Afrika
2022/10/05 - 00:20
Afrikako Adarrean, azken 40 urteotako lehorterik larriena bizi dute
Abeltzaintzatik bizitzeko arazoak dituzte, abere asko hiltzen ari zaizkielako lehorteak eragindako bazka faltagatik.
2022/10/03 - 14:09
12 pelikula, Afrika Gasteizera gerturatzeko
Afrikar Zinemen Jaialdiak fikziozko sei film luze eta sei dokumental eskainiko ditu Arabako hiriburuan urriaren 3tik 8ra.
2022/08/28 - 22:01
Behartutako desagertzeak, inpunitatez estalitako Estatu krimenak
Azken urteetako kasurik nabarmenenak bildu ditu Amnistia Internazionalek txosten batean. Ayotzinapako (Mexiko) 43 ikasleren desagerpena edo Libian gertatzen ari dena azpimarratu ditu, besteak beste. Espainiari eskatu dio Gerra Zibilaren eta frankismoaren biktimei buruzko lege proiektua indartzeko.
2022/08/19 - 16:43
Gutxienez 38 pertsona hil eta dozenaka zauritu dira Aljeriako suteetan
Joan den urtean ere beltza izan zen uda sasoia Aljerian. Suteek gutxienez 90 pertsona hil zituzten eta 100 mila hektarea kixkali. Aurten ere kezkatuta daude, aste honetan bakarrik, 40ren bat sute izan dituztelako, asko nahita eragindakoak.
2022/08/18 - 16:34
26 pertsona hil dira Aljeriako suteetan
Aljerian dozenaka sute daude piztuta une honetan, ondorio oso larriekin gainera, 26 pertsona hil baitira. Horietako 24 herrialdearen ipar-ekialdean, Tunisiako mugatik oso hurbil piztutako sutean.
2022/08/17 - 23:02
Mundu osoan 650 milioi neskato behartzen dituzte ezkontzera 18 urte baino gutxiagorekin
Girls not Brides eta Plan International gobernuz kanpoko erakundeen arabera, mundu osoan 650 milioi neskato behartzen dituzte ezkontzera 18 urte baino gutxiagorekin. Ezkontza guztien %17 dira. Neska adingabeen ezkontza gehien, Afrikan eta Asian gertatzen dira.
2022/08/16 - 22:57
Kenyako hauteskundeetan izandako emaitzak legez kanpokoak direla salatu du oposizioak
Raila Odingak, Kenya Bakarra koalizioaren presidentegaiak eta joan den asteko hauteskundeetan galtzaile izan denak, ez ditu emaitzak onartu. Legez kanpokoak direla salatu du, eta auzitara joko duela iragarri du. Emaitza ofizialen arabera William Rutok irabazi zituen hauteskundeak.
2022/08/16 - 13:37
Ruto presidenteordeak irabazi ditu bozak Kenyan, emaitza estuarekin
Botoen % 50,49 jaso ditu, Raila Odinga lehen ministro ohi eta lehiakide nagusiak baino 200.000 boto gehiago. Emaitzak iragartzeko sei egun behar izan ditu Hauteskunde Batzorde Independenteak, eta iruzur salaketak ere izan dira batzuen eta besteen aldetik.
2022/08/16 - 10:46
Tentsioa Kenyako hauteskundeen emaitzen iragarpenean
William Ruto Kenyako presidenteordeak irabazi ditu hilaren 9ko hauteskundeak, botoen % 50,49 eskuratuta, Independient Hauteskunde Batzordeak argitaratutako emaitzen arabera.
2022/08/03 - 17:31
Kongoko Errepublika Demokratikoa, Burundi, Ruanda eta Ugandako emakume erakundeak antolatzen hasi dira
Emakumea izatea Afrikako zenbait herrialdetan ez da erraza. Hala ere, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Burundi, Ruanda eta Ugandako emakume erakundeak antolatzen hasi dira egoerari aurre egiteko.
2022/08/03 - 10:20
EAEko biztanleria areagotuz joan da urtez urte, migrazioari esker
Azken 20 urteetan, EAEn jaiotako pertsonen kopuruak behera egin du urtez urte. Hala ere, populazioaren galera horri aurre egin ahal izan zaio migrazio-fluxuei esker.
2022/07/31 - 16:21
Aljeriako gasa Europara garraiatzeko dauden bi gasbide bakarrak Euskal Herritik igarotzen dira
Irungo eta Larraineko hodiek batera 7.400 milioi metro kubikoko ahalmena dute. Errusiarekin gerra piztu eta udaberritik hona, etengabeko jardunean daude biak.
2022/07/17 - 16:45
Bakea nahi dute Kongoko ipar-ekialdean
Afrikako Kongoko Errepublikan arazoak eta ezegonkortasuna biderkatu egin dira azkenaldian. Beni hirian, kasu, oihanean ezkutatuta dagoen ADF talde-armatuak biderkatu egin ditu hirian egiten dituen sarraskiak, bahiketak eta harrapaketak.
2022/07/11 - 16:48
Su-etena eta behin betiko irtenbide bat bilatu nahian dabiltza Kongoko Aintzira Handien mugako lurraldeetan
Kivu iparraldetik, esaterako, 170.000 lagunek alde egin behar izan dute gerragatik, eta amildegiaren ertzean bizi dira, janaririk eta inolako laguntzarik gabe.
2022/07/01 - 15:55
Milaka kongoar iritsi dira Ruanda aldeko mugara, Kongo iparraldeko gerratik ihesi
Kongon, iparraldea kontrolatzeko M23 taldeak eta armadak duten gerratik ihes egin behar izan dute milaka herritarrek. Ruandako mugara iristen direnekin izan da Oskar Epelde lankidea.
2022/06/27 - 23:04
Espainiako Herriaren Defendatzailea Melillako tragediaren kudeaketa ikertzen hasi da
Angel Gabilondok zuzendutako bulegoak jakitera eman duenez, ikerbidea abiatu eta agintariei informazioa eskatu die. JJpD eta UPF epaileen eta fiskalen elkarteek, hurrenez hurren, ikerketa bat aurrera eramatea eskatu dute.
2022/06/27 - 16:47
Hildako migratzaileak ehorzteko hilobiak prestatzen ari da Maroko
Melillako mugan hildako migratzaileak ehorzteko hobiak egin ditu Marokok Sidi Salem hilerrian, Nador herriaren kanpoaldean. Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, autopsiarik egin gabe lurperatuko dituzte.
2022/06/27 - 15:55
Afrikako Batasunak ikerketa eskatu du Melillako hesian gutxienez 23 lagun hil ondoren
Giza Eskubideen Marokoar Elkarteak ziurtatu du gutxienez 27 migratzaile hil direla, eta, Caminando Fronteras Gobernuz Kanpoko Elkartearen arabera, aldiz, 37 dira. Melillako presidentearen iritziz, hesian jazotakoa "lazgarria" izan da: "Guardia Zibilak ahal duena eta gehiago ere egiten du".
2022/06/27 - 15:55
Migratzaile talde bat Melillan kontzentratu da mugan gertatutakoa ikertzeko eskatuz
Migratzaileek egin duten protesta isilean pankarta ugari erakutsi dituzte, gaztelaniaz, ingelesez eta arabieraz idatziak. Ekainaren 24an mugan gertatutakoa "sarraskitzat" jo dute pankarta horietan.
2022/06/26 - 20:38
Lehorteak eta goseteak Etiopia astindu dute
G7 bileran mahaigaineratutako gaietako bat, NATOren gailurrean ere jorratuko dena, Ukrainako gerrak areagotutako gosetea da. Afrikan bereziki biziagotu da, bertako herrialdeek gerran dauden bi herrialdeetatik inportatzen duten gariarekiko dependentzia dela eta.