Analisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tailandiako egoera berezia

Bi talde argi daude: batetik, Bangkok-eko burgesia, militarrekin eta monarkia zaleekin batera. Bestetik, herrialdeko iparraldeko nekazariak eta langileak.

Tailandiako egoera politikoa zein den azaltzea ez da erraza. Lehen begiratuan, bi talde argi daude: batetik, Bangkok-eko burgesia, militarrekin eta monarkia zaleekin batera.

Bestetik, herrialdeko iparraldeko nekazariak eta Bangkok-eko kanpoaldean bizi diren langileak. Nekazari eta langile horiek gaur egungo lehen ministroari babesa ematen ari dira, Yingluck Shinawatra-ri alegia.

Pertsona horiek atzo botoa ematera joan ziren. Oposizioak, berriz, abstentzioa eskatu zuen.

Ohiko gatazka soziala dirudi, eskuina ezkerraren kontra. Eskuinaren buruzagiak burgesia klase horretako ordezkariak dira. Baina harridura sortzen duena nekazarien eta langileen buruzagia da, Yingluck Shinawatra lehen ministroa hain zuzen.

Talde burges ezagunenetako bateko kidea da. Thaksin Shinawatra bere anaia erbesteratuta dago, ustelkeria eta iruzur fiskala egin izana egotzita. Shinawatra-tarrak Tailandiako aberatsenetakoak dira, eta sakonean burges taldeen arteko gatazka bat dagoela ematen du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X