Urretxu
2021/07/15 - 14:59
Euskadi eremu gorrian dago
Intzidentziak gorako joerari eutsi dio gaurkoan ere EAEn: Gipuzkoak eremu gorrian jarraitzen du, eta Arabak eremu laranjara igaro da Bizkaiarekin batera.
2021/07/14 - 14:59
Donostia eremu gorrian sartu da
Gainera, Gipuzkoan beste lau udalerri gehitu dira eremu gorrian dauden herrien zerrendara, eta Bizkaian beste bi.
2021/07/13 - 16:37
Semaforoa gorri jarri da Arrigorriagan, eta jada 16 dira eremu gorrian dauden udalerriak
Gipuzkoan eremu gorriko zerrendara udalerri gehiago batu ez badira ere, lau izan dira laranjaz margotu direnak: Beasain, Lezo, Ordizia eta Orio.
2021/07/12 - 16:46
Gipuzkoa eremu gorrian sartu da eta Laudio bertara itzuli da
Bizkaian, Durangon, Gueñesen eta Mungian egoerak okerrera egin du, Gipuzkoan bezala, lurralde historiko osoa eremu kritikoan sartu baita.
2021/06/27 - 17:41
Urretxuko Lourdesko Ama elizan gaur eman dute azkeneko meza
Pasiotarrek eraiki zuten duela ia 70 urte, eta, orain, Urretxuko Udalaren esku geratuko da. Iñaki Urkizu, Jesus Mari Iturrioz eta Ruben Beaskoa apaizek azaldu digute eliza honen historia.
2021/06/01 - 22:50
Idoia Ormazabalek Urretxutik grabatu zuen Zumarragan eztanda egin zuen tximista
Idoiak Urretxutik grabatu zituen irudiak. Ekaitzen eta tximisten zalea da bera, baina sustoa hartu zuela ziurtatu digu.
2021/04/18 - 20:31
Kalean edaten ari zen gazte bat atxilotu dute Legazpin, ertzain bati eraso ondoren
Atxiloketaren unean, gaztearen lagunek ertzainen aurka objektuak jaurti dituzte, ibilgailuetako baten kristala hautsiz.
2021/04/07 - 08:39
Araba, Gasteiz eta Euskal Autonomia Erkidegoko beste 25 udalerri itxita daude
Besteak beste, Ermua, Ondarroa, Arrasate, Tolosa eta Zumarraga itxi dituzte.
2021/03/29 - 15:33
EAEk 362 kasu berri zenbatu ditu eta intzidentzia tasa metatuak gora egin du
277,58 kasura igo da azken orduetan. Bestalde, oinarrizko birsorkuntza tasa 1,19an mantendu da.
2021/03/29 - 12:07
19 udalerri itxita daude Euskal Autonomia Erkidegoan
100.000 biztanleko 400dik gorako intzidentzia metatua duten udalerriak dira. Gainera, taberna barrualdeetako ordutegia murriztuta izango dute.
2021/03/27 - 15:24
EAEko 19 udalerritan mugikortasunean eta ostalaritzan murrizketak izango dituzte
Astelehenean sartuko dira indarrean neurri murriztaile berriak 400dik gorako intzidentzia tasa duten udalerrietan. 19 izango dira: 9 Gipuzkoan eta 5na Bizkaian eta Araban.
2021/03/27 - 13:31
19 udalerri itxita egongo dira astelehenetik aurrera EAEn
Gainera, ostalaritzako barrualdeetako ordutegia murriztuta izango dute. 400dik gorako intzidentzia-tasa metatua duten 5.000 biztanletik gorako 8 udalerri eta beste 11 udalerri txiki dira.
2021/03/24 - 18:19
Gorka Hermosa akordeoilariak disko berria kaleratu du
Urretxuar konpositore eta akordeoilariak bere hainbat kanturen bertsio biluziak bildu ditu bederatzigarren diskoan.
2021/03/08 - 22:10
M8: Zumarraga eta Urretxuko manifestazioa
Zumarraga eta Urretxuko emakumeek indarrak batu dituzte manifestazio berean, herri mugakideak direlako.
2021/02/16 - 21:47
Veronica del Barrio 41 urteko urretxuarra bost aste egon zen ZIUan covidarekin
41 urte egin berri ditu eta hilzorian egon da. Veronicak ez du inoiz ahaztuko bizi izandakoa, eta ez du ulertzen pertsona batzuen jokaera ardurabakoa.
2021/02/04 - 19:12
Urretxuko dendak ondoko herriko bezeroentzako bilgune bihurtu dira
Urretxuko eta Zumarragako denda asko herriak ixtearen ondorioak pairatzen ari dira. Herri batetik bestera igarotzerik izan ez dutenez, inguruko herriko bezeroentzako bilguneak asmatu dituzte.
2021/02/01 - 15:42
EAEko 91 udalerri eremu gorrian daude
5.000 biztanle baino gehiagoko 9 udalerri sartu dira gaur gorrian. Guztira, udalerri handi eta txikiak kontuan izanda, 91 dira eremu gorrian daudenak.
2021/01/30 - 15:31
Deskargako bidesariaren aurkako karabana egin dute 100 bat autok eta kamioik
Protesta Urretxuko Mugitegitik atera da, eta Ormaiztegi eta Bergara lotzen dituen errepidean ibilbidea egin du. Hiruren hitzetan, Foru Ogasunaren “diru-bilketa politikaren porrota” agerian geratu da.
2021/01/05 - 21:58
"Castaño" eta "Txato", Urretxuko heroiak
Autoek izugarrizko ataskoa sortu zuten eta ez aurrera, ez atzera geratu ziren igandean Urretxun. Idiak erabili zituzten kotxeak bide bazterretik ateratzeko.
2021/01/03 - 23:16
Ipeñarrieta baserriko idiek erreskate lanak egin dituzte
Jende asko hurbildu da Urretxuko Santa Barbara auzora elurrarekin jolastera. Ipeñarrieta baserriko idiek elurpean geratu den auto bat atera dute. Unai de Miguelen irudiak.