Zahartzeari buruzko hitzaldiekin hasiko da Errokak/Desafíos programa
José Félix Martí Massó, neurologoak, koordinatuko du ziklo hau Donostia 2016k eta Jakiundek diseinatutako ‘Erronkak/Desafíos’ programaren baitan.
Gure inguruko gizarteek duten erronka garrantzitsuenetariko bat, biztanleriaren zahartzea eta adintsuei eman beharreko arreta dira. Bizi-itxaropena geroz eta handiagoa denez, geroz eta gehiago dira zaindu beharreko adinekoak. Zahartzaroko gaixotasun neurologikoek asko baldintzaten dute gaixotasun horien dituzten pertsonen, haien familien eta gizartearen bizi-kalitate.
Alzheimerra, Parkinsona eta garun-hodietako gaixotasunak oso ohikoak dira zahartzaroan eta ezinbestekoa da haien prebentziorako osasun arloko adituek egiten dituzten gomendioak ezagutzea eta gaixoen arreta hobetzea.
Kontu horiek guztiak landuko dira aipatutako hitzaldi-zikloan. J.F. Martí Massó neurologak koordinatzen duen ziklo honetan zazpi neurologok hartuko dute parte.
Jokabide normala eta patologikoa zahartzaroan
Zahartzaroan aldaketa fisikoak, psikikoak, sozialak eta kognitiboak gertatzen dira. Baliteke zahartzarora iristen direnen jokabidea aldatzea, baina aldaketak oso desberdinak izan daitezke norbanakoen arabera.
Aldaketen arrazoiak askotarikoak dira, besteak beste, neuronen endekapenezko gaixotasunak.
65 urtetik gorako pertsonek hainbat aldaketa izaten dituzte: memoria eta hitz egiteko erraztasuna gutxitzea, interesik ez izatea, arreta-gaitasuna murriztea, emozioak ez kontrolatzea, konfiantza galtzea, xuhurrago bihurtzea…Baina, aldaketa horiek normalak edo patologikoak dira? Zer egin dezakegu zahartzarora ahalik eta osasun psikofisiko onenarekin iristeko?
Hitzaldi honen aztergai nagusiak, jokabide-aldaketen bilakaera, aldaketa horiek noiz kontsultatu behar zaizkion medikuari, eta nola lortu zahartzaro osasuntsua izatea, dira.
Zikloaren programa
Otsailak 2
Jokabide normala eta patologikoa zahartzaroan
J.F. Martí Massó doktorea, neurologoa
Aipirilak 5
Alzheimer gaixotasuna prebenitzea: nori eta nola
Pablo Martínez-Lage doktorea, neurologoa. AFAGIrekin elkarlanean
Ekainak 8
Alzheimerra: gaixotasun luze baten hiru etapak
Rafael Blesa doktorea, neuróloga. AFAGIrekin elkarlanean
Irailak 6
Parkinsonen gaixotasuna sendatzerik edo prebenitzerik izango al dugu etorkizunean?
José Obeso doktorea, neurologoa. Parkinsonen gaixotasuna duten pazienteen elkartearekin elkarlanean
Azaroak 8
Geneak eta dementzia
A. López de Muniain doktorea, neuróloga
Abenduak 13
Garuneko hodietako gaixotasunen prebentzioa eta tratamendua
Ana de Arce doktorea eta M. T. Martínez Zabaleta doktorea, neurologoak. Garuneko kalte hartua duten pazieenteen elkartearkin elkarlanean
Albiste gehiago kultura
Donostiako Jazzaldiak "arrakasta handiarekin" eta "sasoi betean" itxi du bere 60. edizioa
Miguel Martinen azken edizioa izan da, zuzendari gisa, baina Donostiako jaialdiaren "zerbitzura" lanean jarraituko du. Martinek ordainpeko 17 kontzertutan harmailak lepo bete direla nabarmendu du, eta gainerakoetan ia beteta egon direla. Doako 52 kontzertuek 158.700 pertsona batu dituzte, eta ordainpekoek, berriz, 20.480.
Mississippi Queen & The Wet Dogs bilbotarrek hasiera eman diote Bilbao Blues Festival jaialdiari
Igandera arte, Bilbo bluesaren munduko hiriburua izango da, eta bertan ez da legendarik eta ezustekorik faltako. Ostiral honetan Mississippi Queen & The Wet Dogs, The Kings of Blues eta Blackburn Brothers taldeen txanda izan da.
Portugaleteko "Munduko dantzak" jaialdia
Folklore jaialdia zuzenean.
Jamie Cullumek ireki du aurtengo Jazzaldia kontzertu "intimo" batekin, Kursaalean
Abeslari britainiarra ia ohiko bihurtu da Jazzaldian, eta aurtengoa bere bosgarren aldia da. Hau ez da Jamie Cullumek eskainiko duen kontzertu bakarra izango, izan ere, Zurriolako hondartzan doako kontzertu bat eskainiko du, bere hitzetan "festa bat" izango dena.
Portugaleteko "Munduko dantzak" jaialdia
Folklore jaialdia zuzenean.
Portugaleteko "Munduko dantzak" jaialdia
Folklore jaialdia zuzenean.
Portugaleteko "Munduko Dantzak" Jaialdia
Folklore jaialdia zuzenean.
Portugaleteko "Munduko dantzak" jaialdia
Folklore jaialdia zuzenean.
Euskalduna izango da ‘Mastodophonika’ ikuskizunaren eszenatokia, irailaren 5 eta 6an
Ekitaldian Mastodonte, Leioako San Juan Bautista Abesbatza eta Euskadiko Gazte Orkestra (EGO) igoko dira taula gainera.
HIGA Hizkuntza Gutxituetako Gazte Hiztunen Topaketaren inaugurazio ekitaldia
Goi-bilera uztailaren 14tik 18ra egingo da, Gasteizen. Ekitaldiak parte-hartzaileei tailerrak, hitzaldiak eta eztabaida-panelak eskainiko dizkie, hizkuntza berreskuratzeari, gazteen aktibismoari eta nazioarteko sareak sortzeari buruzkoak.