Société

2025/06/15 - 17:07

Elkarretaratzea egin dute Gasteizen, duela astebete Malagan gizon batek hil zuen 50 urteko emakumea bertakoa zen eta. Ariznabarra auzoko taberna batean egin zuen lan emakumeak duela hilabetera arte eta bertako auzokideek zein hainbat eragilek deitu dute hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea.

Malagan bizi zen duela hilabetetik bere bikotekidearekin eta han, gasolindegi batean atzean, hil zuen kolpeka gizonak.

2025/06/14 - 09:20

Ostiralean Gipuzkoako ekialdea astindu zuen ekaitza etxeraino sartu zitzaien herritar askori, batez ere ur asko jaitsi zelako menditik. Aitor Agirrezabalek bidalitako irudiak.

2025/06/13 - 16:14

Ehunka lagun izan dira ostiral honetan Urkiolako santutegian San Antonio jaiaz gozatzeko. Eguraldi ona dela eta, jende asko bildu da, eta nekazaritza azokaz gozatu ahal izan da.

« 2 3 4 ... 20 »