Irun
2024/02/29 - 20:59
Zortzi pertsona eraman dituzte ospitalera sute batean kea arnasteagatik, Irunen
Sutea 17:15ean piztu da, Pelegrin de Uranzu kaleko 16. zenbakian, eta eraikina hustu behar izan dute. Antza denez, beheko solairuan hasi da sua. Suhiltzaileek dagoeneko itzali dituzte sugarrak.
2024/02/28 - 14:08
60.000 euroko isuna ezarri diote gizon bati Irungo etxe batean 90 pertsona baino gehiago erroldatzeagatik
Maizterrak 100 eta 900 euro artean eskatzen zizkien "pertsona atzerritarrei" erroldatzearen truke.
2024/02/22 - 15:21
Kamioi batek istripua izan du AP-8an, Irunen, Kantabriarako noranzkoan, eta auto-ilarak sortu dira
Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, istripua 7. kilometroan gertatu da eta errei bat itxita dago. Horren ondorioz, hiru kilometroko auto-ilarak sortu dira.
2024/02/22 - 10:44
"Faisaien irla" film luzea filmatzen hasi dira Bidasoaren ertzetan
Asier Urbieta zuzendariaren lehen film luzea mugaren kudeaketa dramatikoan girotuta dagoen "mugako thrillerra" da, Jone Laspiur eta Sambou Siaby ditu protagonista eta euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz ari dira filmatzen.
2024/02/20 - 11:36
Irunen atxilotutako lau gizon espetxeratu dituzte gizonezko bat atxiki eta larri zauritzeagatik
Lesio eta mehatxu delituak eta biktima legez kontra atxikitzea egotzi diete 29, 34, 41 eta 62 urteko lau atxilotuei.
2024/02/12 - 09:48
Uholde txikiak izan dira Bilboko hainbat auzotan eta Erandion, marea biziak tarteko
Itsasgora 06:11n izan da, eta ondorioz, Bilboko itsasadarraren maila asko igo da, Zorrotzaurreko uharteko hainbat etxebizitza urpetuta; Olabeaga ere urak hartu du. Erandion, Obieta kalean sortu dira arazo gehien. Oria ibaiak gainezka egin du Orio eta Aia artean, N-643 errepidearen parean.
2024/02/11 - 19:55
Zaintza sistemak prest kostaldeko herrietan, goizaldeko itsasgora "historikoa" izan daitekeelako
Itsasgora 06:11n izango da, eta bat egingo du olatu handiengatik ezarritako abisu horiarekin, 05:00etatik 07:00etara egongo baita indarrean.
2024/02/10 - 14:21
Bertan behera geratu dira, haizeagatik, arratsaldean Donostian eta Irunen egitekoak ziren desfileak
Eusko Jaurlaritzaren abisu horiak 100 km/h-ko abiadura gainditu dezaketen haize-boladak aurreikusten ditu gaur arratsalderako, eta, ondorioz, erabaki hori hartu behar izan dute, segurtasun-baldintzak ezin zirelako bermatu.
2024/01/28 - 16:53
Gorpu bat aurkitu dute Bidasoko uretan, Irunen
Hilotza Santiagotarrak arraun taldearen egoitzaren inguruan agertu da, eta Guardia Zibilak hartu du gertatutakoa argitzeko ardura. Irungo Azken Portu auzoko 52 urteko gizonezko batena da gorpua.
2024/01/28 - 10:25
Hogeita lau urteko gizonezko bat hil da Irunen trenak harrapatuta
Larunbat iluntzean gertatu da ezbeharra, Irungo Bentak geltokitik 800 metrora.
2024/01/24 - 11:22
Erkoreka: "Gaurkoa egun konplikatua izango da Biriatun, ahal dela bide alternatiboak hartu behar dira"
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak aitortu du laborariak Baionan egiten ari diren protestak zirkulazio arazoak ekar litzakeela mugan. Hala, Frantziarako bidea hartu nahi dutenei beste errepide batzuk hartzeko deia egin die.
2024/01/11 - 12:42
2.700 kilometroko bidea egingo du Korrikak, euskararen oinatzak Euskal Herri osoan iltzatuz
Martxoaren 14tik 24ra Korrikak egingo duen ibilbidea aurkeztu du gaur AEK-k. Kilometroak erreserbatzeko aukera, berriz, otsailaren 1ean zabalduko dute.
2023/12/29 - 18:35
Bidasoko aterpetxe bateko bi arduradun ikertzen ari dira animaliei tratu txarrak emateagatik
Ikerketa urrian hasi zen, elkarte animalista batek aterpetxe horretan atzemandako baldintza eskas batzuen berri izan ondoren Ertzaintzak.
2023/12/20 - 12:02
Jorge Gimenez Bech editorea zendu da
Alberdania argitaletxearen sortzaile eta zuzendaria idazle eta itzultzaile ere jardun da. 67 urte zituela hil da.
2023/12/07 - 13:12
Ibaiak ez du hiltzen
Fermin Muguruza zuzendariak eta Jone Unanua ekoizle eragileak "Bidasoa 2018-2023" dokumentala aurkeztu dute Durangoko Azokan, Irudienea gunean. "Bidasoari egindako amodiozko kantua" egunero egongo da ikusgai, Kulturaren Plazan.
2023/12/06 - 15:14
Irteera operazioak zirkulazioa zaildu du AP-8an, Irunen, Baionarako noranzkoan
Goizean zehar 10 kilometrorainoko auto ilarak sortu dira puntu horretan.
2023/11/29 - 14:19
Greba feminista orokorreko manifestazio eta mobilizazioak: non eta noiz
Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta eskualdeko udalerri handietan manifestazio jendetsuak deitu dituzte arratsalderako, eta goizean mobilizazioak egongo dira ehunka herritan.
2023/11/27 - 21:00
José Antonio Santanok agur esan dio Irungo alkate izateari
Santanok agur esan dio astelehen honetan Alkatetzari, ezohiko osoko bilkura batean, eta agindu du hiriaren alde lanean jarraituko duela Estatuko Garraio idazkariaren kargu berritik. Santanok (PSE-EE) dimisioa aurkeztu du, eta aho batez onartu dute.
2023/11/27 - 12:48
Cristina Labordak hartuko du Irungo Alkatetza
Santanok agur esan dio astelehen honetan Alkatetzari, ezohiko osoko bilkura batean, eta agindu du hiriaren alde lanean jarraituko duela Estatuko Garraio idazkariaren kargu berritik.

2023/11/25 - 21:38
Santanok Irungo Alkatetza utziko du, 21 urteren ostean, Espainiako Garraio Ministerioan lan egiteko
Estatu idazkaria izango da garraio arloan Pedro Sanchezen gobernu osatu berrian. Astelehenean iragarriko du agurra ofizialki, eta asteartean onartuko du Ministroen Kontseiluak izendapena.