Hondarribia
2024/09/08 - 14:48
Alarde inklusiboena: desgaitasun bat duen kantinera batekin desfilatu du Jaizkibelek
Nahia Salaberriak gurpil-aulkian desfilatu du alarde parekidearen aldeko Jaizkibel konpainiarekin. Desgaitasunak gorabehera, Hondarribiko Alardea guztiontzako festa dela erakutsi nahi izan du.
2024/09/08 - 14:01
Alarde tradizionalak atzerapenarekin desfilatu du, Jaizkibel konpainiari planto egin ondoren
Aurreikusitakoa baino 20 minutu geroago hasi dira konpainiak desfilatzen. Hala ere, jai giroa nagusitu da Hondarribiko kaleetan, 1638an Frantziako Armadaren aurkako garaipena ospatzen duen Alarde egunean.
2024/09/08 - 10:37
Jaizkibeli planto egin diote alarde tradizionaleko konpainiek Gernikako Arbola plazan
Konpainien elkargunea da Gernikako Arbola, baina alarde tradizionalekoek ez dute joan nahi izan. Dena dela, alarde parekidearen aldeko Jaizkibel konpainiakoei harrera egin diete zenbait agintarik.
2024/09/08 - 07:00
Lehen aldiz konpainia gisa desfilatu duen Jaizkibel babestu dute aurten ere erakundeek eta alderdiek
Alarde parekideak eta tradizionalak ordutegi ezberdinetan desfilatuko dute gaur, bi elkarteen artean "akordiorik ez delako lortu". Igor Enparan alkateak "erantzukizuna" eskatu du "jaiegun alai, lasai eta parte-hartzaileak" bermatzeko.
2024/08/23 - 16:27
Jaizkibelek konpainia gisa hartuko du parte lehen aldiz Hondarribiko Alardean
Orain arte manifestazioa egiteko baimena eskatuta irten izan dira kaleetara. Hala ere, Jaizkibel konpainiako Izaskun Larruskainek adierazi du kanpotik begiratuta litekeena dela aldaketarik ez nabaritzea. Ostiralean elkartuko dira etorkizuneko erabakiak hartzeko.
2024/08/23 - 16:09
Jaizkibelek ez duela Alarde baztertzailean parte hartuko zehaztu du Izaskun Larruskainek
Jaizkibel konpainiako ordezkariaren hitzetan, pauso bat lortu dute, baina asko falta zaie. Bestetik, konpainia inklusibo gisa, aurten Nahia Salaberria izango dute kantinera, gurpildun aulkian ibiltzen den emakumea.
2024/07/09 - 19:03
Hondarribiko Higerko errepidean luizi baten ondorioz martxotik itxita zegoen erreietako bat ireki dute
Hondarribiko Higerko errepidean luizi baten ondorioz martxotik itxita zegoen erreietako bat ireki dute. Aurreikuspena errepidea osorik abuztu hasieran ireki ahal izatea da.
2024/07/05 - 21:19
Higerko errepidean luizi baten ondorioz martxotik itxita dagoen bideko erreietako bat asteartean irekiko dute
Ezpondari eusteko lanak egin dituzte martxotik, eta trafikoa semaforo bidez txandakatuko dute orain, luiziak eragindako kalteak konpontzeko obra osagarriak bukatu bitartean. Aurreikuspenen arabera, abuztuaren hasieran irekiko dute errepidea osorik.
2024/07/05 - 16:02
Motor gidari bat hil da Hondarribian, N-638 errepidean izandako istripu batean
Motor baten eta bi autoren arteko istripua izan da, eta errepidea bi orduz egon da itxita.
2024/06/12 - 21:09
Hiru pertsona larri zauritu dira Hondarribian, moto lasterketa batean izandako istripuan
Lasterketako parte-hartzaileetako batek kontrola galdu du eta, gutxienez, bost ikuse harrapatu ditu. Horietako hiru larri daude, eta beste bik zauri arinak dituzte.
2024/05/17 - 14:22
Hondarribiko Higer itsasargira doan errepidea uztailaren amaieran berriro irekitzea aurreikusten du Aldundiak
3300 metro kubikoko lur-jausia izan zuen mendi-hegala egonkortuta dago jada. Laster metalezko sare bat eta segurtasun-horma bat jarriko dira. Aldundiak ekainaren amaieran errei bat irekitzea espero du, eta errepidea osorik uztailean.
2024/05/15 - 15:13
Herri askotan San Isidro eguna ospatzen ari dira gaur, nekazarien zaindaria
Arespalditzan, adibidez, urteroko azoka egiten ari dira, Pirinioetako behien lehiaketa probintziala protagonista dela. Hondarribian, berriz, prozesio batekin hasi dute eguna Guadalupeko Ama Birjinaren Santutegian.
2024/05/06 - 10:05
Albiste izango dira: EITB Data: Etxebizitza turistikoak, EAJren akreditazioa, Basterretxea jaio zela 100 urte
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/06 - 08:00
Etxebizitza turistiko gehienak kostaldean daude
Kostako udalerriek dute etxebizitza turistiko gehien, hiriburuetatik aparte. Bermeo (Bizkaia) eta Zarautz (Gipuzkoa) daude zerrendaren goiko postuetan.
2024/05/03 - 15:35
Zazpi milioi kilo antxoa eta 9,1 milioi kilo berdel deskargatu dituzte Euskadiko portuetan
Estatuak ezarritako antxoaren kuota arrantzaldi honetan 31.614.622 kilokoa da. Kantauri itsasoan (Euskadi, Kantabria, Asturias eta Galizia) 11,4 milioi kilo harrapatu dituzte, hau da, Estatuko kuotaren % 36. Antxoaren batez besteko prezioa 1,55 €/kilokoa da.
2024/05/02 - 14:53
Jakes Txapartegi, itsua den pianista amorratu gaztea
Jakes Txapartegi Hondarribiko gaztea itsua da, baina hori ez da oztopo bere pasioari ekiteko: pianoa jotzea.
2024/04/19 - 13:50
Euskal Herriko puntu askotan goiza hotza izan den arren, eguna eguzkitsua eta epela izango da
EAEko tenperaturarik baxuena -3,8 gradukoa izan da Pagoetako estazioan, Urizaharran (Araba), eta -3,4 gradukoa Navarreten, Bernedon (Araba).
2024/04/06 - 21:08
Emakume batek eraso matxista bat jasan du Hondarribian
Udalak elkarretaratzea egin du arratsaldean erasoa gaitzesteko. Gipuzkoako Foru Aldundiak, bestalde, "irmoki" salatu du erasoa, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde borrokan jarraitzeko deia egin du.
2024/04/05 - 22:01
Auto-ilarak bukatu dira AP-8an, Irunen
Ibilgailu partikularren eta kamioien joan-etorri handia dela eta, auto-ilarak sortu dira, 13:00etan hasita, eta 18:30etan 11 km-rainokoak ziren. Auto-ilarek inguruko errepideetan izan dute eragina, N-121-A errepidean besteak beste.
2024/04/04 - 14:39
Arrantzaleak pozik daude antxoaren kanpainaren martxarekin
Atzo eta gaur antxoa asko sartu da euskal kostaldeko portuetan. Hondarribian, adibidez, gaur 300.000 kilo antxoa saldu dira. Berdelaren kanpaina, aldiz, ez da hain ona izaten ari.