DELIKUENTZIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizen bikote homosexual bati eraso egin zion adingabea atxilotu dute berriro, hiru gazte sastakatzeagatik

EITBk baieztatu duenez, 17 urteko gaztea kanporatzeko eskaera egin behar zuen Arabako Aldundiak. Atzo, bertan, epailearen aurrera eraman zuten, eta Eusko Jaurlaritzaren gazteentzako justizia zentro batean sartzea agindu zuen honek.

PALACIO DE JUSTICIA DE VITORIA
Gasteizko Justizia Jauregiaren artxiboko irudia.

Aurrekariak dituen adingabe bat atxilotu dute Gasteizen, hainbat eraso larri egotzita — horietako bat duela hiru aste bikote bati egindako eraso homofoboa— . Horren harira, duela egun batzuk, Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalezek adierazi zuen gazte hori kanporatzea eskatuko zuela, "erabateko egokitzapen falta" zuela arrazoituta.

Azken atxiloketa ostiral goizaldean jazo zen, beste lagun batekin batera hiru gazteri arma zuri batekin eraso egin ostean. Atxilotua, 17 urtekoa bera, erregimen irekiko zentro batean zegoen, Arabako Aldundiaren babespean.

Arabako Foru Aldundiko iturriek Radio Euskadiri baieztatu diotenez, gazte horrek atzo deklaratu zuen adingabeen epaitegian, eta Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen zentro batean sartzea agindu zuen epaileak. 

Duela egun gutxi, Gorka Urtaran Gizarte Politiken Saileko foru diputatuak jakinarazi zuen iazko apiriletik Aldundia bederatzi aldiz saiatu dela beste horrenbeste mutiko kanporatzen, baina oraingoz ez dutela bakar bat kanporatu.

Publizitatea
X