Gabriel Rufian ERCren Kongresurako zerrendaburua izango da hauteskunde orokorretan
Alderdi katalanak ohar bidez jakinarazi du erabakia. Horrenbestez, Fronte Zabalaren hautagai izateko aukera guztiz baztertuta geratu da.
Rufian, Europa Pressen artxiboko argazki batean.
Gabriel Rufian orain arte ERCk Kongresuan zuen bozeramailea errepublikanoen hautagai izango da berriro azaroaren 29ko hauteskunde orokorretan.
Alderdi katalanak ohar bidez jakinarazi du erabakia eta gaur bertan egingo dute ofizial, Zuzendaritza Nazionalak bilera baitu.
Oharraren arabera, "datozen egunetan hautagaitzaren inguruko xehetasun gehiago emango ditugu".
Azken hilabeteotan ezkerreko indarren hautagai izateko prest azaldu da Rufian, eta zalantza zegoen Fronte Zabalaren hautagaitzan txertatuko ote zen. Azkenean, baina, ERCren zerrendaburu izango dela baieztatu dute.