lab sindikatua
2024/04/29 - 16:19
Greba deialdia Bizkaiko Esku-hartze Sozialeko langileentzat maiatzaren 14an, patronalei negoziatzea eskatzeko
Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin ostean, mobilizazioak gogortuko dituztela iragarri dute. Lehenik 24 orduko itxialdia egingo dute maiatzaren 13an, grebaren bezperan.
2024/04/18 - 18:57
Haurreskolak Partzuergoak eta gehiengo sindikalak akordioa izenpetu dute, zenbait lan-baldintza hobetzeko
Besteak beste, aldi baterako langileen kontratazio berriak egiteko aukera jasotzen du akordioak, matrikulazioak une jakin batean gora egiten badu.
2024/04/17 - 14:01
ELA eta LAB sindikatuek greba deitu dute Arabako egoitza pribatuetan apirilaren 25erako
Deialdia mugimendu feministak, Arabako Pensinonistak Lanean kolektiboak eta egoitzetako erabiltzaileen senideen bi elkartek babestu dute. Sektorean beste 32 lanuzte egin dituzte lau urtetan zehar.
2024/04/15 - 15:40
LABek Iruñean egingo duen manifestazio eta jaialdi nazionalarekin ospatuko du Maiatzaren Lehena
Aurtengo deialdia "nazionala" izango da, Iruñean, eta egun osoko egitaraua prestatu dute (manifestazioa, ekitaldia, bazkaria eta kontzertuak). Halaber, LAB sindikatua Ipar Euskal Herrian ere mobilizatuko da.
2024/04/14 - 17:35
Zazpi lanuzte egunetako lehena dute gaur Amazonek Trapagaranen duen logistika zentroan
Hilaren 20ra arte egunean hiru ordu eta erdiko lanuzteak deitu dituzte, lan-osasunean hobekuntzak eta "lan-baldintzak duintzea" eskatzeko. Bihar, apirilaren 15ean, manifestazioa egingo dute Bilbon, Juan Garai kaletik Plaza Biribileraino.
2024/04/10 - 19:51
Bi epaik "diskriminatzailetzat" jo dute B1 eskatzea Pasaian kale-garbitzaile lanpostuak lortzeko
Epaiek bi partikularrek jarritako helegiteei erantzuten diete, eta lanpostu horietarako izendatutako pertsonek bete beharreko eginkizunen ezaugarriak kontuan hartzen ditu, "ez dutelako justifikatzen euskara jakitea".
2024/04/08 - 14:25
50.000 afiliaturen langa gainditu du LABek, 50 urte bete berritan
50. urtemuga ospatzeko ekitaldia egin du sindikatuak Bilboko Euskalduna jauregian. Igor Arroyo eta Garbiñe Aranburu koordinatzaile orokorrek nabarmendu dutenez, "Euskal Herriaren nazio askapenerako eta eraldaketa sozialerako bidea" zabaltzen jarraituko dute aurrerantzean ere.
2024/04/04 - 09:55
EAEko administrazio publikoko langile finkoek eskuragarri dute errelebo kontratua, gaurtik aurrera
Jaurlaritzak gutxiengo sindikalarekin (CCOO eta UGT sindikatuak) sinatu zuten atzo akordioa. Horri esker, lan kontratuko 700-800 behargin finkok erretiro partziala hartu eta lanaldia murriztu ahalko dute, euren ordez beste pertsona bat kontratatuta.
2024/04/03 - 14:15
Ostegunean sartuko da indarrean errelebo kontratua, Jaurlaritzaren eta gutxiengo sindikalaren ituna tarteko
CCOO eta UGT sindikatuek sinatu dute akordioa. Horri esker, 700-800 langile laboral finkok erretiro partziala hartu ahalko dute. ELAk eta LABek ez dute ituna izenpetu.
2024/04/03 - 10:07
Sindikatuak gaurko deitu ditu Jaurlaritzak, 2024ko errelebo kontratua adosteko
ELAk erretiro partziala "akordioa lortu gabe" ere bermatzea eskatu du, eta LABek negoziaziorik nahi ez izatea egotzi dio Jaurlaritzari.
2024/03/26 - 17:29
Elkarretaratzeak deitu dituzte apirilaren 3rako udaletxeen aurrean, 'bakearen artisauen' absoluzioa eskatzeko
Beatrice Molle-Haranen eta 'Txetx' Etcheverryren aurkako epaiketa Parisen egingo dute. ELA, LAB, ESK, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek eta Antxeta Irratia, Bilgune Feminista, Etxerat, Egiari Zor, Gernika Batzordea, Hitz & Hitz, Sare eta Bakea eta Duintasunak babestu dituzte mobilizazioak.
2024/03/19 - 10:58
Greba eguna dute gaur Bizkaibusen eta Euskotrenen, gidarien aurkako erasoak salatzeko
Sindikatuen arabera, lanuztea "jarraipen zabala" izaten ari da, eta % 30eko gutxieneko zerbitzuak baino ez dabiltza. Eraso fisikoak eta hitzezkoak behin eta berriz jasaten dituztela salatu dute.
2024/03/16 - 19:10
"Kalitatezko osasun publiko baten alde" bat egin dute milaka lagunek Donostian, Gasteizen eta Bilbon
Milaka lagunek erantzun diote Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak deitu eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, UGT, CCOO, Steilas, USO, SAE eta Satse sindikatuek babestu dituzten mobilizazioei.
2024/03/12 - 14:56
Grebak eragin handia izan duela nabarmendu dute sindikatuek, eta Jaurlaritzari gogoeta egiteko eskatu diote
Grebak Hezkuntzan eta garraioan izan du eragina batik bat, eta neurri txikiagoan Osakidetzan.
2024/03/12 - 10:50
EAEko 150.000 langile publiko grebara deituta daude gaur
Sektorean % 80ko ordezkaritza duten ELA, LAB, CCOO, ESK eta Steilas sindikatuek deitu dute greba egun berri hau. Azken hilabeteotan sektore publikoan deitutako hirugarren greba da gaurkoa, urriaren 25ean eta abenduaren 19an egindakoen ondoren.
2024/03/06 - 20:39
Martxoak 3ko antolatzaileek salatu dutenez, Ertzaintzaren kargak ''zauritu ugari'' utzi zituen Gasteizen
ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatu antolatzaileek eta Nerea Martinez Martxoak 3 elkarteko bozeramaileak prentsaurrekoa eman dute igandeko istiluen bertsioa emateko. Erantzukizunak argitzeko eskatu dute. Ertzaintzaren aurkako bi salaketa aurkeztu dira dagoeneko.
2024/03/06 - 18:08
EHUko irakasleen eta ikertzaileen bigarren greba-egunak eragin "oso nabarmena" izan du, sindikatuen arabera
ELAk, LABek eta Steilasek lanuztearen "jarraipen zabala" nabarmendu dute, eta "lan-baldintza duinak dituen beste unibertsitate-eredu baten alde borrokan" jarraituko dutela esan dute. Gainera, martxoaren 12ko greba babestea eskatu dute.
2024/03/06 - 17:07
Hizkuntza eskakizunen kontrako epaiak salatu dituzte Bizkaiko Aldundiko langileek
Euskalgintzaren Kontseiluak eta ELA eta LAB sindikatuek deituta, elkarretaratza egin dute Bizkaiko Aldundiaren egoitzaren atarian, Bilbon. Euskararen kontrako oldarraldi judiziala salatzearekin batera, txalotu egin dute epaiei helegitea jartzeko Aldundiaren erabakia.
2024/03/05 - 15:46
Bizkaibuseko langileek greba egingo dute martxoaren 19an
Langileen aurkako eraso fisikoen eta hitzezko erasoen "errepikapena eta larritasuna" salatu dute. 1.300 langile baino gehiago deitu dituzte mobilizatzera.
2024/02/28 - 13:26
Sektore publikoko greba deialdia erregistratu dute EAEn, martxoaren 12rako
ELA, LAB, CCOO, Steilas eta ESK sindikatuek salatu dutenez, azken greba deialditik bi hilabetera eta hirugarren greba iragarri eta bi astera, erakundeak ez dira beraiekin harremanetan jarri.