Hondarribia
2022/05/21 - 12:21
Salaberria: "Gizon saregileak ere badaude, baina arrantzaleen baldintzak izan dituzte beti"
Duela 40 urte hasi zen saregile lanetan Edurne Salaberria; Pasaian ikasi zuen ofizioa, ondoren Donostian hainbat urtez aritu zen sareak josten, eta, egun, Hondarribiko portua du lantoki. Erretiroa lehenago hartu ahal izatea berri pozgarria dela esan du, baina badituzte aldarrikapen gehiago ere.
2022/05/19 - 20:41
Emakume saregileek eta enpaketatzaileek erretiroa lau urte lehenago hartu ahal izango dute
100 emakume inguru baino ez dira geratzen aipatutako lan horiek egiten, eta Edurne Salaberria Hondarribiko saregileak adierazi duenez, neurri honek "gazteak erakartzeko" balio dezake, sektoreak beste arazo batzuk ere badituen arren.
2022/05/18 - 12:12
Lau euskal atunontzi Senegalen geldirik daude, arrantza egin ezinda
Getariako bat, Hondarribiko beste bat eta Bermeoko bi dira. Senegalgo Gobernuak Europar Batasunarekin duen akordioa hautsi du, eta arrantzarako baimena ukatu die. Urte hasieratik daude Dakarko portuan geldirik, eta, haiekin batera, baita bost arrantzale ere.
2022/04/15 - 22:35
Asteko prozesiorik jendetsuenak egin dituzte Ostiral Santuan
Tradizio handikoak dira ostiraleko prozesioak Euskal Herrian. Bilbo, Iruñea, Hondarribia eta Segurako kasuak, adibidez, baita Balmasedako Pasio Biziduna ere.
2022/04/07 - 21:55
Gotzone Sagarduik dimisioa "berehala" ematea eskatu dute lau ospitaleko profesionalek
Zentroetako oinarrizko zerbitzuek pairatuko edo dagoeneko sufritutako murrizketak eta deuseztapena salatu dituzte agerraldian, "Bizirik. No al desmantelamiento" lelopean.
2022/04/07 - 21:09
51 urteko arrantzale hondarribiar bat hil da Kantabriako uretan, bihotzekoak jota
'San Antonio Berria' ontzian ari zen lanean, berdelaren kanpainan murgilduta. LABek gogorarazi duenez, aurten gutxienez 16 behargin hil dira lanpostuan jadanik.
2022/03/29 - 10:46
Bi asteko geldialdiaren ostean, berdela jaso dute batez ere euskal portuetan
Atzo itsasora irten ziren Bizkaiko eta Gipuzkoako baxurako itsasontziak antxoa eta berdel bila. Lonjetara batez ere berdela iritsi da, eta oso antxoa gutxi.
2022/03/22 - 17:46
Uretako garraio publikoa
Garraio publikorik azkar, eroso eta xarmagarrienak dira zerbitzua eskaintzen duten lekuetan. Faktorian bi probatu ditugu
2022/03/21 - 16:58
Asteartean ere ez dira itsasoratuko baxurako arrantza-ontziak, eta egunez egun aztertuko dute egoera
Une honetan, antxoaren eta berdelaren kanpainetan murgilduta daude baxurako euskal arrantzaleak.
2022/03/21 - 11:27
Low cost gasolindegiak erregairik gabe geratzen hasi dira
Garraiolarien greba dela eta erregaia ez da gasolindegietara iristen ari azken egunetan. Hau dela eta, gasolindegi batzuk hasi dira erregairik gabe geratzen.
2022/03/09 - 20:50
Gasolioaren prezioak atunontzien bideragarritasuna kolokan jartzen duela ohartarazi dute armadoreek
Anertz Muniategi ANABAC Atunontzi Armadoreen Elkarteko zuzendari nagusiak ohartarazi duenez, Italiako flotak jarduera bertan behera utzi du dagoeneko.
2022/03/09 - 15:52
Eudelek deituta, bost minutuko elkarretaratze isillak egin dira udaletxeetan Ukrainiaren alde
EAEko hiri eta herri askotan bost minutuko bilkuran egin dituzte eguerdian ukrainiako herriari babesa erakusteko. Txalo artean amaitu dira bilkurak gehienak.
2022/03/09 - 13:52
Ukrainaren aldeko elkarretaratzeak
EAEko eta Nafarroako udalek bost minutuko elkarretaratze isilak deitu dituzte gaur eguerdirako, Ukrainako herriari babesa emateko.
2022/02/18 - 23:28
Elkarretaratzea Hondarribian, duela astebete adingabe batek salatutako sexu erasoagatik
Hondarribian elkarretaratzea egin dute, joan den ostiralean herrian izandako sexu erasoa salatzeko. Bortxaketa leporatuta, 29 urteko gizon bat dago kartzelan, epailearen aginduz. Ikerketa zabalik dago oraindik.
2022/02/17 - 18:34
29 urteko gizon bat espetxeratu dute Hondarribian emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita
Eraso matxista joan den ostiralean gertatu zen Hondarribiko etxebizitza batean eta ustezko erasotzailea atzo goizean atxilotu zuten.
2022/01/15 - 20:23
Furgoneta batek txirrindulari bat harrapatu du nahita Hondarribian
Txirrindularia ospitalera eraman behar izan dute, buruan kolpea jasota. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, liskarra izan dute furgoneta gidariak eta txirrindulariak, eta nahita harrapatu du. Jendarmeriak atzeman egin du gidaria Lapurdin.
2022/01/15 - 18:47
Segurtasuna eskatu dute txirrindularientzat Gaintxurizketan
Duela astebete bertan hil zen Jon Rodriguez omentzeko eta bidegorria bezalako azpiegitura seguruak eskatzeko, bizikleta martxa egin dute ehunka txirrindularik.
2022/01/13 - 20:15
Gipuzkoak covid funtseko 25,1 milioi euro banatuko dizkie udalerriei
Oinarrizko zerbitzu publikoetara (osasungintza, hezkuntza eta gizarte zerbitzuak) zein bestelako gaietara bideratu ahal izango dituzte baliabide horiek.
2022/01/07 - 18:12
Euskal kostaldea, espaziotik ikusita
Copernicus behaketa programak satelite bidez ateratako zenbait argazki zabaldu ditu. Horietako batzuetan, euskal kostaldea eta Bilbo dira protagonista.
2022/01/02 - 15:22
Etxebizitza bat erre da Hondarribian, kargatzen ari ziren patinete elektriko baten bateriak su hartuta
Loraitz urbanizazioan jazo da. Sutearen ondorioz, hainbat bizilagun etxetik irtenarazi dituzte. Suhiltzaileek sua itzali dute dagoeneko, eta kalte materialak zenbatzeko unea da. Ainara S.L.-k grabatutako bideoa.