Salaketak
2023/03/10 - 21:38
Gizon batek sexu-erasoa salatu du Barakaldon
Biktimak salatu duenez, bi gizonek sexu-erasoa egin zioten ostegunean etxe baten barruan. Ertzaintzak ikerketa abiatu duela baieztatu du.
2023/02/22 - 22:13
Joan den asteburuan Irunen egindako sexu-eraso bat salatu dute
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko, eta, oraingoz, ez dute inor atxilotu.
2023/02/21 - 18:03
Haurrak txertatzearen itxurak egiten zituen Santurtziko erizainaren aurkako salaketa jarri dute
Familien abokatuaren esanetan, bi helburu ditu ekintza honek: erizainak lan egiteari utzi diezaiola eta Osakidetzak ardura bere gain har dezala.
2023/02/21 - 16:45
Gasteizko lerroko hockey taldeak dituzten instalazioen egoera kaskarra salatu du
Itoginak, zuloak eta jende-pilaketa dutela azpimarratzen dute. Martxoaren 12rako manifestazioa deitu dute eta Udaleko kirol sailarekin bilduko dira egoerari irtenbidea aurkitu asmoz.
2023/02/18 - 15:50
Bost urteko ume bat bahitzen saiatu ziren atzo Iruñean
Gizon batek haurra besoetan hartu zuen, baina mutikoaren anaia zaharrak eta lagunek galarazi egin zuten bahiketa. Udaltzaingoa ikertzen ari da Arrotxapean gertatutakoa.
2023/02/13 - 14:45
Txinak dio AEBetako 10 globo atzeman dituela bere lurraldean azken urtean
Txina eta AEBen arteko espioitza salaketek ez dute etenik. AEBetako indar armatuek lau objektu hegalari bota dituzte azken astean euren aire espazioan eta Kanadan. Asiako herrialdeak, aldiz, mendebaldeak "eskala handiko espioitza operazioak" egiten dituela salatu du.
2023/02/08 - 14:36
Ertzaintzak 100 pertsona salatu ditu arma zuriak eramateagatik urtarrilean
Gainera, 2023ko lehen hilabetean, 53 delitu zenbatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan; erdiak baino gehiago indarkeriaz egindako lapurretak izan dira, eta gainerakoak, lesioak eta mehatxuak. Delitu gehienak (% 63) Bizkaian gertatu dira.
2023/02/04 - 21:32
Tarajalgo operaziotik 9 urtera, migrazio politika ankerrek jarraitzen dutela salatu dute Santiago Zubian
Marokotik Ceutara pasa nahian 14 lagun hil ziren itzalez betetako Guardia Zibilaren operazio batean. Haiek gogoratzeko kontzentrazioak egin dira hainbat lekuetan, besteak hainbat migratzaileren bizitza irentsi duen Bidasoa Ibaiaren gaineko Santiago Zubia, Irun eta Hendaia artean.
2023/02/01 - 23:27
Joan den asteburuan Barakaldon izandako eraso homofobo bat salatu dute
Udalak dagoeneko erasoa gaitzetsi du. Gainera, LGTBIQ+ bandera jarriko da udaletxeko balkoian, eta elkarretaratzea deitu dute ostegunerako 18:00etan, Herriko Plazan.
2023/02/01 - 15:06
AHTren lanek Arrasateko Lezetxiki kobazuloan kalte handiak eragin dituela salatu dute
Arrasate eta inguruko espeleologia zaleen kolektiboak zabaldutako irudietan ikus daitekeenez, Abiadura Handiko Trenaren tunela leizezulo barruraino sartu da.
2023/01/29 - 18:27
EH Bilduk salatu du 70 milioi euroko gainkostua izan duela Aldundiak Arabako bi adinekoen egoitzatan
Lakuako eta Zadorrako zentroei egiten die erreferentzia, eta gaineratzen du diru horrekin gaitasun bereko beste bi erresidentzia ireki daitezkeela.
2023/01/28 - 20:21
Donostiako Harrera Sareak salatu du Udalak La Sirena itxi duela turistei alokatzeko
Ondarretako aterpetxea, neguan, kalean dauden pertsonek bertan lo egin ahal izateko aparteko baliabide gisa erabiltzen da. Asteburu honetan, ordea, Frantziako turista talde batek erreserbatu du espazioa.
2023/01/26 - 15:44
Ibarran EAJko zinegotzi batek jipoitu egin dutela salatu du
Joan den larunbatean gertatu zen erasoa etxetik gertu. Salaketa igande goizean jarri zuen Koldo Cid zinegotziak. Bere esanetan EAJko zinegotzia delako jipoitu dute.
2023/01/26 - 09:43
Ibarrako zinegotzi batek jasandako erasoa gaitzetsi du EAJk
Alderdi jeltzaleak ohar batean jakinarazi duenez, erasoa larunbat arratsaldean jazo zen, kalean bertan. Erasotzaileak irainak egin zizkion Juan Luis Cid 66 urteko zinegotziari eta ukabilkada eta ostiko bana eman zizkion.
2023/01/24 - 21:49
Langile batek salatu du Donostiako hainbat tabernatan lan esplotazio kasuak gertatzen ari zirela
Donostian lan esplotazioagatik izandako atxiloketak direla eta, gaur jakin dugu langile batek salatu zuela Donostiako hainbat tabernatan lan esplotazio kasuak gertatzen ari zirela. Guk hainbat tabernarirekin eta ustez esplotatuak izan diren langileen hainbat ezagunekin hitz egin dugu.
2023/01/20 - 19:31
Kartzelatu egin dute Dani Alves futbol jokalaria, sexu erasoa egotzita
Abenduaren 30ean, Bartzelonako dantzaleku batean, emakume bati sexu erasoa egin izana egotzi dio epaileak. Mexikoko Pumas UNAM taldeak hegaleko brasildarra kaleratu du.
2023/01/20 - 14:07
Dani Alves futbol jokalaria atxilotu dute, Bartzelonan izandako ustezko sexu eraso batekin lotuta
Esquadra Mossoen aurrean deklaratu du goizean, eta handik atxilotuta eraman dute epailearen aurrera deklaratzera. Abenduaren 30ean Bartzelonako diskoteka batean Alvesek sexu erasoa egin ziola salatu zuen emakume batek.
2023/01/14 - 21:19
Arabako mendietan eolikoak jartzeko tramitazioa ilegala dela salatu du Arabako Mendiak Aske elkarteak
Administrazio publikoak natura eta landa-eremuak industrializatzen ari direla kritikatu dute, energia enpresen alde agertuz eta oztoporik jarri gabe.
2023/01/13 - 13:41
Guardia Zibilak legez kanpoko 170.000 piroteknia-artifizio atzeman ditu Gabonetan Euskadin
Guztira 147 lokal ikuskatu eta 25 salaketa jarri dituzte baimenik gabe artifizio piroteknikoak biltegiratu eta saltzeagatik. Merkatariek 30.000 euro arteko isunak ordaindu beharko dituzte.
2023/01/11 - 21:50
Indarkeria matxistaren aurkako neurrien erdigunean erasotzaileak jartzen hasi dira erakundeak
Barne Ministerioak areagotu egingo du erasotzaile "arriskutsuenen" kontrola, eta horiei eskumuturrreko telematikoak ezartzea eskatuko die epaileei.