Petrolio
2015/12/15 - 10:44
Petrolioa, azken hamar urte eta erdiko preziorik merkeenean
Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeko petrolio upela 32,60 dolarrean saldu da.
2015/12/02 - 19:24
Erdoganek Estatu Islamikoari petrolioa erosten diola esan du Errusiak
Gainera, Errusiako Armadak esan du AEBk zuzentzen duten koalizioak ez duela bonbardaketarik egiten Estatu Islamikoak petrolioa garraiatzeko erabiltzen dituen kamioien aurka.
2015/07/15 - 09:41
Akordio nuklearrak gasolina merkatzea ekarriko du
Dena dela, epe luzera izango dela uste dute adituek. Petrolio konpainiek Iranen inbertitu nahi dute, eta herrialdeak ekoizpena handitu ahalko du.
2015/07/14 - 22:43
Petrolioa esportatzen hasteko atea zabalduko dio Irani akordioak
Alde batetik, Iran nazioartean integratzea ekarriko du akordioak, eta, bestalde, argi dago zigorrak kentzeak Irango eta mundu osoko ekonomian eragina izango duela.
2015/05/21 - 13:24
Petrolio isurketa batek Kaliforniako kostako 14 kilometro kaltetu ditu
Kaliforniak larrialdi-egoera ezarri du Santa Barbarako konderrian. Istripuaren ondorioz, 400.000 litro petrolio isuri dira bai lurrean eta baita ozeano Barera ere.
2015/01/17 - 14:55
Petrolioaren merkatzeak herrialde handi asko kezkatzen ditu
Venezuelan, esaterako, petrolioak esportazioen %95 hartzen ditu. Irtenbide bila ari dira eta horrek presio fiskala areagotuko duela uste dute askok.
2014/11/27 - 10:53
Joseba Barandiaran, LPEEk Vienan gaur egingo duen bileraz
Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeak bilera egingo du gaur Vienan. Petrolioaren prezioak beheraka jarraitzen duen honetan, bileraz zer espero daitekeen galdetu diogu Joseba Barandiaran gure ekonomia adituari Euskadi Irratiko Faktorian.
2014/10/08 - 22:06
Tapia: Gas eta petroliorik bagenu Kantaurian, aukera aparta litzateke
Energia multinazional bik Bizkaiko Golkoan hidrokarburo bila aritzeko eskatu dituzten baimenen haritik, aukera onak probesteko beharraz mintzatu da gaur Arantza Tapia, Ekonomia Garapenerako sailburua.
2014/10/06 - 16:22
Petrolio bilaketei buruzko kontsulta aldarrikatu dute kanariarrek
Espainiako gobernuak baimendutako petrolio bilaketei buruzko kontsulta deia egin dute azaroaren 23rako. Paulino Rivera uharteetako presidenteak esan du kanariarrak Espainiatik urruntzen ari direla.
2014/10/02 - 16:16
Petrolioa dagoen eta zenbat aztertuko dute
Shell eta Capricorn enpresen helburu da Euskal Kostaldea. Petrolio bilatu nahi dute. Diotenez, lau urte baino lehen ez lirateke hondeaketak hasiko. Eusko Jaurlaritzak normaltasunez ikusi du albistea.
2014/10/01 - 18:05
Euskal kostako itsasoaren hondoan gasa eta petrolioa bilatu nahi dute
Capricorn Spain Limited eta Shell Usptream Spain BV dira hidrokarburoak bilatzeko eskaria aurkeztu duten enpresa multinazionalak.
2012/04/14 - 14:34
Argentinarekin egoera 'bideratzen' ari dela esan du Gobernuak
Industria ministroak esan du Espainiak "herrialde guztiekin harreman onenak" izan nahi dituela.