Urretxu
2015/09/23 - 14:18
Onera egin du Urretxuko barraketan larri zauritu zen haurrak
Haren egoera "hobetu" egin da, baina zainketa intentsiboko unitatean jarraitzen du, Donostia Ospitaleko iturriek jakitera eman dutenez.
2015/09/22 - 12:53
Larri jarraitzen du Urretxuko barraketan zauritutako haurrak
Ezbeharra atzo arratsaldean gertatu zen. Lau urteko neskatoa "Igel zoroa" izeneko atrakziotik behera erori zen.
2015/09/21 - 20:17
Ume bat larri zauritu da Urretxun, atrakzio batetik erorita
Lau urteko neskatoa Donostiako Ospitalera eraman dute. Larri dago, zainketa intentsiboetako unitatean.
2015/06/14 - 20:09
Euri jasa batek uholde txikiak eragin ditu Urretxun eta Zumarragan
Arratsaldeko hirurak aldera euri zaparrada handia bota du eta ordu erdi inguruko iraupena izan du.
2015/04/04 - 17:27
Urretxuko bizilagun bat ospitaleratu dute, kea arnastuta
Urretxuko etxebizitza batean piztu den sutea dela eta, 80 urteko emakume bat Zumarragako ospitalera eraman dute anbulantzian. Suteak kalteak eragin ditu piztu den etxebizitzan.
2015/03/25 - 17:37
Urretxu-Antzuola errepide zatia zabalik Deskargako gaina saihesteko
Errepide zati berriak 2,7 kilometro ditu eta erdian 700 metroko tunela. Irekieran Larraitz Ugarte Diputatuak azpimarratu du lanak agindutako epean eta aurrekontua ia gainditu gabe amaitu dituztela.
2014/12/13 - 19:38
Santa Luzia eguneko azoka egin dute Zumarragan eta Urretxun
Euskal Herriko abere azokarik garrantzitsuenetako bat da. Animaliez gain, 510 postu jarri dituzte.
2014/12/13 - 14:11
Santa Luziako feria ospatzen Zumarragako eta Urretxuko kaleetan
Animaliez gain, baserriko produktuak saltzeko 510 postu izan dira. Jendea erruz ibili da, eta indarrak hartzeko, taloa ezin hobeto etorri zaie batzuei.
2014/11/24 - 18:19
Zumarragak eta Urretxuk Beldur Barik topaketak hartuko dituzte
Indarkeria sexistaren aurkako jarrerak erausten dituzten ikus-entzunezkoak saritzen dituzten Beldur Barik golardoak banatuko dituzte.
2014/09/06 - 18:44
Txirrindulari bat zauritu da Urretxun, auto batek harrapatuta
Zumarragako erietxera eraman dute zauritua.
2014/07/19 - 17:38
Lau arkitekto gaztek Urretxuko industriagunea berriztuko dute
"Europan 12" lehiaketa irabazi ostean, Ana Rosa Soriak, Carlos Soriak, Laura Fernandezek eta Irene Vitoricak Urretxuko Irimo industriagunea eraberrituko dute.
2014/03/20 - 22:00
Aniztasuna sustatzeko pintxo pote berezia, Urretxun
Herrialde desberdinetako sukaldaritza dastatzeko aukera izan dute. Udaberriari hasiera emateko, eta arrazakeriaren kontrako egunaren bezperan, pintxo poteo berritzailea antolatu dute.