GAZAKO ZERRENDA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Netanyahuk Gaza osorik bereganatu eta milioi bat palestinar inguru lekualdatu nahi ditu bost hilabetean

Israelgo lehen ministroak Segurtasun kabinetea bilduko du gaur arratsaldean, Gaza erabat okupatzeko duen asmoaz jarduteko, eta Jerusalem egunkariak dagoeneko xehetu du bileran aztertuko duten proposamenetako bat. 

Gaza EFE
Soldaduak Gazan. EFEren artxiboko argazkia

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak segurtasun kabinetea bilduko du arratsaldean, Gaza osoa okupatzeko asmoaz erabakia hartzeko. Herenegun hartzekoa zuen erabakia, baina kritika asko eragin ditu, nazioartean baina baita Israelen bertan ere, herritar zein hainbat militarrek eta goi-kargudunek esan baitute ez direla horren aldekoak.

Exekutiboko ministroetako batzuk barne hartzen dituen kabineteak. Hala, gaur arratsaldeko 17:00etan elkartuko ditu gako diren ministerioak, besteak beste, Israel Katz defentsa ministroa, edota Hamasekin balizko su etena negoziatzeko ardura duen Ron Dermer Gai Estrategikoetako ministroari

Lehen ministroaren asmoa argia da: gaza osoa bere egitea, eta hori egikaritzeko plan bat jarriko du mahai gainean gaurko bileran, Jerusalem” aldizkariak aurreratu duenez. Netanyahuk bost hilabeteko epea jarri du Gaza bereganatzeko, eta, horretarako, gerra-dispositibo handi bat mugiaraziko du, armadaren bost dibisio, hain justu, horietariko bakoitza 10.000 militarrez osatua egongo dena. Honek milioi bat palestinar inguru mugiaraziko lituzke, aurreikuspenen arabera.

Proposamen hori aztertuko dute gaurko bilera, eta itxura guztia du aurrera aterako dela eta kabineteak argi berdea emango diola planari. Plan honek ahalbidetuko luke Gaza luze zabal osoan erasoak gauzatzea, baita polemika eragin duen bahituak dauden guneetako erasoaldiak ere, nahiz eta asko diren plan horren aurkakoak, tartean Eyal Zemir Estatu Nagusiko burua, Gedeon Sa 'ar Atzerri ministroa eta oposizioko kideak. 


Bien bitartean ostegun honetan13 lagun hil dituzte goizaldeko erasoetan. Gobernuz Kanpoko Erakundeetatik zabaltzen dituzten datuek ere erasoaldiek ez dutela etenik erakusten dute.

Humans Rights Watch-ek salatu duen azkena, Gazako eskoletako sarraskia da. Israelen aire erasoek 500 eskola eraikin baino gehiago jo dituzte, horietako asko desplazatuen babeslekuak.