EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon batek emazte ohia hil du Coruñan

Jada atxilotu dute ustezko hiltzailea, Sagrada Familia auzoan hilketa egin ostean.

Espainiako Poliziak gizonezko bat atxilotu du igande honetan Coruñan (Galizia) bere emazte ohia hiltzea leporatuta, ikerketako iturrietatik jakinarazi dutenez.

Gertakaria gaur goizean gertatu da, Coruñako Sagrada Familia auzoko San Isidoro kalean.

Espainiako Polizia gertatutako argitzeko lanean ari da, eta atxilotuaren eta biktimaren arteko harremana zein zen zehazteko, nahiz eta lehenengo zantzuek hilketa matxista bat izan dela eta biktima emazte ohia zela dioten.

Zure interesekoa izan daiteke

vitoria-crimen-machista-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aldentze aginduen inguruan zeukan protokoloa aldarazi zion Ertzaintzari Maialen Mazonen hilketak

Maialen "arrisku handiko" biktima zen indarkeria matxistarekin lotutako kasuak aztertzen dituen Estatuko VioGen sistemaren arabera. Ertzaintzak, ordea, "arrisku txikiko" biktimatzat jo zuen. Antza denez, Polizia Nazionalaren VioGen sistemako eta Ertzaintzaren EVA sistemako artxiboak ez zetozen bat. Bestalde, Ertzaintzak berak kasuaren inguruan egindako balorazioak ere huts egin zuen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X