Kataluniako Generalitatea

2023/03/30 - 15:34
Laura Borras: ''Ez dut epaiketa justurik izan eta ezin nuen epai justurik espero''
Juntseko presidenteak agerraldia egin du hedabideen aurrean, Institució de les Lletres Catalanes zuzentzen ari zela kontratuak zatikatzeagatik lau urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri diotela jakin ostean. "Ezin dugu zapalketa demografiko hau normalizatu", adierazi du.
2023/03/29 - 01:04
Llarena epaileak behin-behinean aske utzi du Clara Ponsati, baina apirilaren 24an deklaratzera deitu du
Kontseilari ohia gaur itzuli da Kataluniara, atzerrian bost urte eman ondoren, eta 18:07an atxilotu dute Bartzelonako Katedralaren plazan. Epailearen aurrera eraman ostean, Ponsati epaitegitik atera da 22:49an.
2023/03/28 - 21:46
Clara Ponsatiren atxiloketa Bartzelonan: mosso batek plaka atera eta politikariak akreditazioa erakusten dio
Kalez jantzitako mosso batek kontseilari ohia atxilotu du 18:07an Bartzelonako Katedralaren plazan, Kazetarien Elkargoan prentsaurrekoa eman ostean, nahiz eta bera eurodiputatu gisa identifikatu den eta immunitatea duela esan duen.
2023/03/28 - 20:26
Clara Ponsati atxilotu dute Kataluniara itzuli ondoren
Kalez jantzitako mosso batek kontseilari ohia atxilotu du 18:07an Bartzelonako Katedralaren plazan, Kazetarien Elkargoan prentsaurrekoa eman ostean, nahiz eta bera eurodiputatu gisa identifikatu den eta immunitatea duela esan duen.
2023/03/28 - 18:50
Clara Ponsati Kataluniara itzuli da: "Ez naiz bueltatu ituna egiteko, aurre egiteko baizik"
Junts alderdiko eurodiputatua bost urtez Eskozia eta Belgika artean bizi ondoren iritsi da Kataluniara, U-1aren ondoren. Rac1 hedabidearen arabera, asteazken honetan Bruselara joango da hegazkinez, Europako Parlamentuan egingo den osoko bilkuran parte hartzera.

2023/03/23 - 20:36
Vueling konpainiari isuna jartzea proposatu dute, azafatak takoiak eta makillajea eramatera behartzeagatik
Airelineak 5 eta 8 zentimetro bitarteko takoiak janzteko, azalaren antzeko makillajea aplikatzeko eta begi eta betile beltzen maskara delikatuak erabiltzeko eskatzen zien kabinako tripulatzaileei.
2023/03/20 - 15:18
Casadok onartu du ez zituela katalanari buruz esandakoak kontrastatu, baina "berriro" egingo lukeela
PPko presidente ohiak epailearen aurrean deklaratu du, Katalunian irakasleek gaztelaniaz hitz egiten duten haurrei komunera joaten ez uzteko jarraibideak dituztela esateagatik deitu baitzuten.
2023/02/27 - 00:09
Sanchezek eskua luzatu dio Aragonesi, "bizikidetzaren eta akordioaren" alde "indarrak batzeko"
Bi agintariak MWCren ongietorri afarian izan dira igandean. Bertan, Felipe VI.ak, Pedro Sanchezek, Aragonesek eta Ada Colau Bartzelonako alkateak mahaia partekatu dute Museu Nacional d 'Art de Catalunyan egindako ekitaldi batean. Aragonesek ez du bere diskurtsoan erreferentzia politikorik egin.

2023/02/20 - 12:16
Borrasen kontratuen onuradunak onartu du "lanak banatzea" adostu zutela
Bestalde, Borrasek berak ukatu egin du "ezelako deliturik" egin izana.
2023/02/01 - 20:55
Aurrekontu akordioa lortu dute ERCk eta PSCk, hiru hilabetez negoziatzen aritu ostean
Hartara, Aurrekontuak onartzeko behar zuen gehiengoa lortu du Legebiltzarrean Kataluniako Gobernuak. 2023an, 3.100 milio euro gehiago izango dituzte.
2023/02/01 - 20:39
ERCk eta PSCk aurrekontuen akordioa sinatu dute
Kataluniako aurrekontuen akordioa sinatu dute gaur arratsaldean ERCk eta PSCk. Horri esker, Kataluniako Gobernuak 2023an 3.100 milioi euro gehiago izango ditu.
2023/01/13 - 15:34
Puigdemont, Europar Batasuneko justiziaren epai erabakigarriaren zain
Espainiako zigor kodearen aldaketarekin batera Pablo Llarenaren autoak sedizio delitua kendu dio Carles Puigdemonti, baina iturri juridiko batzuek diote, Bruselan duen babesa ezbaian egon daitekeela, beti ere orain europarlamentari gisa duen immunitatea kentzen badiote.
2023/01/12 - 22:28
Puigdemont: "Ez naiz eskuburdinak jarrita itzuliko, aske baizik"
Buruzagi independentistak deitoratu du "Espainian berriro frogatu dela justizia politizatuta" dagoela, baina nabarmendu du "borroka amaiera arte" luzatuko duela.
2023/01/12 - 20:06
Zer agertoki irekitzen ditu Llarenaren azken ebazpenak Kataluniako politikarien balizko itzuleraren aurrean?
71 orrialdeko ebazpenean, Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiaren, Toni Comin, Lluis Puig eta Clara Ponsati kontseilari ohien eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiaren auzipetzea “egokitu” du epaileak.
2022/12/27 - 08:58
Aragonesek datorren urtean autodeterminazio erreferendumaren inguruko "akordio handia" lortzea proposatu du
"Barne zilegitasuna" lortu nahi du Generalitateko presidenteak, erreferenduma "Estatuaren aurrean" eta nazioarte mailan defendatzeko.
2022/12/25 - 15:18
Aragonesen ustez monarkia ''ez da zintzotasun eta integritate adibide''
Cataluniako presidenteak esan du balore errepublikanoak defendatzen jarraituko dutela, eta erabat burujabea izango den Katalunia dutela helburu.
2022/11/11 - 10:52
Errepresioa eteteko eta "desjudizializazioan" aurrera egiteko "pauso garrantzitsua" da, Aragonesen ustez
Generalitateko presidenteak azpimarratu du lanean jarraituko dutela etorkizunean "bi aldeek emaitzak onartuko dituzten" erreferendum bat egin ahal izateko Katalunian "poliziaren indarkeriarik gabe".
2022/10/11 - 15:14
Aragonesek babesa eskatu dio Juntsi aurrekontuak onartu ahal izateko
Pere Aragonesek adierazi duenez, "ez litzateke ulertuko" Juntsek 2023ko Kataluniako Aurrekontuak atzera botatzea, orain arte Ekonomia kontseilari izan den Jaume Girok egin dituelako. Junts, Comuns eta CUP lehentasunezko bazkide gisa mantendu ditu kontuak aurrera ateratzeko.

2022/10/11 - 12:21
Kataluniako kontseilari berriek kargua hartu dute, JxCat-eko kargugabetuak bertan direla
Pasa den astean JxCat-ekin sortutako krisi politikoari amaiera eman dio gaur Pere Aragones presidenteak kontseilari berrien kargu hartzearekin.

2022/10/11 - 09:51
Albiste izango dira: Kataluniako kontseilari berriak, Durangoko Azokaren aurkezpena eta Statkraften proiektua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.