Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Nafarroako Gobernuak iragarri du neurri sorta bat jarriko duela martxan, Irango gerrak eragin dituen ondorio ekonomikoak helburuarekin. Hasteko, zergak harmonizatzeko foru dekretu bat onartu du eta horren bidez, Estatuak iragarritako paketea Nafarroako araudira egokitu du. Horrez gainera, bestelako neurri fiskaletan ere ari dela lanean aurreratu du, besteak beste, PFEZaren eta BEZaren ordainketak atzeratzeko aukeran.
Bileraren osteko prentsaurrekoan, Jose Luis Arasti Ekonomia eta Ogasun kontseilariak azpimarratu du Nafarroak "etxeko lanak" egin dituela eta prest dagoela "herritarrei mesede egiten dieten neurriak zuzenean aplikatzeko, baita zenbait arlotan aurrea hartzeko ere".
Asteazken honetan onartutako dekretuak foru araudira egokitu du Estatuko Gobernuak iragarritako neurri sorta. Neurri horiek ekainaren 30era arte egongo dira indarrean, eta Nafarroako zergadunei 37,2 milioi euro aurreztea dakarte:
- BEZa % 21etik % 10era murriztea erregaietan, elektrizitatean eta gasean
- Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergaren beherapena, % 10eko murrizketarekin lehen hiruhilekoan eta % 100ekoa bigarrenean
- Elektrizitatearen gaineko zergaren murrizketa, % 5,1etik % 0,5era.
- Erregaien gaineko zergaren murrizketa, litroko 11,4 zentimo gasolinan, 4,9 zentimo dieselean edo 7,6 zentimo B gasolioan.
Era berean, Nafarroak zuzenean kudeatuko ditu 10 milioi euroko laguntzak, nekazaritza- eta garraio-sektorerako, gasolioaren gastuak konpentsatzeko laguntza gisa. Foru Gobernua arduratuko da kolektibo ahulei edo industriari zuzendutako Estatuko beste linea batzuez ere.
Neurri gehigarriak
Hala ere, Arasti sailburuak iragarri du Nafarroako Gobernua "epe labur, ertain eta luzerako estrategia" lantzen ari dela, "enpresak, autonomoak eta familiak babesteko".
Ildo horretan, aurreratu du datorren astean 2026ko lehen hiruhilekoko PFEZaren eta BEZaren zerga-zorrak edo martxoko aitorpena salbuespenez atzeratzea onartuko dutela.
Epe ertainera, egoeraren etengabeko jarraipena egiten eta jarduera berriak diseinatzen jarraituko dutela jakinarazi du, eragile ekonomiko eta sozialekin koordinatuta, Ekonomia eta Gizarte Kontseilua bezalako espazioen bidez. Azkenik, epe luzera, etorkizuneko Zerga Neurriei buruzko etorkizuneko Legean egiturazko neurriak sartuko direla jakinrazi du, gerraren ondorioak arintzeko.
Ekonomia kontseilariak adierazi duenez, Gobernuak Nafarroako "ekonomiaren babes ezkutua indartzen jarraitzen du, ekoizpen-sarea babestuz eta Nafarroako familien egonkortasuna bermatuz".
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.