Donostiako Udala salatu dute Xabi Alonsoren txaletaren eraikuntzan prebarikazioa egin dutelakoan
Haritzalde eta Ekologistak Martxan Gipuzkoa elkarte ekologistek Donostiako Udala salatu dute Gipuzkoako Fiskaltzaren aurrean, prebarikazio delitua egotzita. Azaldu dutenez, Udalak modu irregularrean baimendu du titulartasun publikoko baina sarbide mugatuko bide bat erabiltzea, Xabi Alonsoren etxebizitza Igeldon eraikitzea errazteko.
Txaleta eraiki zen lursailak ez zuen, hasiera batean, bide publikorako sarbiderik, eta hori ezinbesteko baldintza da hirigintza-lizentzia lortzeko. Oztopo hori gainditzeko, Donostiako Udalak aldi baterako baimen berezia eman zion eraikuntza-enpresari inguruko ur-biltegiari zerbitzua ematen dion bidea erabiltzeko. Erakunde ekologistek diote baimen hori martxoan amaitu zela, baina enpresak bidea baimenik gabe erabiltzen jarraitu duela.
Salaketan, elkarteek uste dute udalaren jarduera prebarikazio delitua izan daitekeela, eta enpresa eraikitzaileari usurpazio delitua egotzi diote. Gainera, ohartarazi dute Udala bidea birsailkatzeko negoziatzen ari dela, sarbidea legeztatzeko helburuarekin, eta horrek, bere ustez, irregulartasun bat ekarriko luke, interes orokorrari men egiten ez diolako.
Donostiako Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegiak baliogabetu zuen obra-lizentzia, eta, gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren ebazpenaren zain dago.
Zure interesekoa izan daiteke
Cinco Villaseko sutea garapen baikorra izaten ari da eta sua Nafarroatik urrundu egin da
Zazpi udalerri ebakuatu behar izan dituzte inguruan, Petilla Aragoi Nafarroako herria tartean. Guztira, 15.800 hektarea erre dira, eta hustu behar izan dituzten herriez gain, beste zazpi udalerri aurreabisuan daude.
Hauek dira haurdunaldi subrogatua baimentzen duten herrialdeak
AEB izan zen haurdunaldi subrogatua baimentzen lehena, eta gaur egun berme gehien eskaintzen dituen herrialdea da. Kalifornian eta Floridan, adibidez, familia mota guztiek dute horretarako aukera. Beste Estatu batzuetan, berriz, bikote heterosexualek bakarrik, eta beste hainbatetan, aldiz, ez da legezkoa.
Eraso faxista jasan du Fonsi Loaiza kazetariak Cadizen
Kazetaria oso ezaguna da sareetan eta X zein Instagram sareetan salatu du gertatua. Bere jarduera profesionalaren zati handi bat kazetaritzaren eta kirolaren, hedabideen eta boterearen arteko harremanaren analisiaren esparruan egin du.
Konpartsakide Eguna ospatu dute Bilbon, Aste Nagusiari begira girotzen hasteko
Egitarau zabala antolatu dute Areatzan. Jatekoa egon da, baita edatekoa ere, ardo dastaketarekin. Aldarrikapena ere bada Aste Nagusiko osagai nagusietako bat. Aurten 18 konpartsak egingo diote boikota Coca Colari, Israelekin dituen harremanak salatzeko asmoz.
Ordorika familiari eta Vita ontzian joandako marinelei omenaldia egin diete Lekeition
Kapitaina eta hainbat marinel lekeitiarrak ziren, eta haiei omenaldia egin diete herrian. Ordorika familiak erbestera jo behar izan zuen eta Mexikon, urte luzez gorde dituzte Jose kapitainaren nabigazio koadernoa eta gutunak, besteak beste. Kutxa batean izan dituzte, eta, orain, Euskadiko Artxibo Historikoaren esku dira, memoriaren parte direlako.
Emakume bat atxilotu dute Gasteizen bikotekide ohiari labanaz eraso egiteagatik
Biktimak emakumearengandik urruntzeko agindu judiziala urratu zuen, eta zaurien ondorioz, ospitalera eraman behar izan dute.
Gizon bat ikertzen ari dira Santurtziko jai-esparruan emakume bati ukituak egiteagatik
Sexu-erasoa ostegun goizaldean gertatu da, eta Ertzaintzak izapideak ireki ditu 23 urteko ustezko erasotzailearen aurka.
Martxan da Altza eta Galtzaraborda lotzen dituen Topoaren linea berria
Pasaia eta Amara arteko trenen maiztasuna handitu egin da (7,5 minuturo igaroko dira lanegunetan) eta Pasai Antxon lurpeko geltoki berria estreinatu ahal izan dute.
Ehunka pertsonak justizia eskatu dute Anderrentzat Santurtzin
Bertaratutakoek "Justizia Anderrentzat" eta "Inpunitate polizialari ez" bezalako mezuak oihukatu dituzte ibilbidean zehar. Geldialdi bat egin dute taser pistola bat erabilita gaztea atxiki zuten lekuan, eta loreak utzi dizkiote haren oroimenean.
Aita Marik 19. misioa abiatu du, "itsasoan giza eskubideak defendatzen jarraitzeko"
EAEn bi hilabetez mantentze-lanak, prestakuntza eta ate irekien jardunaldiak egin ondoren, Itsas Salbamendu Humanitarioaren ontzia Mediterraneora itzuliko da, migrazio-politikak gogortzen ari diren testuinguru batean.