Kontzertu Ekonomikoa
2013/06/27 - 13:43
Alonsok dio PP Kontzertuaren ‘defendatzaile sutsua” dela
Diputatuak esan duenez, bere alderdiak ez du inolako bake akordiorekin bat egingo, helburua 'biktimak umiliatzea bada'.
2013/06/22 - 20:02
Kontzertu Ekonomikoa 'irmotasunez' defendatzearen alde egin du Atutxak
"Autogobernu gehiago, ongizate gehiago" aldarrikatu du Bizkaiko EAJren presidenteak.
2013/06/19 - 00:53
Urkullu: 'Kontzerturik gabe, autogobernu izateari utziko lioke'
Gainera, Kupoa eta Kontzertua 'bereizezinak' direla esan dio Erkorekak PSOEri. Jose Antonio Pastorrek, berriz, legediak Kupoa bost urtean behin berrikustea jasotzen duela azpimarratu du.
2013/06/17 - 19:28
Rubalcaba: 'Kontzertuari eta Hitzarmenari bai; Kupoa berrikus daiteke'
PSOEko idazkari nagusiak Kontzertu ekonomikoa eta Nafarroako Hitzarmena defendatu ditu, baina Kupoa berrikustearen alde azaldu da, ''eraginkorragoa, bidezkoagoa eta solidarioagoa'' izan dadin.
2013/06/16 - 18:37
'Kontzertuaren polemikarekin benetako eztabaida saihestu nahi dute'
Pere Navarrok Kontzertuari buruz esandakoaren harira, Joseba Egibarrek iragarri duenez, "PSOEko presidentetzarako hautagai guztiek auzi honi buruz iritzia eman beharko dute, baita Patxi Lopezek ere".
2013/06/15 - 21:03
'PSCk ezjakintasunagatik bota zituen Kontzertuaren gaineko hitzak'
Pello Urizarren esanetan, Pere Navarrok "arazo bat dauka bere nahasmenarekin", euskal herritarren eskubide historikoak alde batera uzten dituenean.
2013/06/14 - 21:42
Urkullu: 'Kontzertuak garapenaren oinarria izaten jarraituko du'
Lehendakakariak Pere Navarrori erantzun dio: "Norberarena aldarrikatu daiteke eta aldarrikatu behar da, baina aurkakoaren ukazioa egin gabe".
2013/06/14 - 20:47
UPyD, Kontzertu Ekonomikoa bertan behera uztearen alde
Confebasken iritziz, Kontzertu Ekonomikoa "ekonomia suspertzeko tresna garrantzitsua" da eta PSCren adierazpenak lekuz kanpo daudela azpimarratu du.
2013/06/14 - 18:52
Kontzertu ekonomikoak polemika ekartzen jarraitzen du
Mundu enpresariala eta Kutxabank Kontzertu ekonomikoaren alde agertu dira. UPyDk bere indargabetzea eskatuko du eta Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak dio PSEk ez duela inoiz horretan sinestu
2013/06/14 - 18:37
Gobernua: 'Kontzertuaren kontra egitea Konstituzioaren aurkakoa da'
Saenz de Santamariaren ustez, EAEko Kontzertu Ekonomikoaren eta Nafarroako Hitzarmen Ekonomikoaren gaia zehaztuta dago Konstituzioan. Halaber, gaiarekiko duten jarrera argitzeko eskatu die 'besteei'.
2013/06/13 - 20:45
PSCk EAEko eta Nafarroako kontzertu ekonomikoak kentzeko eskatu du
Pere Navarroren iritziz, erkidegoen bidezko finantzazioarekin bat ez datorren "pribilegio" bat da kontzertu ekonomikoa.
2013/06/13 - 19:21
PSCk EAEko eta Nafarroako kontzertu ekonomikoak kentzeko eskatu du
Pere Navarro PSCko idazkari nagusiaren iritziz, kontzertuak erkidegoen bidezko finantzazioarekin bat ez datozen "pribilegio" bat dira.
2013/06/11 - 18:51
Lopez: 'PSOEk ez ditu zalantzan jartzen Kontzertua eta Hitzamena'
Patxi Lopez eta Roberto Jimenez PSEko eta PSNko idazkari orokorrak Bilbon bildu dira. Erkidegoetako foru finantzaketa eta AHT izan dituzte bertan hizpide.