Irmoa da Koldo Losada aktorearen senarrari ezarritako kartzela-zigorra
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Jon Andoni Ezkurdiari ezarritako 19 urteko kartzela-zigorra. Ezkurdiak bere bikotekidea zen Koldo Losada aktorea hil zuen Bilbon, 2014ko azaroan.
Auzitegi Nagusiak emandako epaia irmoa da, Fiskaltzak bere garaian aurkeztutako apelazio-errekurtsoa erretiratzea erabaki duelako.
Koldo Losadaren hilketa argitzeko epaiketa otsailaren 15a eta 23a bitartean egin zen. Herri-epaimahaiak hilketaren errudun jo zuen haren bikotekidea, eta Bizkaiko Auzitegiak 19 urteko espetxe-zigorra eta erabateko gaitasungabetzea ezarri zizkion, hilketaren errudun jota eta biktimaren senarra izatea larrigarri gisa hartuta.
Gainera, 29 urtean Koldo Losadaren amarengana eta hiru anai-arrebengana hurbiltzeko eta haiekin komunikatzeko debekua ezarri zion, eta, horrez gain, biktimaren anai-arreba bakoitzari 25.000 euroko kalte-ordaina eman beharra ezarri zion.
Albiste gehiago gizartea
Joxe Azurmendi, euskararen eta euskal kulturaren aldeko ekintzaile nekaezina
Zegaman jaioa, Azurmendi Jakin taldeko kide aktiboa izan da aldizkaria Francoren debekuaren ondoren bigarren aldiz sortu zenetik. Beste erakunde batzuekin ere kolaboratu zuen euskararen normalizazioan, kulturan eta bakegintzan.
EHUk "jakintzaren demokratizazioan funtsezko rola jokatzen jarraitu" behar duela defendatu du Pradalesek
Imanol Pradales lehendakariak inauguratu du Donostian Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Udako Ikastaroen 44. edizioa. Ekitaldi horretan, Miren Arzalluz Guggenheim Bilbao Museoko zuzendari nagusiak ikasgai magistrala eman du "Mugarik gabeko artea. Mugak gainditzen, lengoaiak esploratzen" izenburupean.
Joxe Azurmendi, filosofo eta pentsalari zegamarra, zendu da 84 urte zituela
Jakin aldizkariak azpimarratu duenez, "pentsamendu itzela utzi diguzu. Hura lantzen jarraituko dugu, beti eskatu izan diguzun bezala, zu (eta inor) jainkotu gabe, baina maisu-maistrak aitortuz". Aldizkari historiko horrek nabarmendu duenez, Azurmendiren pentsamendua funtsezkoa izan zen joan den mendeko 60ko eta 70eko hamarkadetan euskara eta euskal kultura berritu eta bultzatzeko.
Zer gertatzen da gure datu pertsonalekin hotel batean ostatu hartzen dugunean?
Segurtasunagatik, hotelek informazio jakin bat bildu eta Ertzaintzarekin partekatu behar dute, baina muga argi batzuk ezin dituzte gainditu. Adibidez, ez dute eskubiderik gure NANa fotokopiatu edo eskaneatzeko.
Katalunian inoiz ikusi ez den hedapen-abiadura duen sute batek bi pertsona hil ditu
Lleidan atzo piztutako "seigarren belaunaldiko" baso-sute bortitzak, bi hildako eta Katalunian inoiz ikusi ez diren erregistroak utzi ditu: 17 kilometroko pirokumulua eta 28 kilometro orduko hedapen-abiadura, denbora gutxian 5.300 hektarea kiskali zituena.
Igandean salatutako sexu-erasoa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute Donostian
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Eneko Goia Donostiako alkateak iragan larunbatean Donostian gertatutako erasoa gaitzetsi dute. Alderdi guztietako ordezkariek eta beste kargu publiko batzuek ere hartu dute parte elkarretaratze isilean.
640 landareko marihuana-plantazio bat desegin dute Zallan, eta bi pertsona atxilotu dituzte
Desegindako instalazioetan hazkuntza-sistema aurreratuak eta material espezializatua zeuden. Agenteek aireztatzeko gailu sofistikatuak, argiztapen automatizatua eta landareen hazkundea bizkortzeko tresnak aurkitu zituzten. Polizia operazioak zabalik jarraitzen du, tartean pertsona gehiago dauden ikertzen ari baitira.
Kontxako ura 24,3 ºC-tan dago, uztailaren lehenean inoz izan den tenperatura altuena
Duela 78 urtetik hona, Donostiako Aquariumak egunero neurtzen du, 10:00etan, uraren tenperatura. Gaurko tenperaturak maximo historikoa markatu du. 1947tik, estreinakoz neurtu da uztailaren lehen egunean hain tenperatura altua uretan.
Euskadin, sexu bidezko infekzioen kopurua bikoiztu egin da azken urtean, eta GIB kasuen kopurua mantendu da
Eusko Jaurlaritzak gaur ezagutarazi duen Hiesaren eta Sexu Transmisiozko Infekzioen Planaren 2024ko memoriaren arabera, iaz 5.305 klamidia, gonorrea eta sifilis kasu atzeman zituzten.
Ingurumen eta erreskate-larrialdi bikoitz baten aurrean jarduteko simulakroa egin dute Karraspion
Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak arrakastaz testatu dute euren arteko koordinazioa Bizkaiko hondartzetako larrialdien urteko simulakroan. Karraspio hondartza (Mendexa) aukeratu dute itsasoko erreskateak eta isuri kutsatzaileak bezalako gertakariei aurre egiteko protokoloak probatzeko.