Koreak kontinentearteko misil bat jaurti du Japoniako Itsasorantz
Japoniako Gobernuak aurtiketaren berri izan duten arren, misila balistikoa izan ote den oraindik ezin dutela baieztatu gaineratu du.
2017/07/17 - 14:20
Elkarrizketak hastea proposatu dio Seulek Piongiangi, tentsioa baretzeko
Hego Koreako Gobernuak bilera ostiralean egitea proposatu du, Segurtasun Gune Bateratuan.
2017/07/06 - 10:56
Whashingtonen eta Pyongyangen jolas arriskutsua
Ipar Koreak misil asko ditu Seulera begira. Japoniari dagokionez, helmen ertaineko misilak ere iritsiko lirateke hirietara. Beraz, Tokio eta Seul Trumpen irrika militarra baretzen saiatzen ari dira.
2017/07/05 - 11:06
AEBk eta Hego Koreak proba militarrak egin dituzte, misilak erabiliz
Ipar Koreak jaurti zuen, arrakasta lortuta, misil balistiko bat asteartean; ordu batzuen buruan, AEBk eta Hego Koreak euren 'su-gaitasuna' erakutsi dute.
2017/07/05 - 11:06
AEBk eta Hego Koreak duten indarra erakutsi diote Ipar Koreari
Pyongyangek misil interkontinental bat jaurti izanari erantzun diote misilak jaurtita.
2017/07/04 - 11:10
Misil interkontinentala jaurti duela iragarri du Ipar Koreak
"Munduko edozein leku kolpatzeko" ahalmena dauka misilak, esan du Pyongyangek. 2.802 km-ko altuera hartu eta 39 minutuko hegaldia egin du, xedea jo aurretik.
2017/07/04 - 08:38
Ipar Koreak beste misil balistiko bat jaurti du Japoniako Itsasora
"Tipo honek ez al dauka besterik egiteko bizitzan?", esan du Donald Trumpek. Misila helmen ertainekoa izan da eta 2.500 km-ko altuera hartu du. Ipar Koreak "iragarpen garrantzitsua" egingo du gaur.
2017/07/01 - 00:14
Trumpi pazientzia 'agortu' zaio Ipar Koreako aferean
AEBko presidenteak esan du amaitu dela herrialde asiarrarekin "pazientzia estrategikoaren" garaia, eta arma frogei "ausardiaz" erantzungo diela hitzeman du.
2017/06/08 - 10:14
Ipar Koreak lurretik itsasorako hainbat misil probatu ditu berriz
Misilek 200 bat kilometro egin dituzte Japoniako Itsasoko uretan erori aurretik. Itsasontzi aurkako gurutzaldi-misilak dira, baina ez dute zehaztu zenbat jaurti dizuten.
2017/05/29 - 10:53
Ipar Koreak beste misil balistiko bat jaurti du
Misilak 450 km-ko distantzia egin du, 560 km-ko altuerarekin, eta Gune Ekonomiko Berezian erori dela uste dute, Japonian.
2017/05/14 - 10:47
Ipar Koreak misil balistiko bat jaurti du
Misil balistikoak 700 kilometro zeharkatu ditu eta itsasoan erori da, Japonian. Larunbatean jaurti zuten misil berria, Hego Koreako agintari militarrek jakinarazi dutenez.
2017/05/11 - 10:23
Hego Koreak tentsioa baretzea erabaki du
Moon Jae-In presidente aukeratuta, desadostasunak modu diplomatikoan konpontzearen alde egin dute hegokorearrek.
2017/04/16 - 12:47
Ipar Korea misil bat jaurtitzen saiatu da
Arma programa dela eta AEBrekin bizi duen tentsioa areagotzen ari den unean egin du saiakera Piongiangek.
2017/03/31 - 10:38
300 lagun barruan zituela hondoratu zen ferrya porturatu dute
Duela ia hiru urte hondoratu zen ferrya 300 lagunen heriotza eraginez, gehienak ikasleak.
2017/03/21 - 15:49
Hego Koreako Park presidente ohiak fiskaltzan deklaratu du
Milaka herritarrek aste luzez eskatu ondoren, ustelkeria salaketengatik galdekatu dute Park.
2017/03/06 - 09:46
Ipar Koreak lau misil balistiko jaurti ditu itsasora
Japoniak, Hego Koreak eta AEBk esan dute "onartezina" dela misilak botatzea, eta ondorioak izan daitezkeela ohartarazi diote Piongiangi. EBk ere bat egin du gaitzespenarekin.
2016/05/26 - 12:13
Sherpa euskal enpresak 6,5 milioi dolarreko finantzaketa eskuratu du
Orain gutxi Sherpak Samsung multinazional korearrarekin akordioa sinatu zuen, Sherpa aplikazioa enpresa horren gailu modernoenetan egon dadin.
2015/06/17 - 16:57
Gizon bat hil da Alemaniako erietxe batean MERS birusak jota
Munduko osasun Erakundearen arabera gaixotasuna piztu izana serioa da, baina oraingoz ez nazioarteko koordinazioa eskatzeko adinakoa.