Maiatzaren 2 eta 3an
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostia, modaren hiriburua, Fashion Film Festibalaren kariaz

Jaialdiak egitaraua zabala aurkeztuko du maiatzaren 2 eta 3rako. Fashion filmak hartuko ditu ardatz, zinema eta moda uztartzen dituzten bi eta sei minutu arteko lanak.
"El artesano de sueños" Manuel Portillok zuzendutako fashion filmaren fotograma bat.

Donostia hiria modari lotuta egon da betidanik, haren izaera dela eta. Hori gorabehera, komunikazio eta arte esparruetan testuinguru orokorra zeharo aldatu denez gero, industria honetako eragileek beste adierazpide batzuk sortu behar izan dituzte beren burua ezagutarazteko.

Hori guztia dela eta, Donostia/San Sebastian Fashion Festibala jaialdiaren antolatzaileek modari begiratzeko "modu fresko eta ezberdina" erakutsi nahi diete modaren zaleei, "ikus-entzunezko mintzairaren forma berritzaile baten bidez".

Planteamendu horretatik abiatuta, DSFFF jaialdiak hainbat ekimen prestatu ditu maiatzaren 2 eta 3rako. Topagune nagusia Antzoki Zaharra izango da: bertan, ikus-entzunezko hainbat lan proiektatuko dituzte.

Jaialdia hilaren 2an hasiko da, 19:30ean; fashion filmen fenomenoa aztertzen duen dokumental bat emango dute bertan. Film laburraren kontzeptuaren mugakidea da fashion filma, bi eta sei minutu arteko lana. Antolatzailearen esanetan, "zinemagilea eta moda-diseinatzailea izan dira orain arte bakoitzaren lanaren ikuspegi artistikoaren erantzule, modu isolatuan, baina fashion filmetan bi profil horiek uztartu egiten dira, ikus-entzunezkoen formatu berri bat sortzeko".

Asteburuan, hainbat proposamen izango dira hirian, zenbait sailetan banatuta. "Begiradak" zikloak denboraldiko fashion film nabarmenenak jasoko ditu; "Made in Euskadi" izenekoak gurean egindako lan goraipagarrienak erakutsiko ditu; eta Marie Schuller Ingalaterrara aldatutako artista alemanaren lanaren atzera begirako erakusketa ere izango da.

Albiste gehiago kultura

teaser Karmele nueva película de Asier Altuna
con Jone Laspiur y Eneko Sagardoy
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

'Karmele' Asier Altunaren film berriaren trailerra, esklusiban

Karmele Asier Altuna zuzendariaren (Amama, Aupa Etxebeste!, Agur, Etxebeste) film luzea urriaren 10ean estreinatuko da. EITBren parte-hartzea duen filma Donostiako Zinemaldian ikusiko da lehenago, nolanahi den, Sail Ofizialaren barruan baina lehiatik kanpo, proiekzio berezi batean. Fikziozko filma Elkarrekin esnatzeko ordua Kirmen Uriberen eleberrian oinarrituta dago, Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy ditu protagonista eta Nagore Aranburu eta Javier Barandiaran daude antzeztaldean.

Gehiago kargatu