Japonia
2015/05/29 - 10:33
Irla bat hustu dute Japonian, Shindake sumendiaren erupzioagatik
Japoniako agintariek Kuchinoerabu irla hustutzeko agindua eman dute Shindake sumendiaren erupzio indartsuaren ondorioz. Uhartean 113 pertsona bizi dira.
2015/04/22 - 12:16
Shinzo Aberen etxearen teilatuan 'drone' bat aurkitu dute
Lehen ministro japoniarraren etxearen teilatuan aurkitu duten 'drone'ak emisio erradioaktibo baxuak ditu.
2015/04/21 - 11:31
Japoniako tren batek 600 km/h-ko abiadura gainditu du
Lebitazio-magnetikoari esker dabilen trena proba fasean dago eta 603 kilometro orduko abiadura lortu du. Lehendik tren berak zuen errekorra gainditu du horrela.
2015/04/10 - 14:39
Joseba Cordon:''Manga eta japoniar kulturaren erakusleihoa da Expotaku''
Manga, anime eta japoniar kulturaren zaleek hitzordua dute Irungo Ficoban: Expotaku azoka. Ekimenak erakusketa, hitzaldi eta proiekzio ugari programatu dituela adierazi digu Joseba Cordón Sentoku Jidai elkarteko presidentea.
2015/02/03 - 14:05
Gizon bat atxilotu dute 100 emakume drogatu eta bortxatzea egotzita
Mediku ikerketa batean parte hartzen ari zirela sinetsarazi zien, eta abusuak bideoan grabatu eta Interneten zabaldu zituen.
2015/02/01 - 00:54
Estatu Islamikoak Kenji Goto gatibu japoniarra hil du
Shinzo Abe Japoniako lehen ministroak kazetari japoniarraren hilketa 'arbuiagarria' gaitzetsi du. Estatu Islamikoak hilketaren berri ematen duen bideoa argitaratu du larunbat honetan.
2015/01/25 - 12:36
Yukawaren heriotza berretsi du Japoniak, eta Goto aske uztea eskatu du
Japoniako lehen ministroak "ontzat" eman du Estatu Islamikoak argitaratutako bideoa. Bertan Kenji Goto gatibu japoniarrak haren lagunaren heriotza iragarri zuen.
2015/01/24 - 17:53
Gatibu japoniarretako bat hil du ISISek
Kenji Gotoren bizitzaren truke, Sajida al Rishawi milizianoa aske uztea eskatzen du orain Estatu Islamikoak. Japoniako Gobernuak Haruna Yukawaren hilketa gaitzetsi du.
2015/01/20 - 09:45
Bi japoniar hiltzearekin mehatxu egin du Estatu Islamikoak
Nazioarteko koalizio militarrari emandako babesa kritikatu du eta 72 orduko epea eman dio 200 milioi dolar ordaintzeko.
2015/01/09 - 10:43
Elurretako makakoak ur termaletan bainatuz egiten diote aurre hotzari
Tximino makakoak, elurretako makako bezala ezagutzen ditugunak, ur termaletan bainatzen dira zero azpiko tenperaturei aurre egiteko.
2014/12/24 - 10:50
Shinzo Abe berrautatu dute Japoniako lehen ministro
Japoniako Parlamentuak Shinzo Abe berraukeratu du herrialdeko lehen ministro. Bere politika ekonomikoek zuten babesa neurtzeko deitu zituen hauteskundeak Abek.
2014/12/14 - 18:37
Shenzo Aberen koalizioak garaipen irmoa lortu du hauteskundeetan
Lehen ministroaren Alderdi Liberal Demokratak eta Komeito Berria haren bazkide den alderdiak gehiengo zabala berretsi dute.
2014/12/14 - 11:54
Japoniako hauteskundeak, elurrak eta parte-hartze baxuak baldintzatuta
Hauteskundeetako emaitzak Shinzo Abe lehen ministroaren politika ekonomikoaren inguruko iritzia eskatzeko erreferendum baten moduan hartuko dituzte.
2014/11/18 - 09:32
Ken Takakura aktore japoniarra zendu da, linfoma baten ondorioz
‘Japoniako Clint Eastwood-a’ esaten zioten Takakurari, bere ibilbidean zehar aukeratutako pertsonai gogor eta zakarrengatik.
2014/10/24 - 12:50
'Friends' animaziozko film japoniarra, euskaraz ikusgai zinemetan
Zinema Euskaraz programari esker, euskaraz ikusi ahalko da Takashi Yamazaki zuzendariaren lana. Japan Academy Awardseko film onenaren saria eskuratu zuen 2003an.
2014/10/20 - 11:03
Ekonomia eta Justizia ministroek dimisioa eman dute Japonian
Justizia ministroari hauteskunde legea urratzea leporatu diote, eta ekonomia ministroari berriz, diru funtsa legez kanpo erabiltzea.
2014/10/12 - 12:56
Vongfong tifoi indartsua Japonian
Kyushu irla Japoniako jendetsuenetarikoa da, eta Vongfong tifoiak astelehenean joko du bertan. Dagoeneko heldu dira euriteak eta haizeteak.
2014/10/11 - 12:28
'Vongfong' tifoiak Japoniako hegoaldea jo du
Aurten izan den "gogorrena" da eta aste honetako bigarrena. Herrialde guztian izan dezake eragina, euriteekin eta haize indartsuekin.
2014/10/01 - 11:15
Ontake sumendiaren erupzioa grabatu zuten bertatik bertara mendizaleek
Ontake sumendira igotzen ari ziren mendizale talde batek sumendia erupzioan sartu zen unea grabatu zuten. Korrika ospa egin behar izan zuten bertatik.
2014/09/29 - 10:56
Ontake sumendian hildako mendizaleen bila jarraitzen dute Japonian
Ontake mendiaren erupzioan hildakoak 31 izan daitezke. Erreskate taldeak gaur jarraituko dute mendizaleen bila.