Maddalen Iriarte
2020/02/03 - 19:13
Maddalen Iriarte, EH Bilduren lehendakarigaia
EH Bilduren Mahai Politikoak Iriarte proposatu zuen koalizio subiranistaren hautagaitzat urtarrilaren 27an, eta epea agortuta, ez da beste hautagairik aurkeztu.
2020/01/27 - 13:11
EH Bilduren Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du lehendakarigai
Arnaldo Otegik jakitera eman duenez, erabakia aho batez hartu du EH Bilduren Mahai Politikoak.
2019/11/26 - 13:05
Estatutua berritzeko iaz adostutakoa 'babestu ez izana' egotzi dio Iriartek EAJri
EH Bilduko bozeramailearen ustez, jeltzaleek PSE-EErekin akordioa egiten badute testuak ez du "erabakitzeko eskubidea" aitortuko. Dena den, esan du badagoela "denbora" gaiaz hitz egiteko.
2019/10/11 - 15:10
Legezko kontsulta baten alde dago Urkullu, 'irteerarik gabeko kale itsuak' arbuiatuta
Estatutu berriaren gaineko testua egiten ari diren adituen batzordearen lana babestu du lehendakariak; Gorenak beken sistemaz emandako epaiaren inguruan, "autogobernuaren aurkako erasoa" dela esan du.
2019/09/20 - 19:49
Iriarte: 'Eusko Jaurlaritza ez dago krisi bati aurre egiteko prest'
Urkullu "Espainiarekin kezkaturik" dago, "eskuak loturik" dituela onartu eta Estatuan "Gobernu egonkor bat egotea" herri honetako arazoen konponbide gisa proposatzen du, kritikatu duenez.
2019/09/20 - 08:28
Alderdiak, azaroko hauteskundeek markatutako politika orokorreko bilkuraren aurrean
Ostiral honetan Eusko Legebiltzarrean egingo dena legegintzaldiko politika orokorreko azken plenoa izango da. Alderdien iritziz, litekeena da azaroaren 10eko hauteskundeek saioa 'baldintzatzea'.
2019/09/17 - 21:14
EH Bilduk Madrilera ez begiratzeko eskatu dio Urkulluri, 'geldialdi'tik ateratzeko
Era berean, Iriartek espero du EAJk EH Bildurekin Autogobernurako Lantaldean adostutako akordio "historikoa errespetatuko duela", estatus politiko berri batera bidean.
2019/09/14 - 21:13
Eragile sozial eta politikoek babesa adierazi diete 11/13ko auzipetuei Bilbon
Bilboko manifestazioan izan dira besteak beste, Maddalen Iriarte, Urtzi Errazkin, Igor Arroyo, Amalur Alvarez, Sareren ordezkari Arantza Aldezabal eta Mikel Lakuntza.
2019/09/11 - 13:39
EH Bilduk Casanovaren omenezko ekitaldietan parte hartu du
Maddalen Iriartek EH Bilduren izenean parte hartu du Diadako ekitaldian, eta koalizio abertzaleak hauteskundeen errepikapena nahi ez duen arren, horretarako prest dagoela esan du.
2019/07/02 - 17:37
Aurrekontuen markoa gainditzen duten 'baldintzak' ez jartzea eskatu du Azpiazuk
Bestalde, koalizioarekin akordio bat itxi nahi baldin badu, "ateraldiak" alde batera utzi eta PPren babesa bilatzeko "pentsatutako" proiektu bat baztertu beharko duela esan dio Iriartek Jaurlaritzari.
2019/06/12 - 11:27
Maddalen Iriarteren ustez, 'proces' auziaren zigorra zentzagarria izango da
EH Bilduko legebiltzarkideak Auzitegi Gorenaren atarian adierazi duenez, 'zigorrak handiak izango dira, inork ez dezan inolako tentaziorik izan antzeko zerbait egiteko'.
2019/06/04 - 08:47
Roger Torrent Iñigo Urkullurekin elkartuko da gaur Gasteizen
Eguerdian, Eusko Legebiltzarreko presidentearekin bilduko da, eta arratsaldean, Urkullu lehendakariarekin. Iluntzean, erreferendumari buruzko hitzaldia eskainiko du Gasteizen.
2019/04/09 - 15:26
Estatutu berriaren zirriborroan aurrerapausorik egon ez dela deitoratu du EH Bilduk
Maddalen Iriartek ziurtatu du Legebiltzarrak aditu talde bati lan hori eskatu zionetik, urritik, ez dutela testuaren atal bakar bat idatzi.
2019/02/28 - 10:55
Iriarte: 'Siglen gainetik, demokrazia dago jokoan'
Maddalen Iriartek adierazi duenez, ideologiak alde batera utzi eta 'demokrazia jokoan' dagoenez, EH Bilduk Auzitegi Gorenean egon beharra dauka.
2019/02/12 - 10:25
Maddalen Iriarte: 'Hemen erabakitzeko eskubidea epaitzen da'
Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramailea Madrilen da epaiketa gertutik jarraitzeko. Bere ustez, 'arazo politikoak irtenbide politikoak behar dituzte'.
2019/01/26 - 19:49
Iriarte: 'Gure herrialdeak soilik indarrak batuta egin dezake aurrera'
EH Bilduko bozeramaileak "gure herrialdean, gure eskubideetan eta gure askatasunean sinesten dutenen" batasuna defendatu du, Espainiar estatuko eskuinen batasunaren aurka.
2018/12/13 - 19:40
Otegi: 'Akordioaren aukera zapuztu du EAJk ultimatum eta danbateko batekin'
EH Bilduko buruzagiak EAJ kritikatu du, negoziazioa “lokaztu” duelako; izan ere, koalizioarekin akordio bat adosteko “aukera” zapuztu du “ultimatum eta danbateko batekin”.
2018/12/13 - 11:08
Gobernuak huts egin du aurrekontuen negoziazioan
EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramalearen ustez euren proposamenak aldaketa estrukturala proposatzen zuen eta Jaurlaritzak erabaki politikoa hartzeko bertigoa izan du.
2018/12/13 - 10:49
Iriarte: 'Jaurlaritzak ez du akordiorik nahi izan, bertigoa berak izan du'
Maddalen Iriarte adierazi duenez, EH Bilduk asko beheratu ditu baldintzak negoziazioan eta 'akordiorako modua egina zegoen'.
2018/12/13 - 07:31
EH Bildu: 'Aurrekontuak luzatzea gutxiengoan dagoen gobernu baten porrota da'
Eusko Jaurlaritzak 2019ko aurrekontu proiektua erretiratu eta aurtengo kontuak luzatzeko asmoa iragarri ostean, EH Bilduk oharra kaleratu du. Koalizioak gizartearen beharrei uko egitea leporatu dio.