Kloro ihesa izan da Azkoitiko Ugarteigaran igerileku irekietan eta bost lagun ospitaleratu dituzte baina arriskutik kanpo daude
Suhiltzaileak Azkoitiko Urgateigaran igerilekuetan. Argazkia: Ane Olaizola, Azkoitia GUKA.
Bost pertsona, horietako lau haur, "arriskutik kanpo" eraman dituzte ospitalera, Ugarteigarango (Azkoitia, Gipuzkoa) igerileku estaligabeetan kloroak ihes egin duelako, Udalak bere webgunean jakitera eman duenez.
Iturri horren arabera, arazoa akats tekniko batek eragin du, igerilekuen klorazio maila desorekatu duena. Bost kaltetuak ospitaleratu egin dituzte kloroak eragin dizkien ondorioak tratatzeko.
Ikerketa sakonagoa martxan den arren, Udalak azaldu duenez, lehen zantzuen arabera "arrazoia kloroa dosifikatzen duen motorrak izandako akats teknikoan datza".
Erasandako pertsonekazkiura sentitu dute, eta bertaratu diren anbulantzietan artatu dituzte aurrena. Ondoren, horietako bi Zumarragako Ospitalera eraman dituzte, eta beste hiru Donostia Ospitalera, arreta medikoa jasotzeko.
Aldundiko suhiltzaileak bertaratu dira, eta azaldu dute arazoa konpondu dutela eta ez dutela kloro pilaketarik aurkitu.
Zure interesekoa izan daiteke
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 ingururi eragiten die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Irailean Euskal Herriaz gozatzeko hamar plan
Jaiak, estropadak, zinema- eta dantza-jaialdiak, kontzertuak eta mahats-bilketa. Iraila proposamenez betetako hilabetea da Euskal Herrian.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.
Berdintasun Ministerioaren datuen arabera, 21 sexu-eraso izan dira Ceutan
Hala ere, Fiskaltzak 23 eraso zenbatu ditu, eta bederatzi biktima adingabeak direla ohartarazi du, 14 eta 17 urte bitartekoak.
Espainiako Futbol Federazioa ugalkortasun klinika batekin akordioa ixtekotan dago, jokalariek etorkizunean ama izateko aukerak izan ditzaten
Gero eta emakumezko kirolari gehiagok obozitoak atera eta gordetzeko hautua egiten dute. Europako liga eta klub askok akordioak dituzte ugalkortasun klinikekin, eta, nahi izanez gero, jokalariari aukera hori eskura jartzen diote.
Errepidea behera etorri da eta Guardia Zibilak gidari bati ateratzen lagundu dio, Sartagudan
Agenteek egiaztatu dutenez, gidaria, 67 urteko Sartagudako bizilaguna, ez da zauritu eta ez dute ospitalera eraman behar izan.
Harrera Sareak Donostiako Udalaren "jarrera erabat diskriminatzailea eta arrazista" salatu du
Elkarteak adierazi du ezin dela "elkartasuna zelatatzea, jazartzea eta zehapenekin mehatxatzea normalizatu", "laguntzea ez baita delitua".