Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Donald Trump AEBko presidenteak ostegun honetan iragarri duenez, Pam Bondi fiskal nagusiak Gobernua utziko du, eta Todd Blanche 'egungo bigarrenak' ordezkatuko du, behin-behinean.
Blanche fiskal nagusiordea izateaz gain, Trumpen abokatu defendatzailea izan da presidente hautatu aurretik izan zituen lau inputazio penaletan.
"Asko maite dugu Pam, eta sektore pribatuan oso beharrezkoa eta garrantzitsua den postu berri bat beteko du, laster iragarriko dena. Eta gure fiskal nagusiaren albokoak, Todd Blanche, oso talentuduna eta errespetatua denak, hartuko du fiskal nagusi kargua", iragarri du Trumpek sare sozialetan.
Justizia Departamentuko arduraduna "patriota estatubatuar handia eta lagun leiala" dela azpimarratu du Etxe Zuriko buruak, eta "herrialde osoan delinkuentziaren aurkako errepresio kanpaina gainbegiratzean egindako lan bikaina" defendatu du.
Hitz adiskidetsu horiek gorabehera, azken hilabeteetan Donald Trumpek behin baino gehiagotan erakutsi du bere frustrazioa Bondirekin, Trumpen etsaiak jazartzeko orduan "epela izateagatik" eta Epstein auziko artxiboen kudeaketagatik.
Pam Bondi, Trump defendatzeagatik bere burua erre eta haren konfiantza galdu zuen fiskal nagusi leiala
1965eko azaroaren 17an jaio zen Bondi Tampan, Floridan. Hain zuzen ere, Floridako fiskal nagusi hautatu zuten lehen emakumea izan zen. 2011 eta 2019 artean bete zuen kargu hori.
2013an, Trump Universityren aurkako ikerketa ixtea erabaki zuen, Trump Fundazioaren 25.000 dolarreko dohaintza politikoa jaso ostean, komunikabideen eta gardentasun erakundeen txostenen arabera.
Bere profil politikoa nabarmen errepublikarra izan da. Trumpen talde politikoarekin lehen harremana 2019an izan zuen, presidenteari Kongresuan egindako epaiketa politikoan bere talde legaleko kide izan zenean, eta ordutik kolaboratzaile leiala izateagatik nabarmendu da.
Fiskaltzatik irten dela jakin ondoren Xn idatzi duen lehen mezuan, Trump goraipatu du berriro, eta harro agertu da "Estatu Batuak leku seguruagoa eta babestuagoa izateko presidenteak egindako ahaleginengatik".
Zalantzarik gabe, Jeffrey Epstein sexu delitugilearen kasua izan da bere agintaldian aurre egin behar izan dion gai korapilatsuena, eta, azkenean,Trumpen konfiantza galera eragin diona.
2025eko uztailean, Justizia Sailak memorandum bat argitaratu zuen, ustezko “bezeroen zerrenda” baten frogarik ez zegoela ondorioztatuz. Ordutik, eta batez ere, auziarekin lotutako hiru milioi orrialde baino gehiago argitaratu ondoren, Bondiren kudeaketari kritikak sektore guztietatik iritsi zaizkio.
Bereziki polemikoa izan zen Ordezkarien Ganberako Batzorde Judizialaren agerraldi batean egin zuen hitzaldia otsailean, non oso oldarkor agertu baitzen. Aretoan zeuden Epsteinen biktima batzuei barkamena eskatzeari uko ere egin zion eta modu sutsuegian defendatu zuen Trump, nabarmen geratuz.
Bai demokratek bai errepublikanoek zalantzan jarri zuten bere agerraldia, eta apirilaren 14an beste baterako deitu zuten.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.